BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma

BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

8. Fedearen bidez, Abraham deitzen denak onhetsi zuen goatea primantzaz izan behar zuen toki batetara, eta ilkhi zen norat zihoan jakin gabe. 9. Fedearen ariaz, lur arrotz batean bezala egotu zen lur aginduan, olhetan eginez bere egoitza Isaakekin eta Jakobekin, agintza beraren premukhideekin. 10. Igurikitzen zuen ezik asentuak dituen hiria, zeinaren egilea eta aphaintzailea Jainkoa baita. 11. Fedeari esker Sarak ere, agorra zelarik, izan zuen amatzeko ahala, nahiz adinetan iragana ere zen, sinhetsi zuelakoz zina zela agintzaren egilea. 12. Hargatik gizon bakhar baten ganik (eta ezindua zelarik hura) ilkhi ziren zeruan izar den bezenbat ume, eta itsas-bazterrean diren ezinkhondatuzko legar izpiak bezenbat. 13. Hekiek oro fedean hil izan dire, agindu gauzak izatu gabe; bainan urrunera ikhusten eta agur egiten ziotelarik, eta aithortuz lurraren gainean arrotz eta bideant zirela. 14. Alabainan hala mintzo direnek erakhusten dute beren herriaren bilha dabiltzala. 15. Eta zein herritarik ere ilkhiak baitziren, hura izan balute gogoan, segurki bazuketen itzultzeko astia. 16. Bainan hobeago baten, erran nahi da zerukoaren lehia zuten. Hargatik Jainkoa ez da ahalke, hekien Jainkoa deithua izateaz, zeren hiri bat hekientzat aphaindu baitu. 17. Isaak fedearen ariaz eskaini zuen Abrahamek, frogapenaren azpian zelarik, eta bere seme bakharra eskaintzen zuen agintzen jabe zenak, 18. Zeinari errana izan baitzitzaioen: Isaaken ganik ilkhiko da zure izeneko iraulgia. 19. Bainan Abrahamek bere baithan egiten zuen Jainkoak hilen artetik ere bitzaraz zezakeela; hargatik ere hartu zuen gero gerthatuko zenaren itxurapen bat bezala. 20. Fedearen eragintzaz Isaakek ere eman zioten Jakoberi eta Esauri ethorkizunari zagokion benedizione bat. 21. Fedearen eragintzaz Jakobek hiltzerakoan aldizka benedikatu zituen Josepen semeak, eta agur ekharri zioen haren manamenduko makhilari. 22. Fedearen eragintzaz Josep mintzatu zen Israelen umeen ilkhipenaz, eta mezutu zituen bere hezurrez. BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin 23. Fedearen eragintzaz, sorthu zenean Moises, haren burhasoek ikhusirik haren edertasuna, gorde zuten hirur hilabethez, eta etzituen erregeren erabakiak lotsatu. 24. Fedearen ariaz Moisesek, handitu zenean, ukho egin zioen Faraonen alabaren seme izenari, 25. Nahiagoz Jainkoaren populuarekin atsekabetan egon, ezen-ez bekhatuko atsegin iragankorraz gozatu; 26. Egiptoarren aberastasunak baino ontasun handiagotzat baitzadukan Kristoren laidoa; ezik sariari begiratzen zen. 27. Fedearen bidez, utzi zuen Egiptoa, erregen sephaz axolarik gabe; ezik egotu zen gogor, ikhus ez daitekeena ikhusten balu bezala. 28. Fedearen ariaz egin zituen Bazko besta eta odolaren ixurpena; arren-eta lehen-sorthuak xahutzen zituenak etzetzan uki Israelen umeak. 29. Fedearen eragintzaz iragan zuten itsaso Gorria, leihor idor bat bezala; eta Egiptoarrak, bide beraz abiaturik, iretsi zituen itsasoak. 30. Fedearen eragintzaz erori ziren Jerikoko harrasiak, zazpi egunez Israeldarrek hekien ingurua egin zuten ondoan. 31. Fedearen ariaz etzen sinhestegabekoekin galdu Errahab lilitxoa, zelatariak gorde zituena. 32. Eta zer erranen dut oraino? Astiak eskas egin legiket aipha banetza Jedeon, Barak, Sanson, Jephte, Dabid, Samuel eta profetak, 33. Zeinek fedearen eragintzaz garhaitu baitituzte erresumak, zuzenari eman bere bidea, agintzen ondoreak ardietsi, lehoinen ahoak hertsi, 34. Suaren indarra iraungi; zeinak ezpataren ahoari itzuri baitire, gaitzetarik sendatu, gerlan hazkar egin; zeinek xahutu baitituzte etsaien armadak; 35. Zeinek emaztekiei beren haur hilak bizturik bihurtu baitiozkate. Batzu estiretan erabiliak izan dire, etzutelakoz beren bizia erosi nahi, hobeago baten aurkhitzeko berriz biztearekin. 36. Bertze batzuek aldiz jasan dituzte trufak, azoteak, burdinak eta presondegiak; 37. Izatu dire harrikatuak, zathikatuak, frogatuak, ezpataz hilak; iheska ibili izan dire, ardi eta ahuntz larruz jauntziak, orotaz gabetuak, hesturetan eta atsekabeetan; 38. Mundua etzelarik hekien dina, mortu, mendi, harpe, lurreko zilhoketan gaindi gordeka zabiltzan. 39. Eta hekiek guziek, fedearen lekhukotasunaz frogatuak izan ondoan, ez dute halere ardietsi agindu saria; 40. Jainkoak guretzat baitzadukan hoberik zerbait, gu gabe etzezaten izan zorion osoa. 436 437

XII. KAP. 1. Aitzinean dugunaz geroztik hanbateko lekhuko araldea, athera gaiten sortha guzien azpitik; utz dezagun inguratzen gaituen bekhatua; eta jasankortasunaren bideaz dugun laster egin guretzat dagoen gudura; 2. Begiratuz Jesusi, fedearen emaileari eta bethetzaileari, zeinak bizitze gozo bat bere eskuko zuelarik, ahalkea arbuiatuz jasan baitu gurutzea, eta orai jarria baitago Jainkoaren tronuaren eskuinean. 3. Bekhatoreen ganik hanbateko bihurrikeria jasan duena ekharrazue beraz gogoan; beldurrez eta eror dakizuen bihotza eta ahiturik geldi zaitezten. 4. Ezen ez duzue oraino, bekhatuaren kontra gudukatuz, odoleraino iharduki; 5. Eta ahantzi duzue zuei, ume batzuei bezala, errana den hitz gozagarri hau: Ene haurra, Jaunaren ganikako kridantzamenduaz ez izan axolagabe; eta akiduran ez eror azurriatzen zaituenean. 6. Ezen Jaunak gaztigatzen du maite duena, eta azotatzen bere umetzat aithortzen duena. 7. Ihardukazue kridantzamenduko orduan. Jainkoak ume batzuei bezala erakhusten darotzue bere burua; zein da ezen haurra bere aitak azurriatzen ez duena? 8. Baldin ez bazarete azurriatuak, bertze guziak hala direnean, bazterrekoak zarete beraz, eta ez zuzenbideko umeak. 9. Gure gorphutzaren aitei, azurriatu gaituztenean, ikhustate ekharri badiotegu, zenbatez jautsiago ez dugu izateko izpirituen Aitaren alderat, hala ardietsiko baitugu bizia? 10. Bada, gure aitek, egun laburretako bizi hunen arietan, kridantzatzen gintuzten, iduritzen zitzaiotenaren arabera; Jainkoak ordean, on denaren arabera, kridantzatzen gaitu, gu bere saindutasunean sarraraztea gatik. 11. Bada, kridantzaldiak orduaren gainean ez du bozgarri iduri, bainan-bai atsekabegarri; gerorat ordean hartaz froatuak direnei ekhartzen diote zuzentasuneko fruiturik soseguzkoenak. 12. Goiti zatzue beraz zuen esku ahituak eta zuen belhaun eroriak, 13. Eta zuen oinei eragiozuete urhatsa xuxen; arren-eta nihork ez dezan mainguturik zeiherrerat egin, bainan lehenago finka dadien onean. 14. Guziekin bakea bilha zazue eta biziaren saindutasuna, zeina gabe nihork ez baitu ikhusiren Jainkoa; BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin 15. Begiratuz nihork ez diozon Jainkoaren graziari hutsegin; beldurrez-eta erro kharats zenbaitek, aldaskak arthikiz goiti, poxelu egin dezan, eta hartaz khutsatuak izan ditezen hainitzak. 16. Berautzue nihor izan ez dadien lizunik edo tzarrik hala-nola Esau, zeinak jaki batentzat saldu baitzuen bere premutasuna. 17. Jakizue ezen, nola ondoan nahi baitzuen benedizionearen primantza, hastandua izan zela; etzuen alabainan aitaren urrikiarazteko biderik aurkhitu, nigarrekin galda zezan arren. 18. Etzarete hurbildu uki daitekeen mendi bati, erretzen duen su bati, xirimola, hedoi eta phesia batzuei, 19. Turuta baten durrundari, eta halako mintzo bati, non aditu zutenek galdatu baitzuten hitza etzakioten gehiago berei buruz athera. 20. Alabainan ezin jasan zezaketen solas hau: Abere batek berak ukitzen badu mendia, harrikatua izanen da. 21. Eta ageri zena hain zen lazgarri, non Moisesek erran baitzuen: Izitua eta ikharatua nago. 22. Zuek ordean hurbildu zarete Siongo mendiari, eta Jainko biziaren hiriari, zeruko Jerusalemeri, eta asko miletako aingeru multzoaren gana, 23. Eta zeruetan iskribatuak diren lehen-sorthuen Elizara, eta guzien juie den Jainkoaren gana, eta zorionera helduak diren prestuen izpirituen gana, 24. Eta batasun berriko arartekoaren gana, Jesusen gana, eta ixuri den odolera, zeina mintzo baita Abelena baino gorago. 25. Berautzue arbuia mintzo zaitzuena. Alabainan lurraren gainean mintzo zenean arbuiatu zutenak ezin itzuri badire, hanbatez gutiago, zerutik mintzo denean baztertzen garenak. 26. Haren mintzoak orduan ikharatu zuen lurra; orai aldiz agintza berri bat egiten du, dioelarik: Oraino behin ikharatuko dut, ez bakharrik lurra, bainan zerua ere. 27. Bada, dioenean: Oraino behin, garbiki dio aldakizun diren gauzak aldatuko dituela, beren aldia egina duten bezala, ezin-aldatuzkoak direnak iraun dezaten bakharrik. 28. Hargatik ezin-aldatuzko erresumaren gozamena hartzean, badugu grazia zeinaren bidez Jainkoa bere gogara zerbitzatu behar baitugu beldur eta ikhararekin. 29. Ezen su erregarri bat da gure Jainkoa. 438 439

8. Fedearen bidez, Abraham deitzen denak onhetsi zuen goatea primantzaz

izan behar zuen toki batetara, eta ilkhi zen norat zihoan jakin

gabe.

9. Fedearen ariaz, lur arrotz batean bezala egotu zen lur aginduan,

olhetan eginez bere egoitza Isaakekin eta Jakobekin, agintza beraren premukhideekin.

10. Igurikitzen zuen ezik asentuak dituen hiria, zeinaren egilea eta

aphaintzailea Jainkoa baita.

11. Fedeari esker Sarak ere, agorra zelarik, izan zuen amatzeko ahala,

nahiz adinetan iragana ere zen, sinhetsi zuelakoz zina zela agintzaren egilea.

12. Hargatik gizon bakhar baten ganik (eta ezindua zelarik hura) ilkhi

ziren zeruan izar den bezenbat ume, eta itsas-bazterrean diren ezinkhondatuzko

legar izpiak bezenbat.

13. Hekiek oro fedean hil izan dire, agindu gauzak izatu gabe; bainan

urrunera ikhusten eta agur egiten ziotelarik, eta aithortuz lurraren gainean

arrotz eta bideant zirela.

14. Alabainan hala mintzo direnek erakhusten dute beren herriaren

bilha dabiltzala.

15. Eta zein herritarik ere ilkhiak baitziren, hura izan balute gogoan,

segurki bazuketen itzultzeko astia.

16. Bainan hobeago baten, erran nahi da zerukoaren lehia zuten.

Hargatik Jainkoa ez da ahalke, hekien Jainkoa deithua izateaz, zeren hiri

bat hekientzat aphaindu baitu.

17. Isaak fedearen ariaz eskaini zuen Abrahamek, frogapenaren

azpian zelarik, eta bere seme bakharra eskaintzen zuen agintzen jabe

zenak,

18. Zeinari errana izan baitzitzaioen: Isaaken ganik ilkhiko da zure

izeneko iraulgia.

19. Bainan Abrahamek bere baithan egiten zuen Jainkoak hilen artetik

ere bitzaraz zezakeela; hargatik ere hartu zuen gero gerthatuko zenaren

itxurapen bat bezala.

20. Fedearen eragintzaz Isaakek ere eman zioten Jakoberi eta Esauri

ethorkizunari zagokion benedizione bat.

21. Fedearen eragintzaz Jakobek hiltzerakoan aldizka benedikatu

zituen Josepen semeak, eta agur ekharri zioen haren manamenduko makhilari.

22. Fedearen eragintzaz Josep mintzatu zen Israelen umeen ilkhipenaz,

eta mezutu zituen bere hezurrez.

BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin

23. Fedearen eragintzaz, sorthu zenean Moises, haren burhasoek

ikhusirik haren edertasuna, gorde zuten hirur hilabethez, eta etzituen

erregeren erabakiak lotsatu.

24. Fedearen ariaz Moisesek, handitu zenean, ukho egin zioen

Faraonen alabaren seme izenari,

25. Nahiagoz Jainkoaren populuarekin atsekabetan egon, ezen-ez

bekhatuko atsegin iragankorraz gozatu;

26. Egiptoarren aberastasunak baino ontasun handiagotzat baitzadukan

Kristoren laidoa; ezik sariari begiratzen zen.

27. Fedearen bidez, utzi zuen Egiptoa, erregen sephaz axolarik gabe;

ezik egotu zen gogor, ikhus ez daitekeena ikhusten balu bezala.

28. Fedearen ariaz egin zituen Bazko besta eta odolaren ixurpena;

arren-eta lehen-sorthuak xahutzen zituenak etzetzan uki Israelen umeak.

29. Fedearen eragintzaz iragan zuten itsaso Gorria, leihor idor bat

bezala; eta Egiptoarrak, bide beraz abiaturik, iretsi zituen itsasoak.

30. Fedearen eragintzaz erori ziren Jerikoko harrasiak, zazpi egunez

Israeldarrek hekien ingurua egin zuten ondoan.

31. Fedearen ariaz etzen sinhestegabekoekin galdu Errahab lilitxoa,

zelatariak gorde zituena.

32. Eta zer erranen dut oraino? Astiak eskas egin legiket aipha banetza

Jedeon, Barak, Sanson, Jephte, Dabid, Samuel eta profetak,

33. Zeinek fedearen eragintzaz garhaitu baitituzte erresumak, zuzenari

eman bere bidea, agintzen ondoreak ardietsi, lehoinen ahoak hertsi,

34. Suaren indarra iraungi; zeinak ezpataren ahoari itzuri baitire, gaitzetarik

sendatu, gerlan hazkar egin; zeinek xahutu baitituzte etsaien armadak;

35. Zeinek emaztekiei beren haur hilak bizturik bihurtu baitiozkate.

Batzu estiretan erabiliak izan dire, etzutelakoz beren bizia erosi nahi,

hobeago baten aurkhitzeko berriz biztearekin.

36. Bertze batzuek aldiz jasan dituzte trufak, azoteak, burdinak eta

presondegiak;

37. Izatu dire harrikatuak, zathikatuak, frogatuak, ezpataz hilak; iheska

ibili izan dire, ardi eta ahuntz larruz jauntziak, orotaz gabetuak, hesturetan

eta atsekabeetan;

38. Mundua etzelarik hekien dina, mortu, mendi, harpe, lurreko zilhoketan

gaindi gordeka zabiltzan.

39. Eta hekiek guziek, fedearen lekhukotasunaz frogatuak izan ondoan,

ez dute halere ardietsi agindu saria;

40. Jainkoak guretzat baitzadukan hoberik zerbait, gu gabe etzezaten

izan zorion osoa.

436 437

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!