BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma

BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

14. Zenbatez hobeki Kristoren odolak, Kristo zeinak bere buru nothagabea Izpiritu sainduaz eskaini baitio Jainkoari, gure kontzientzia garbituko du eginkari hiletarik, Jainko biziaren zerbitzatzera gure ekhartzea gatik. 15. Eta haletan da testament berriaren ararteko; arren-eta, testament zaharraren azpian egin diren bekhatuen berrerostekotzat jasan duen heriotzeari esker, deithuak direnek ardiets dezaten agindua den primantza bethierekoa. 16. Ezen testament bat den tokian, premia da hiltzera ethor dadien testamentaren egilea. 17. Heriotzeak alabainan ematen dio testamentari bere indarra; bertzela ez da balios, testamentaren egilea bizi deno. 18. Hargatik lehenbiziko testamenta ere etzen odolik gabe finkatua izan. 19. Ezen, populu guziari irakurtu ondoan legeko manamendu guziak, Moisesek urarekin harturik aratxeen eta akherren odola, eta batean ile eskarlatez gorritua eta hisopoa, ihinztatu zituen liburua bere eta populu guzia, 20. Zioelarik: Hau da Jainkoak begiratzera eman darotzueten testamenteko odola. 21. Tabernaklea ere eta Jainkoaren zerbitzuko tresna guziak odolez ihinztatu zituen. 22. Eta legearen arabera, hurran gauza guziak odolarekin garbitzen dire, eta odol ixurketarik gabe ez da barkhamendurik egiten. 23. Premia zen beraz zeruko gauzen itxurak izan zitezen holako bitimen bidez garbituak, bainan zeruko gauzak berak horiek baino bitima hobeagoez. 24. Jesus ezen, ez da eskuz eginikako saindutegian sarthu, egiazko Saindutegiaren itxura zen hartan; bainan zeruan berean sarthu da, orai guretzat agertzeko Jainkoaren aitzinera; 25. Eta ez askotan eskaintzeko bere burua, hala-nola aphez nausia urthe bakhotx saindutegian sartzen baita bereaz bertzeen odolarekin; 26. Bertzela, behar zitekeen Kristok askotan jasan zezan munduaren hastetik hunat; orai ordean behin mendeen akhabantzan agertu da, bitimatzat bere burua eskainiz bekhatuaren ezeztatzeko. 27. Eta nola gizonei erabakia baitzaiote behin hiltzea, horren ondotik berriz juiamendua; BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin 28. Halaber Kristo ere behin izan da eskainia, hainitzen bekhatuen iraungitzeko; bertze aldi bat agertnko da, bekhatu ariarik gabe, haren iguri daudezenen salbatzeko. X. KAP. 1. Legeak alabainan ethorkizuneko ontasunen itzala baitzuen, eta ez gauzen moldea bera; urthe oroz baratu gabe eskaintzen dituzten bitima berez ez ditezke garbitasun osorat ekhar hurbiltzen direnak; 2. Bertzenaz, baratuko ziren eskaintzetik, zeren-eta eskaintzaileek ez baitzuten, behin garbituz geroztik, beren baithan gehiago hautemanen bekhatua; 3. Eta bizkitartean urthe oroz sakrifizio hekietan egiten da bekhatuen orhoitzapena. 4. Alabainan zezenen eta akherren odolaz bekhatuen khentzea, ezin den gauza da. 5. Hargatik dio Kristok mundura sartzean: Ez duzu nahi izan ez bitimarik ez eskaintzarik, bainan gorphutz bat egin darotadazu; 6. Bekhatuarentzateko holokaustak ez dire zure gogarako izatu. 7. Erran dut orduan: Huna heldu naizela, nitaz liburuaren buruan iskribatua den bezala: Heldu naiz, Jainkoa, zure nahiaren egitera. 8. Behin erran ondoan: Ez duzu nahi izan bekhatuarentzateko bitimarik, eskaintzarik eta holokaustarik, eta legearen araberako sakrifizioak ez dire zure gogarako; 9. Erran dut orduan: Huna non heldu naizen, oi Jainkoa, zure nahiaren egitera. Jainkoak haletan khentzen du lehenbiziko sakrifizioa, bigarrenaren jartzeko. 10. Jainkoaren nahi horrek sainduetsi gaitu, Jesu-Kristoren gorphutzaren eskaintza behingoaren bidez. 11. Eta noiz-ere egun oroz aphez guziak sakrifizio egitera goaten baitire, askotan eskainiz, bekhatua niholaz-ere ezin khen dezaketen bitima ber batzu; 12. Hura aldiz, bitima bakhar bat bekhatuarentzat eskaini ondoan, Jainkoaren eskuinean bethikotzat jarria dago, 13. Gainerako bethetzekoak direnen iguri, bere etsaiak oinpeko alkhi ezarriak izan dakizkion arteo. 14. Alabainan eskaintza bakhar batez osoki garbitu ditu bethiko sainduetsi dituenak. 15. Bada, Izpiritu sainduak berak hortaz ematen daroku lekhukotasun. Ezik erran ondoan: 432 433

16. Hau da berriz, horiekin eginen dudan batasuna egun hekien buruan, dio Jaunak: Ene legeak ezarriko ditut horien bihotzetan eta iskribatuko horien gogoetan; 17. Eta horien bekhatu eta gaixtakeriez ez naiz ordutik orhoituren gehiago. 18. Bada, bekhatuak barkhatuak direnean, bekhatuarentzat ez da gehiago eskaintzarik egiteko. 19. Beraz, anaiak, gogoa ondurik, Kristoren odolaren bidez sar gaiztekeela saindutegian 20. Bide bizi eta berritik, zeina berak lehenik ideki baitu belaren itxuran, hura baita haren gorphutza; 21. Eta badugula aphez handi bat Jainkoaren etxearen buruan; 22. Hurbil gaitezen bihotz laino batekin eta fede zabalean, kontzientzia gaixtoaren khutsuetarik xahuturik bihotzak, eta ur garbiz garbiturik gorphutza; 23. Gure pheskizaren aithorra iduk dezagun khordokatuko ez den bezala (zina da ezen guri agintzak egin darozkiguna), 24. Eta elkharri begira dezagun, batak bertzearen berotzeko karitatera eta egintza onetara; 25. Ez utziz gure bilkhuak, zenbaitek ohi duten bezala; bainan elkhar berotuz, eta hanbatenaz hobeki, zenbatenaz-ere ikhusten baituzue hurbiltzen eguna. 26. Alabainan egiaren ezagutza izanez geroztik, egiten badugu berariaz bekhatu, bekhatuarentzat ez da gehiago bitimarik gelditzen; 27. Bainan-bai juiamenduaren igurikitze ikharagarri bat, eta Jainkoaren etsaiak iretsi behar dituen su gaitza. 28. Moisesen legea hausten duena, guphiderik gabe heriotzera igortzen da bi edo hirur lekhukoren erranaren gainean; 29. Zenbat uste duzue oinhaze garratzagoak dituela merezi hainak, zeinak oinkatu baituke Jainkoaren Semea, gauza zikhin bat bezala erabili batasuneko odola, zeintaz izan baita sainduetsia, eta hidoi egin baitio graziazko izpirituari? 30. Ezen badakigu nork erran duen: Niri dago aspertzea; nik bihur saria. Eta oraino: Jaunak juiaturen du bere populua. 31. Ala izigarri baita erortzea Jainko biziaren eskuen artera! 32. Gogorat erakhar zatzue bada beihalako egunak, argituak izanik jasaiten zinutenean atsekabeen gudu gogorra; BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin 33. Alde batetik zinetenean laido eta jazarketen ariaz munduaren ikhusgarri eginak; bertzetik berriz, halako hesturetan zaudezenen lagun bilhakatuak. 34. Alabainan ere burdinetan zirenei urrikaldu zatzaizkiote, eta bozkariorekin ikhusi ditutzue zuen buruak zuen ontasunetarik larrutzen, baitzinakiten izate hobearen eta irauten duenaren jabe zaretela. 35. Ez beraz gal, sari handia izanen duen zuen fidantzia hori. 36. Jasankortasuna ezen premiazkoa da zuentzat; arren-eta Jainkoaren nahia eginez, ardiets dezazuen agindua zaitzuena. 37. Ezik oraino aphurtto bat, eta ethortzekoa dena ethorriren da, eta ez du beranduko. 38. Bada, fedetik bizi da enea den prestua; baldin gibelerat egiten badu, ez da ene arimaren gogarako izanen. 39. Gu ordean, ez gare gure galpenetan gibelerat hari garen umeak; bainan arimaren salbatzeko fedeari garraizkionak gare. XI. KAP. 1. Bada, fedea da igurikitzeko diren gauzen izantza, eta ageri ez direnen erakhuspena. 2. Haren ariaz ezen ardietsi dute zaharrek lekhukotasun ona. 3. Fedeaz dakigu Jainkoaren hitzak egin duela mundua; haletan non ageri etzirenetarik egin baitire ageri diren gauzak. 4. Fedearen ariaz Abelek Jainkoari eskaini zioen Kainek baino bitima hobea; hartaz ardietsi zuen prestua zelako lekhukotasuna, Jainkoak erakhutsi baitzuen onhesten zituela haren eskaintzak; eta fedeaz, hila den arren, mintzo da oraino. 5. Fedearen ariaz altxatua izan zen Henok, etzezan ikhus heriotzea; eta etzen gehiago ageri, zeren-eta Jainkoak eraman baitzuen; ezik tokiz aldatua izan baino lehen izan zuen Jainkoaren gogara ibili zelako lekhukotasuna. 6. Bada, Jainkoaren gogara egitea, fedea gabe ezin den gauza da. Alabainan Jainkoari hurbiltzen denak sinhetsi behar du, badela Jainkoa, eta bilhatzen dutenen sariztatzaile dela. 7. Fedearen ariaz Noek, zerutik oraino ageri etziren gauzez mezu izanik, beldurra hartu eta arkha bat egin zuen bere etxearen salbatzeko, hartaz kondenatu baitzuen mundua, eta egin baitzen fedetik heldu den zuzentasunaren premu. 434 435

14. Zenbatez hobeki Kristoren odolak, Kristo zeinak bere buru nothagabea

Izpiritu sainduaz eskaini baitio Jainkoari, gure kontzientzia garbituko

du eginkari hiletarik, Jainko biziaren zerbitzatzera gure ekhartzea

gatik.

15. Eta haletan da testament berriaren ararteko; arren-eta, testament

zaharraren azpian egin diren bekhatuen berrerostekotzat jasan duen heriotzeari

esker, deithuak direnek ardiets dezaten agindua den primantza bethierekoa.

16. Ezen testament bat den tokian, premia da hiltzera ethor dadien

testamentaren egilea.

17. Heriotzeak alabainan ematen dio testamentari bere indarra; bertzela

ez da balios, testamentaren egilea bizi deno.

18. Hargatik lehenbiziko testamenta ere etzen odolik gabe finkatua

izan.

19. Ezen, populu guziari irakurtu ondoan legeko manamendu guziak,

Moisesek urarekin harturik aratxeen eta akherren odola, eta batean ile

eskarlatez gorritua eta hisopoa, ihinztatu zituen liburua bere eta populu

guzia,

20. Zioelarik: Hau da Jainkoak begiratzera eman darotzueten testamenteko

odola.

21. Tabernaklea ere eta Jainkoaren zerbitzuko tresna guziak odolez

ihinztatu zituen.

22. Eta legearen arabera, hurran gauza guziak odolarekin garbitzen

dire, eta odol ixurketarik gabe ez da barkhamendurik egiten.

23. Premia zen beraz zeruko gauzen itxurak izan zitezen holako bitimen

bidez garbituak, bainan zeruko gauzak berak horiek baino bitima

hobeagoez.

24. Jesus ezen, ez da eskuz eginikako saindutegian sarthu, egiazko

Saindutegiaren itxura zen hartan; bainan zeruan berean sarthu da, orai

guretzat agertzeko Jainkoaren aitzinera;

25. Eta ez askotan eskaintzeko bere burua, hala-nola aphez nausia

urthe bakhotx saindutegian sartzen baita bereaz bertzeen odolarekin;

26. Bertzela, behar zitekeen Kristok askotan jasan zezan munduaren

hastetik hunat; orai ordean behin mendeen akhabantzan agertu da, bitimatzat

bere burua eskainiz bekhatuaren ezeztatzeko.

27. Eta nola gizonei erabakia baitzaiote behin hiltzea, horren ondotik

berriz juiamendua;

BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin

28. Halaber Kristo ere behin izan da eskainia, hainitzen bekhatuen

iraungitzeko; bertze aldi bat agertnko da, bekhatu ariarik gabe, haren iguri

daudezenen salbatzeko.

X. KAP.

1. Legeak alabainan ethorkizuneko ontasunen itzala baitzuen, eta ez

gauzen moldea bera; urthe oroz baratu gabe eskaintzen dituzten bitima

berez ez ditezke garbitasun osorat ekhar hurbiltzen direnak;

2. Bertzenaz, baratuko ziren eskaintzetik, zeren-eta eskaintzaileek ez

baitzuten, behin garbituz geroztik, beren baithan gehiago hautemanen

bekhatua;

3. Eta bizkitartean urthe oroz sakrifizio hekietan egiten da bekhatuen

orhoitzapena.

4. Alabainan zezenen eta akherren odolaz bekhatuen khentzea, ezin

den gauza da.

5. Hargatik dio Kristok mundura sartzean: Ez duzu nahi izan ez bitimarik

ez eskaintzarik, bainan gorphutz bat egin darotadazu;

6. Bekhatuarentzateko holokaustak ez dire zure gogarako izatu.

7. Erran dut orduan: Huna heldu naizela, nitaz liburuaren buruan

iskribatua den bezala: Heldu naiz, Jainkoa, zure nahiaren egitera.

8. Behin erran ondoan: Ez duzu nahi izan bekhatuarentzateko bitimarik,

eskaintzarik eta holokaustarik, eta legearen araberako sakrifizioak

ez dire zure gogarako;

9. Erran dut orduan: Huna non heldu naizen, oi Jainkoa, zure nahiaren

egitera. Jainkoak haletan khentzen du lehenbiziko sakrifizioa, bigarrenaren

jartzeko.

10. Jainkoaren nahi horrek sainduetsi gaitu, Jesu-Kristoren gorphutzaren

eskaintza behingoaren bidez.

11. Eta noiz-ere egun oroz aphez guziak sakrifizio egitera goaten baitire,

askotan eskainiz, bekhatua niholaz-ere ezin khen dezaketen bitima

ber batzu;

12. Hura aldiz, bitima bakhar bat bekhatuarentzat eskaini ondoan,

Jainkoaren eskuinean bethikotzat jarria dago,

13. Gainerako bethetzekoak direnen iguri, bere etsaiak oinpeko alkhi

ezarriak izan dakizkion arteo.

14. Alabainan eskaintza bakhar batez osoki garbitu ditu bethiko sainduetsi

dituenak.

15. Bada, Izpiritu sainduak berak hortaz ematen daroku lekhukotasun.

Ezik erran ondoan:

432 433

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!