BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma

BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

6. Jesu-Kristo hura bera da, zeina urarekin eta odolarekin ethorri baita; ez bakharrik urarekin, bainan urarekin eta odolarekin. Eta Kristo egia dela, Izpirituak egiten du lekhukotasun. 7. Ezen hirur dire lekhukotasun egiten dutenak zeruan: Aita, Hitza eta Izpiritu saindua; eta hirur haukiek bat dire. 8. Eta hirur dire lekhukotasun egiten dutenak lurrean: Izpiritua, ura eta odola; eta hirur horiek bat dire. 9. On hartzen badugu gizonen lekhukotasuna, Jainkoaren lekhukotasuna handiagoa da; eta lekhukotasun handiena den hori da Jainkoak bere Semeari bihurtu dioena, 10. Jainkoaren Semearen baithan nork-ere baitu sinhesten, hainak bere baithan du Jainkoaren lekhukotasuna. Semeari sinheste ematen ez dioenak, Jainkoa egiten du gezurti, zeren ez baitu sinhesten Jainkoak bere Semeaz egin duen lekhukotasuna. 11. Eta hau da lekhukotasuna, baizik-ere Jainkoak eman darokula bethiereko bizitzea. Eta haren Semearen baithan datza bizitze hura. 12. Semea dadukanak, bizitzea daduka; Semea ez dadukanak, ez daduka bizitzea. 13. Horiek iskribatzen darozkitzuet, jakin dezazuen Jainkoaren Semearen baithan sinhesten duzuenek baduzuela bethiereko bizitzea. 14. Eta huna zer fidantzia dugun Jainkoaren baithan: Haren nahiaren araberako edozein gauza galdegin diozogun, entzuten gaituela orotan. 15. Eta badakigu entzunen gaituela galdatuko ditugun gauza guzietan, zeren ardietsi baititugu egin diozkagun galde guziak. 16. Norbaitek balin badaki bere anaiak egin duela heriotzera ez daraman bekhatu bat, galda beza, eta heriotzera ez daraman bekhatua egin duenari emanen zaio bizia. Bada heriotzera daraman bekhatua ez dut erraten harentzat behar dela othoitz egin. 17. Edozein gaizki, bekhatu da; bainan bada heriotzera daraman bekhatua. 18. Badakigu ez dela bekhaturatzen Jainkoaren ganik sorthua dena; bainan Jainkoaren ganik iraulgi izateak zaintzen du eta izpiritu gaixtoak ez du ukitzen. 19. Badakigu Jainkoaren ganikakoak garela, eta mundu guzia izpiritu gaixtoaren azpiko dela. 20. Badakigu ere ethorri dela Jainkoaren Semea, eta adimendua eman darokula, ezagut dezagun egiazko Jainkoa, eta bizi gaitezen haren egiazko Semearen baithan. Hura da egiazko Jainkoa eta bethiereko bizitzea. 21. Ene haurttoak, jainko-moldeetarik begira zaitezte. Halabiz. BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin JAUN DONE JOANES APOSTOLUAREN BIGARREN GUTUNA 1. Zaharra, andre Elektrari eta haren haurrei, zeinak egian maite baititut; eta ez nik bakharrik, bainan egia ezagutzen duten guziek ere; 2. Gure baithan dagoen eta bethi egonen den egia haren gatik. 3. Jainko Aitaren ganik eta Aitaren Seme Jesu-Kristoren ganik, grazia, urrikalmendu eta bakea zuekin izan beitez egian eta karitatean. 4. Bozkario handia izan dut, zure haurretarik aurkhitu ditudalakoz egiaren bidean dabiltzanak, Aitaren ganik manua izan dugun bezala. 5. Eta orai othoizten zaitut, andrea, ez iskribatzen banarotzu bezala manamendu berri bat, bainan-bai hastetik izan duguna, maitha dezagun elkhar. 6. Eta Jainkoaren manamenduen arabera ibiltzea, hori da karitatea; 7. Ezen mundurat ilkhi dire asko enganatzaile, aithortzen ez dutenak Jesuristo haragitan ethorri dela. Holakoa da enganatzaile eta antekristo. 8. Zaudezte zuen buruen gainean erne, ez galtzeko erabili ditutzuen lanak, bainan izateko hekien sari bethea. 9. Nork-ere gibelerat egiten baitu eta ez baita Kristoren irakhasmenean egoten, hainak ez du bere baithan Jainkoa; irakhasmenean dagoenak, haretxek ditu, eta Aita, eta Semea. 10. Zuetara norbait heldu balin bada, eta irakhasinen hori ez badu ekhartzen, etzazuela etxerat har, eta agurrik ere hainari ez egin. 11. Ezen agur egiten dioena, phartedun egiten da haren eginkari tzarretan. 12. Asko gauza ditudan arren zuei iskribatzeko, ez dut nahi izan paperarekin eta thinduarekin egin; zeren zuetara ethorriren naizelako pheskiza baitut, eta ahotik ahora mintzatuko natzaitzuela, osoa izan dadien zuen bozkarioa. 13. Zure ahizpa Elektraren haurrek agur egiten darotzute. 468 469

JAUN DONE JOANES APOSTOLUAREN HIRUGARREN GUTUNA 1. Zaharra, zintasunean maite dudan Gaio guziz maiteari. 2. Guziz maitea, othoitz egiten dut zure egitekoak eta osasuna hain onak izan ditezen, nola ontsa baita zure arima. 3. Handizki boztu naiz, ethorri direnean anaiak, eta lekhukotasun egin diotenean zure egiazko fedeari, eta egiaren arabera zabiltzala. 4. Enetzat bozkario handiagorik ez da jakitea baino, egiaren arabera dabiltzala ene haurrak. 5. Guziz maitea, fededun ona bezala hari zare, anaientzat egiten ditutzun gauza guzietan, eta bereziki arrotzentzat, 6. Zeinek Eliza guziaren aitzinean zure karitateari lekhukotasun bihurtu baitiote; eta ongi eginen duzu hekien laguntzea bideetan Jainkoari dagokion bezala. 7. Ezen haren izenaren gatik abiatu dire bideari, paganoen ganik deusik ez hartuz. 8. Behar ditugu beraz horrela dabiltzanak gure ganat hartu, egiarentzateko lanetan sar dezagun eskua guk ere. 9. Iskribatu nukeen beharbada Elizari, bainan Diotrephesek, horkoen gainean buruzagitasuna erabili nahi duenak, ez gaitu onhesten. 10. Hargatik, ethortzen balin banaiz, ezagutaraziko diot zer lana daraman, gure kontra elhe gaixtoak barraiatuz; eta hori aski ez balitzaio bezala, ez ditu anaiak bere ganat hartzen; eta hartzen dituztenei, debekatzen diote, eta Elizatik iraizten ditu. 11. Guziz maitea, gaizkia ez imita, bainan-bai ongia. Ongiaren egilea Jainkoaren ume da; gaizki egileak ez du Jainkoa ezagutzen. 12. Demetriori guziek lekhukotasun bihurtzen diote; egiak berak ere bihurtzen dio; aldiz guk ere bihurtzen diogu, eta badakizu egia dela gure lekhukotasuna. 13. Asko gauza banituen zuri iskribatzeko, bainan ez darozkitzut thinduz eta lumez nahi izan iskribatu. 14. Pheskiza badut ordean laster ikhusiko zaitudala, eta buruz burutan mintzatuko gare. Bakea izan bedi zurekin. Adiskideek agur egiten darotzute. Adiskideei zeini bere izenean agur egiozute. BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin JAUN DONE JUDA APOSTOLUAREN GUTUN KATOLIKOA 1. Juda, Jesu-Kristoren zerbitzari eta Jakoberen anaia, Jainko Aitak maithatu eta Jesu-Kristok deithu eta begiratu dituenei. 2. Urrikalmenduaren, bakearen eta karitatearen bethetasuna zuen baitha egin bedi. 3. Zuen guzien salbamenduaren gainean, guziz maiteak, zuei iskribatzeko ardura handiena bainuen, orai premia dadukat zuei iskribatzea, zuen othoiztea gatik guduka zaitezten sainduei behin emana izan zaioten fedearen alde. 4. Zuen artera lerratu dire ezen gizon gaixto batzu (zeinak, kondenatuak izateko, aspalditik bereziak baitire), gure Jainkoaren grazia zabarkerietara bihurtzen, eta Jesu-Kristo, gure Nausi eta Jaun bakharra ukhatzen dutenak. 5. Bada, orhoitarazi nahi zaituztet, horiek oro lehendanik dakizkitzuen arren, Jesusek populua Egiptoko lurretik eraiki zuen ondoan, galdu zituela gero sinhesterik etzutenak; 6. Aingeruak aldiz, beren lehenbiziko urhatsean egotu ez direnak, bainan beren egoitzako tokia utzi dutenak, ilhunbeen azpian daduzkala, bethiko burdinetan egun handiko juiamenduraino. 7. Nola Sodoma eta Gomorha eta hiri mugakhideak hala-halako lohikerietan sarthu baitziren; eta haragi arrotzaren ondoan zabiltzalakoz, bertzeen ikhusgarri bilhakatu baitire, bethiereko suaren gaztigua jasaiten dutelarik; 8. Gizon tzar haukiek orobat khutsatzen dute beren haragia, eta arbuiatzen Jainkoaren nausitasuna, eta burhoztatzen haren maiestatea. 9. Moisesen gorphutzaren gainetik debruarekin gudukatu zenean Mixel arkanjelua, etzen atrebitu hari burhozko kondenamenduaren arthikitzera; bainan erran zioen: Jaunak bere nausitasuna hire gainean erakhuts beza. 10. Haukiek ordean burhoka aiphatzen dituzte ezagutzen ez dituzten gauzak; eta zer-ere ethorkiz ezagutzen baitute, hartan beren buruak andeatzen dituzte adimendugabeko abere batzuek bezala. 11. Zorigaitz horiei, zeren Kainen bideaz baitohazi; Balaam bezala sariaren irritsak amainatzen baititu; eta Kore bezala bihurtuz, orobat galtzen baitire. 470 471

JAUN DONE JOANES APOSTOLUAREN

HIRUGARREN GUTUNA

1. Zaharra, zintasunean maite dudan Gaio guziz maiteari.

2. Guziz maitea, othoitz egiten dut zure egitekoak eta osasuna hain

onak izan ditezen, nola ontsa baita zure arima.

3. Handizki boztu naiz, ethorri direnean anaiak, eta lekhukotasun

egin diotenean zure egiazko fedeari, eta egiaren arabera zabiltzala.

4. Enetzat bozkario handiagorik ez da jakitea baino, egiaren arabera

dabiltzala ene haurrak.

5. Guziz maitea, fededun ona bezala hari zare, anaientzat egiten ditutzun

gauza guzietan, eta bereziki arrotzentzat,

6. Zeinek Eliza guziaren aitzinean zure karitateari lekhukotasun

bihurtu baitiote; eta ongi eginen duzu hekien laguntzea bideetan Jainkoari

dagokion bezala.

7. Ezen haren izenaren gatik abiatu dire bideari, paganoen ganik

deusik ez hartuz.

8. Behar ditugu beraz horrela dabiltzanak gure ganat hartu, egiarentzateko

lanetan sar dezagun eskua guk ere.

9. Iskribatu nukeen beharbada Elizari, bainan Diotrephesek, horkoen

gainean buruzagitasuna erabili nahi duenak, ez gaitu onhesten.

10. Hargatik, ethortzen balin banaiz, ezagutaraziko diot zer lana daraman,

gure kontra elhe gaixtoak barraiatuz; eta hori aski ez balitzaio bezala,

ez ditu anaiak bere ganat hartzen; eta hartzen dituztenei, debekatzen

diote, eta Elizatik iraizten ditu.

11. Guziz maitea, gaizkia ez imita, bainan-bai ongia. Ongiaren egilea

Jainkoaren ume da; gaizki egileak ez du Jainkoa ezagutzen.

12. Demetriori guziek lekhukotasun bihurtzen diote; egiak berak ere

bihurtzen dio; aldiz guk ere bihurtzen diogu, eta badakizu egia dela gure

lekhukotasuna.

13. Asko gauza banituen zuri iskribatzeko, bainan ez darozkitzut

thinduz eta lumez nahi izan iskribatu.

14. Pheskiza badut ordean laster ikhusiko zaitudala, eta buruz burutan

mintzatuko gare. Bakea izan bedi zurekin. Adiskideek agur egiten

darotzute. Adiskideei zeini bere izenean agur egiozute.

BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin

JAUN DONE JUDA APOSTOLUAREN

GUTUN KATOLIKOA

1. Juda, Jesu-Kristoren zerbitzari eta Jakoberen anaia, Jainko Aitak

maithatu eta Jesu-Kristok deithu eta begiratu dituenei.

2. Urrikalmenduaren, bakearen eta karitatearen bethetasuna zuen

baitha egin bedi.

3. Zuen guzien salbamenduaren gainean, guziz maiteak, zuei iskribatzeko

ardura handiena bainuen, orai premia dadukat zuei iskribatzea,

zuen othoiztea gatik guduka zaitezten sainduei behin emana izan zaioten

fedearen alde.

4. Zuen artera lerratu dire ezen gizon gaixto batzu (zeinak, kondenatuak

izateko, aspalditik bereziak baitire), gure Jainkoaren grazia zabarkerietara

bihurtzen, eta Jesu-Kristo, gure Nausi eta Jaun bakharra ukhatzen

dutenak.

5. Bada, orhoitarazi nahi zaituztet, horiek oro lehendanik dakizkitzuen

arren, Jesusek populua Egiptoko lurretik eraiki zuen ondoan, galdu

zituela gero sinhesterik etzutenak;

6. Aingeruak aldiz, beren lehenbiziko urhatsean egotu ez direnak,

bainan beren egoitzako tokia utzi dutenak, ilhunbeen azpian daduzkala,

bethiko burdinetan egun handiko juiamenduraino.

7. Nola Sodoma eta Gomorha eta hiri mugakhideak hala-halako

lohikerietan sarthu baitziren; eta haragi arrotzaren ondoan zabiltzalakoz,

bertzeen ikhusgarri bilhakatu baitire, bethiereko suaren gaztigua jasaiten

dutelarik;

8. Gizon tzar haukiek orobat khutsatzen dute beren haragia, eta

arbuiatzen Jainkoaren nausitasuna, eta burhoztatzen haren maiestatea.

9. Moisesen gorphutzaren gainetik debruarekin gudukatu zenean

Mixel arkanjelua, etzen atrebitu hari burhozko kondenamenduaren arthikitzera;

bainan erran zioen: Jaunak bere nausitasuna hire gainean erakhuts

beza.

10. Haukiek ordean burhoka aiphatzen dituzte ezagutzen ez dituzten

gauzak; eta zer-ere ethorkiz ezagutzen baitute, hartan beren buruak

andeatzen dituzte adimendugabeko abere batzuek bezala.

11. Zorigaitz horiei, zeren Kainen bideaz baitohazi; Balaam bezala

sariaren irritsak amainatzen baititu; eta Kore bezala bihurtuz, orobat galtzen

baitire.

470 471

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!