BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma

BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

XIII. KAP. 1. Anaien alderako karitatea zuen baithan egon bedi. 2. Ez ahantz arrotzei leihor ematea; ezen haletan batzuek jakin gabean aingeruak etxerat hartu dituzte. 3. Orhoit zaitezte burdinetan direnez, hekiekin burdinetan bazinete bezala; eta borroketan nekhatzen direnez, zerorrek ere gorphutz beharkor batean zaudezten bezala. 4. Niholere ezkontzak iduk beza bereedertasuna, eta espos ohea bedi notharik gabe. Jainkoak ezen juiaturen ditu lohiak eta bertzeen oheen khutsatzaileak. 5. Zuen bizia jaramankeriarik gabea izan bedi, duzuenaz gogoari doi eginez; ezen Jainkoak berak erran du: Etzaitut utziko, ez-eta bazterrerat emanen. 6. Aria hortaz derragu gogoa zabalik: Jainkoa dut laguntzaile; gizonak egin diazakedanaren beldur ez naiz izanen. 7. Orhoit zaitezte zuetaz kargutuak zirenez, zeinek erantzun baitarotzuete Jainkoaren hitza; eta begiratuz nolakoa izan den hekien biziaren akhabantza, imita zazue hekien fedea. 8. Jesu-Kristo atzo zen, egun ere da, eta hura bera mendeetan izanen da. 9. Irakhaspen askotara eta atzetara ez utz zuen buruak. Alabainan hoberenik da graziaz gothortzea bihotza, eta ez bermatzea janhari berezietan, zeinak deusetako ez baitire baliatu hekien arabera ibili direnei. 10. Aldare bat dugu, zeintarik beren buruen hazteko eskua ez baitute tabernaklean zerbitzatzen direnek. 11. Alabainan olhetarik kanpoan erretzen dire azienden gorphutzak, zeinen odola bekhatuarentzat saindutegira eramaten baitu aphez nausiak. 12. Aria hortaz Jesusek ere, populua sainduets zezan bere odolaz, heriotzea athez kanpoan jasan du. 13. Ilkhi gaiten beraz olhetarik kanpo haren ganat, soinean daramagularik haren gurutzearen laidoa. 14. Ezen ez dugu hemen hiri iraungarririk, bainan ethortzekoa denaren bilha gabiltza. 15. Jesusen bidez baratu gabe eskain diozogun beraz laudoriozko sakrifizioa, erran nahi da haren izenari aithor bihurtzen dioten ezpainen fruitua. 16. Ez ahantz aldiz ongiaren egitea eta duzuenetik bertzeei ematea, ezen holako sakrifizioez merezitzen da Jainkoa. BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin 17. Ethordun izan zakizkiote zuen buruzagi ezarriak direnei eta izan zaitezte hekien erranetara eroriak; ezen hekiek daude atzarriak, zuen arimez on egin beharko duten bezala; arren-eta bozkariorekin bethe dezaten beren eginbidea, eta ez hasbeherapenka, ezen hori ez liteke zuen onetan. 18. Othoitz egizue guretzat; ezik barneak lekhukotasun ona ematen daroku, gauza guzietan sainduki nahi garela ibili. 19. Eta oraino horren egiteaz minkiago othoizten zaituztet, Jainkoak zuei bihur nezan lasterrago. 20. Bakezko Jainkoak berriz, zeinak bethirainoko batasuneko odolari esker, hilen artetik atheratu baitu ardien artzain handia, Jesu-Kristo gure Jauna, 21. Eginkari on guzietarako aphain betza zuen izpirituak; egin dezazuen haren nahia, berak zuen baithan bere gogarako duena egiten duelarik Jesu-Kristoz, zeinari ospe zor baitzaio menderen mendetan. Halabiz. 22. Bertzalde othoizten zaituztet, anaiak, onhets dezazuen gozakarizko solas hau, hitz gutirekin iskribatu darotzuedan arren. 23. Jakizue libratua dela gure anaia Timotheo; zeinarekin, laster heldu bada, ethorriko bainatzaitzue ikhustera. 24. Agur egiozuete zuen buruzagi eta saindu guziei; Italiatik goraintziak gaztiatzen darozkitzuete anaiek. 25. Zuekin ororekin izan bedi grazia. Halabiz. 440 441

JAUN DONE JAKOBE APOSTOLUAREN GUTUN KATOLIKOA I. KAP. 1. Jakobek, Jainkoaren eta Jesu-Kristo gure Jaunaren zerbitzariak, hamabi leinu barraiatuak direnei, agur. 2. Anaiak, guzizko bozkariotzat idukatzue heltzen zaizkitzuen nolanahiko atsekabeak; 3. Zeren baitakizue jasankortasuna dakharla zuen fedearen frogapenak. 4. Jasankortasunak berriz, obra perfeta dakhar, osoki perfet eta itzalgabe izan zaitezten, deuseren eskas izanen etzareten bezala. 5. Zuetarik norbait zuhurtziaren eskasean bada, galda biozo Jainkoari, zeinak lainoki eta iroirik gabe guzien gainerat ixurtzen baititu bere dohainak, eta emana izanen zaio. 6. Bainan federekin galda beza, batere khordokatu gabe; khordokatzen denak ezen iduri du itsasoko uhina, haizeak erabiltzen eta inguruka eramaten duena. 7. Beraz halako gizona ez bedi igurik Jainkoaren ganik zerbaiten izatera. 8. Gogoa bi aldetara dadukan gizona, aldakor da bere bide guzietan. 9. Bada, aphala den anaiak ospe athera beza bere goratasunaz; 10. Aberatsak aldiz bere aphaltasunaz, zeren baita belharraren lorea bezala iraganen. 11. Ezen ilkhi da iguzkia bere khaldarekin; ihartzen du belharra, erortzen da lorea, eta histen da haren edertasuna; hala-hala bere bideetan iraungitzen da aberatsa ere. 12. Dohatsu gizona, tentazionea ongi jasaiten duena; zeren-eta, frogatua izan ondoan, emanen baitzaio Jainkoak bere maithatzaileei agindu dioten bizitzeko khoroa. 13. Nihork, tentatua denean, ez beza erran Jainkoak tentatzen duela; ezen Jainkoa ez da gaizkirat hizitatzaile; harek berriz, ez du nihor tentatzen. 14. Bainan batbedera bere zalekeriaz da tentatua, bildua eta amainatua. 15. Gero, gozo hartu ondoan, zalekeria bekhatuaz erditzen da; bekhatuak aldiz, obratua denean, sortzen du heriotzea. 16. Hargatik, anaia guziz maiteak, makhurrean ez jo. BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin 17. Gainetikakoak dire grazia guziz on eta dohain bethe guziak; argien Aitaren ganik jausten dire, haren baithan ez baita ez aldatze, ez aldarte itzalik. 18. Ezen bere oldetara aitatu da gutaz egiaren hitzaz, izan gaitezen haren kreaturen pikainak bezala. 19. Badakizue hori, anaia guziz maiteak. Berriz, gizona izan bedi aditzerat erne, bainan mintzatzerat herabe, eta hasarretzerat nagi. 20. Alabainan gizonaren sepha ez dabila Jainkoaren araberako eginkari zuzenetan. 21. Hargatik hastandurik lizunkeria guziak eta gaixtakeriako urhatsak oro, emetasunekin onhetsazue zuen baithan eraina den hitza, zeinak salba baitetzazke zuen arimak. 22. Berriz, hitzaren obratzaile izan zaitezte, eta ez bakharrik entzule, zuen buruak enganatuz. 23. Alabainan aditzaile denak, eta ez egile, iduri du mirail batean bere ahurpegiari begira dagoen gizona; 24. Ezik bere buruari begira egon, eta goan da, eta nolakoa den ahantzi du berehala. 25. Bainan nork-ere libertateko lege perfetari begiratuko baitio, eta hartan egonen baita, ez aditzaile ahanzkor, bainan lanaren egile bezala haina bere eginkarien bidez izanen da dohatsu. 26. Baldin norbaitek bere burua jainkotiar badaduka, bere mihia ez duelarik trabatzen, bai ordean bere bihotza enganatzen; alferra da hainaren jainkotiartasuna. 27. Jainko Aitaren aitzinean garbia eta nothagabea den jainkotiartasuna, hau da: Umezurtz eta alhargunen ikhustera goatea beren atsekabeetan, eta mende hunen ganik bere burua garbi idukitzea. II. KAP. 1. Anaiak, Jesu-Kristo gure Jaunaren ospean sinheste duzuen bezala, nor-nor-den niholaz ez begira. 2. Alabainan-ere zuen bilkhura sartzen bada gizon bat urhe erreztuna erhian eta aldagarri eder bat soinean; berriz, behartto bat ere sartzen bada philda txarrekin; 3. Eta aldagarri ederra soinean duenari begira jarri, eta erraten badiozue: Ohorezki jar zaite hemen; beharrari aldiz erraten badiozue: Hi, ago hor xutik; edo jar hadi ene oinetako alkhiaren behereko aldean; 4. Ez othe duzue zuen baithan juiatzen, eta ez othe zarete gogoeta tzarretako juieak egin? 442 443

XIII. KAP.

1. Anaien alderako karitatea zuen baithan egon bedi.

2. Ez ahantz arrotzei leihor ematea; ezen haletan batzuek jakin

gabean aingeruak etxerat hartu dituzte.

3. Orhoit zaitezte burdinetan direnez, hekiekin burdinetan bazinete

bezala; eta borroketan nekhatzen direnez, zerorrek ere gorphutz beharkor

batean zaudezten bezala.

4. Niholere ezkontzak iduk beza bereedertasuna, eta espos ohea bedi

notharik gabe. Jainkoak ezen juiaturen ditu lohiak eta bertzeen oheen

khutsatzaileak.

5. Zuen bizia jaramankeriarik gabea izan bedi, duzuenaz gogoari doi

eginez; ezen Jainkoak berak erran du: Etzaitut utziko, ez-eta bazterrerat

emanen.

6. Aria hortaz derragu gogoa zabalik: Jainkoa dut laguntzaile; gizonak

egin diazakedanaren beldur ez naiz izanen.

7. Orhoit zaitezte zuetaz kargutuak zirenez, zeinek erantzun baitarotzuete

Jainkoaren hitza; eta begiratuz nolakoa izan den hekien biziaren

akhabantza, imita zazue hekien fedea.

8. Jesu-Kristo atzo zen, egun ere da, eta hura bera mendeetan izanen

da.

9. Irakhaspen askotara eta atzetara ez utz zuen buruak. Alabainan

hoberenik da graziaz gothortzea bihotza, eta ez bermatzea janhari berezietan,

zeinak deusetako ez baitire baliatu hekien arabera ibili direnei.

10. Aldare bat dugu, zeintarik beren buruen hazteko eskua ez baitute

tabernaklean zerbitzatzen direnek.

11. Alabainan olhetarik kanpoan erretzen dire azienden gorphutzak,

zeinen odola bekhatuarentzat saindutegira eramaten baitu aphez nausiak.

12. Aria hortaz Jesusek ere, populua sainduets zezan bere odolaz,

heriotzea athez kanpoan jasan du.

13. Ilkhi gaiten beraz olhetarik kanpo haren ganat, soinean daramagularik

haren gurutzearen laidoa.

14. Ezen ez dugu hemen hiri iraungarririk, bainan ethortzekoa denaren

bilha gabiltza.

15. Jesusen bidez baratu gabe eskain diozogun beraz laudoriozko

sakrifizioa, erran nahi da haren izenari aithor bihurtzen dioten ezpainen

fruitua.

16. Ez ahantz aldiz ongiaren egitea eta duzuenetik bertzeei ematea,

ezen holako sakrifizioez merezitzen da Jainkoa.

BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin

17. Ethordun izan zakizkiote zuen buruzagi ezarriak direnei eta izan

zaitezte hekien erranetara eroriak; ezen hekiek daude atzarriak, zuen arimez

on egin beharko duten bezala; arren-eta bozkariorekin bethe dezaten

beren eginbidea, eta ez hasbeherapenka, ezen hori ez liteke zuen onetan.

18. Othoitz egizue guretzat; ezik barneak lekhukotasun ona ematen

daroku, gauza guzietan sainduki nahi garela ibili.

19. Eta oraino horren egiteaz minkiago othoizten zaituztet, Jainkoak

zuei bihur nezan lasterrago.

20. Bakezko Jainkoak berriz, zeinak bethirainoko batasuneko odolari

esker, hilen artetik atheratu baitu ardien artzain handia, Jesu-Kristo gure

Jauna,

21. Eginkari on guzietarako aphain betza zuen izpirituak; egin dezazuen

haren nahia, berak zuen baithan bere gogarako duena egiten duelarik

Jesu-Kristoz, zeinari ospe zor baitzaio menderen mendetan. Halabiz.

22. Bertzalde othoizten zaituztet, anaiak, onhets dezazuen gozakarizko

solas hau, hitz gutirekin iskribatu darotzuedan arren.

23. Jakizue libratua dela gure anaia Timotheo; zeinarekin, laster heldu

bada, ethorriko bainatzaitzue ikhustera.

24. Agur egiozuete zuen buruzagi eta saindu guziei; Italiatik goraintziak

gaztiatzen darozkitzuete anaiek.

25. Zuekin ororekin izan bedi grazia. Halabiz.

440 441

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!