BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma

BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

TIMOTHEORI JAUN DONE PAULO APOSTOLUAREN LEHENBIZIKO GUTUNA I. KAP. 1. Paulo, Jesu-Kristoren apostolua, Jainko Salbatzailearen, eta Jesu- Kristo gure igurikimenaren manuz; 2. Timotheori, fedetikako seme maiteari. Grazia, urrikalmendu eta bake zuri Jainko Aitaren eta Jesu-Kristo gure Jaunaren ganik. 3. Othoizten zaitut, lehen ere Mazedoniarakoan egin zaitudan bezala, Epheson egon zaitezen, eta mezu detzatzun zenbait gizon ez ditezen hari gutaz bertzela irakhasten, 4. Eta beren ardura ez dezaten ezar elhe xahar eta burugabeko iraulgi bilhaketetan, zeinak hobeak baitire eztabada bizteko, ezen-ez Jainkoaren lanaren aitzinarazteko, hori fedeaz egiten baita. 5. Bada, manamenduen azken burua karitatea da, bihotz garbi batetik, kontzientzia on eta fede itxurazkoa ez denetik heldu dena. 6. Batzu, hekietarik makhurtuz, elhe alferretara itzuli dire, 7. Legearen irakhasle izan nahiz, berek ez dakitelarik ez zer derasaten, ez zer seguratzen duten. 8. Bada, legea ona dela badakigu, zuzen den bezala erabiltzen badu norbaitek, 9. Ezagutuz legea ez dela prestuarentzat ezarria, bainan-bai gaizkian eta bihurrikerian dabilizanentzat, inpio eta bekhatoreentzat, gaixtagin eta khutsatuentzat; aita, ama eta gizon hiltzaileentzat; 10. Emakoi, muthilkoi, gathibuen harrapari, gezurti eta zin hausteentzat, eta irakhaspen onari hoben egiten diotenentzat; 11. Irakhaspen hau baita Jainko dohatsuaren ospearen araberako Ebanjelioa, eta erantzutera niri emana izan dena. 12. Eskerrak diozkat bihurtzen ni hazkartu nauenari, Jesu-Kristo gure Jaunari, zeren nauen zintzat iduki, kargu huntan ezartzean 13. Ni, aitzinean arnegu, jazarpen eta irain egile izan naizena; bainan Jainkoaren urrikalmendua ardietsi dut, zeren jakin gabez eta federik ez izanez hari bainintzen. 14. Ene gainera ordean graziak gaindi egin du fedearekin eta Kristo Jesusen baithan den karitatearekin. BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin 15. Gauza egiazkoa eta aria oroz onhestekoa da, mundu huntara ethorri dela Kristo Jesus bekhatoreen salbatzera, hekien artean ni bainaiz lehena. 16. Bainan huna zertako ardietsi dudan urrikalmendu: Kristo Jesusek ene gainean lehenik erakhuts zezan jasankortasun oso bat, haren baithan sinhetsiko dutenen argigarri, bethiereko bizitzera heltzekotzat. 17. Bada, mendeetako Errege, ezin hil, ezin ikhus daitekeenari, Jainko bakharrari, ohore eta ospe menderen mendetan. Halabiz. 18. Hau mezutzen darotzut, Timotheo ene semea, zutaz izan diren profezien arabera, hekiek nahi bezala guduka zaitezen gudulari onen arara, 19. Idukiz fedea eta kontzientzia ona, zeinetarik urrunduz batzuek fedean kosta jo baitute. 20. Hekietarik dire Himeneo eta Alexandro, zeinak eman baititut satani, ikhas dezaten burhoaren uzten. II. KAP. 1. Beraz, gauza orotarik lehena, othoizten zaitut egin ditezen othoitz, errekei, galde, esker onak gizon guzientzat, 2. Erregeentzat eta kargutan gora diren guzientzat, bizitze jabal eta gozo bat izan dezagun, jainkotiartasun eta garbitasun osoekin. 3. Ezen hori gauza ona da eta onhetsia Jainko gure Salbatzaileaz, 4. Zeinak nahi baitu gizon guziak salba eta egiaren ezagutzara hel ditezen. 5. Ezen Jainko bakhar bat da, ararteko bakhar bat ere Jainkoaren eta gizonen artean, Jesu-Kristo gizona, 6. Zeinak guzien berrerosteko eman baitu bere burua, muga bereziari lekhukotasunetan. 7. Hargatik ni izan naiz ezarria (egiaz mintzo naiz eta ez gezurrez) erantzule, Apostolu, jendaien irakhaste fedean eta karitatean. 8. Nahi dut beraz gizonek toki orotan othoitz egin dezaten, esku garbiak altxatuz, hasarre eta eskatimarik gabe. 9. Orobat egin bezate emaztekiek ere, behar-bezalako jauntzian, beren buruak aphainduz ahalkesunekin eta zuhurki; ez ile kuskuilatuekin, urhe, perla eta soineko baliosekin; 10. Bainan eginkari onez jainkotiartasun erakhusten duten emaztekiei dagokioten bezala. 11. Emaztekia ikhasten egon bedi ixilik eta jauspen osoarekin. 404 405

12. Emaztekiari berriz, irakhasten haritzea ez diot zilhegi uzten, bainan ixilik egon bedi. 13. Ezen Adam lehenbizikorik egina izan da, gero Eba; 14. Eta Adam ez da enganatua izan; emaztekia ordean, enganatua izanik, Jainko legearen haustera erori da. 15. Guzia gatik salbatuko da eginen dituen haurren ariaz, irauten balin badu fedean, karitatean, eta saindutasunean bizi-molde zuhur batekin. III. KAP. 1. Egia da, norbaitek aphezpikutasunaren lehia balin badu, gauza onaren lehia duela. 2. Aphezpikua izan behar da beraz baiagabea, behin baizik ez ezkondua, sabel zuhurrekoa, umoa, gurbila, garbia, arrozkina, irakhasle ona; 3. Ez arnozalea, ez joslea, bainan modesta; ez khimeraria, ez dirukoia, bainan 4. Bere etxeari ongi hotsemanen dioena, haur ethorkor eta osoki garbiak dituena. 5. Norbaitek alabainan bere etxeari hotsematen ez badaki, nola hartuko ahal du artha Jainkoaren Elizaz? 6. Aphezpikutzat ez da kristau berria izan behar, beldurrez-eta hanpuruskerietan iganik debruaren kondenamendura eror dadien. 7. Bada, aithor ona ere behar du kanpoan direnetarik, laidotara eta debruaren arteetara ez dadien eror. 8. Diakreak halaber izan behar dire garbiak, ez bi hitzetakoak, ez arnoari emanak, eta irabazi itsusiei darraizkotenak; 9. Bainan fedeko misterioa bihotz garbian begiratzen dutenak. 10. Hekiek ere behar dire lehenik frogatu, eta gero kargutan sarthu, hobenik ez badute gainean. 11. Emaztekiak halaber izanen dire garbiak, ez mihi gaixtokoak, bainan begiratuak eta orotan fidelak. 12. Diakreak izan beitez, emazte bat baizik hartu ez duten gizonak, beren haur eta etxeei ongi hotsematen dutenak. 13. Ezik beren eginbideak ongi betheko dituztenek, kargu handiak ardietsiko dituzte eta fidantzia hainitz Jesu-Kristoren baithako fedean. 14. Haukiek iskribatzen darozkitzut, uste dudan arren laster zure ganat ethorri; BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin 15. Bainan berantzera heldu balin banintz ere, jakin dezazun zer duzun egin beharrik Jainkoaren etxean, zeina baita Jainkoaren Eliza, egiaren habea eta asentua. 16. Eta ageri da zerbait handirik dela urrikalmenduzko misterio, haragian erakhutsia izan dena, izpirituaren aithorra duena, aingeruei agertu eta jendaiei erantzuten zaiotena, munduan sinhetsia eta ospetara altxatua izan dena. IV. KAP. 1. Bada, garbiki dio Izpirituak, ethorkizunean izanen direla fedetik gibelatuko diren batzu, jarraikiz enganiozko izpirituari eta debruen irakhasmenei, 2. Gezurra itxura ederraren azpian erranen, eta kontzientzia orbainduak dituztenei, 3. Debekatuko dutenei ezkontza eta jatea haragietarik, fededunek eta egia ezagutzen dutenek esker onak bihurtuz jateko Jainkoak egin dituenetarik. 4. Ezen onak dire Jainkoak egin gauza guziek, eta esker onekin jaten direnetarik, ez da deusere uzteko; 5. Jainkoaren ganako hitzaz eta othoitzaz sainduesten dire alabainan. 6. Horiek anaiei irakhatsiz, izanen zare Jesu-Kristoren ministro on bat, fedeko eta ikhasi duzun irakhasmen oneko hitzaz hazia. 7. Berriz, elhe xahar eta xoroei urrun egiozute, bainan jainkotiartasunari jarraik zaite. 8. Ezen deus-gutitako baliatzen da gorphutzaren erabiltzea, bainan orotako on da jainkotiartasuna, hunek baitu oraiko eta geroko bizitzearen agintza. 9. Egia garbia da hori, eta guziek onhetsi beharra. 10. Alabainan aria hortaz nekhe eta madarizioneak egartzen ditugu, gure pheskiza delakoz Jainko biziaren baithan, zeina gizon guzien Salbatzailea baita, eta bereziki fededunena. 11. Horiek erantzun eta irakhatsatzu. 12. Egizu nihork etzaitzan arbuia zure gaztetasunaren ariaz; bainan fededunen ikhuskari izan zaite zure hitz, urhats, karitate, fede eta garbitasunaz. 13. Ni ethorri arteo, jarraik zaite irakurtzeari, eta bertzeen berotzeari eta argitzeari. 14. Ez utz ardurarik gabe zure baithan den grazia, profezia baten ariaz aphezek eskuak zure gainera emanik izan duzuna. 406 407

12. Emaztekiari berriz, irakhasten haritzea ez diot zilhegi uzten, bainan

ixilik egon bedi.

13. Ezen Adam lehenbizikorik egina izan da, gero Eba;

14. Eta Adam ez da enganatua izan; emaztekia ordean, enganatua

izanik, Jainko legearen haustera erori da.

15. Guzia gatik salbatuko da eginen dituen haurren ariaz, irauten

balin badu fedean, karitatean, eta saindutasunean bizi-molde zuhur batekin.

III. KAP.

1. Egia da, norbaitek aphezpikutasunaren lehia balin badu, gauza

onaren lehia duela.

2. Aphezpikua izan behar da beraz baiagabea, behin baizik ez ezkondua,

sabel zuhurrekoa, umoa, gurbila, garbia, arrozkina, irakhasle ona;

3. Ez arnozalea, ez joslea, bainan modesta; ez khimeraria, ez dirukoia,

bainan

4. Bere etxeari ongi hotsemanen dioena, haur ethorkor eta osoki garbiak

dituena.

5. Norbaitek alabainan bere etxeari hotsematen ez badaki, nola hartuko

ahal du artha Jainkoaren Elizaz?

6. Aphezpikutzat ez da kristau berria izan behar, beldurrez-eta hanpuruskerietan

iganik debruaren kondenamendura eror dadien.

7. Bada, aithor ona ere behar du kanpoan direnetarik, laidotara eta

debruaren arteetara ez dadien eror.

8. Diakreak halaber izan behar dire garbiak, ez bi hitzetakoak, ez

arnoari emanak, eta irabazi itsusiei darraizkotenak;

9. Bainan fedeko misterioa bihotz garbian begiratzen dutenak.

10. Hekiek ere behar dire lehenik frogatu, eta gero kargutan sarthu,

hobenik ez badute gainean.

11. Emaztekiak halaber izanen dire garbiak, ez mihi gaixtokoak, bainan

begiratuak eta orotan fidelak.

12. Diakreak izan beitez, emazte bat baizik hartu ez duten gizonak,

beren haur eta etxeei ongi hotsematen dutenak.

13. Ezik beren eginbideak ongi betheko dituztenek, kargu handiak

ardietsiko dituzte eta fidantzia hainitz Jesu-Kristoren baithako fedean.

14. Haukiek iskribatzen darozkitzut, uste dudan arren laster zure

ganat ethorri;

BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin

15. Bainan berantzera heldu balin banintz ere, jakin dezazun zer

duzun egin beharrik Jainkoaren etxean, zeina baita Jainkoaren Eliza, egiaren

habea eta asentua.

16. Eta ageri da zerbait handirik dela urrikalmenduzko misterio, haragian

erakhutsia izan dena, izpirituaren aithorra duena, aingeruei agertu eta

jendaiei erantzuten zaiotena, munduan sinhetsia eta ospetara altxatua izan

dena.

IV. KAP.

1. Bada, garbiki dio Izpirituak, ethorkizunean izanen direla fedetik

gibelatuko diren batzu, jarraikiz enganiozko izpirituari eta debruen irakhasmenei,

2. Gezurra itxura ederraren azpian erranen, eta kontzientzia orbainduak

dituztenei,

3. Debekatuko dutenei ezkontza eta jatea haragietarik, fededunek eta

egia ezagutzen dutenek esker onak bihurtuz jateko Jainkoak egin dituenetarik.

4. Ezen onak dire Jainkoak egin gauza guziek, eta esker onekin jaten

direnetarik, ez da deusere uzteko;

5. Jainkoaren ganako hitzaz eta othoitzaz sainduesten dire alabainan.

6. Horiek anaiei irakhatsiz, izanen zare Jesu-Kristoren ministro on

bat, fedeko eta ikhasi duzun irakhasmen oneko hitzaz hazia.

7. Berriz, elhe xahar eta xoroei urrun egiozute, bainan jainkotiartasunari

jarraik zaite.

8. Ezen deus-gutitako baliatzen da gorphutzaren erabiltzea, bainan

orotako on da jainkotiartasuna, hunek baitu oraiko eta geroko bizitzearen

agintza.

9. Egia garbia da hori, eta guziek onhetsi beharra.

10. Alabainan aria hortaz nekhe eta madarizioneak egartzen ditugu,

gure pheskiza delakoz Jainko biziaren baithan, zeina gizon guzien

Salbatzailea baita, eta bereziki fededunena.

11. Horiek erantzun eta irakhatsatzu.

12. Egizu nihork etzaitzan arbuia zure gaztetasunaren ariaz; bainan

fededunen ikhuskari izan zaite zure hitz, urhats, karitate, fede eta garbitasunaz.

13. Ni ethorri arteo, jarraik zaite irakurtzeari, eta bertzeen berotzeari

eta argitzeari.

14. Ez utz ardurarik gabe zure baithan den grazia, profezia baten

ariaz aphezek eskuak zure gainera emanik izan duzuna.

406 407

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!