BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma

BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

18. Nihork ez bezaitzazte engana alegiazko aphalguratasun eta aingeruen alderako erlijione batez, ez dakienaz mintzatuz, bere izpiritu haragitarraz hutsalki hantuz, 19. Eta iratxikia ez egonez buruari, zeintarik gorphutz guzia, giltzez eta lotkurez bildua eta zerbitzatua, handitzen baita Jainkoak ematen dioen berhatzapenaz. 20. Baldin beraz munduaren lehenbiziko irakhaskariei hilak bazarete Kristorekin, nolaz oraino, munduaz bizi bazinete bezala erabakitzen duzue, 21. Diozuelarik: Hau ez uki, hori ez dasta, ez khutsa hartan? 22. Horiek oro, erabiliz galtzen diren gauza batzu dire, gizonen erranetik eta ustekerien arabera debekatuak, 23. Zuhur itxura zerbait halabadere dutenak, sino eta sardunazko aphalguratasun batzuen bidez, bainan gorphutza urrikari ez dutenak, eta haragiari hazteko behar duena ematen ez diotenak. III. KAP. 1. Beraz Kristorekin biztu balin bazarete, zeruko gauzen ondoan ibil zaitezte, zeruan baita Kristo Jainkoaren aldean jarria; 2. Zeruko gauzei gozo har biozozuete, eta ez lurrekoei. 3. Ezen hilak zarete, eta zuen bizia Kristorekin Jainkoaren baithan gordea dago. 4. Kristo, zuen bizia, agertuko denean, orduan zuek ere harekin agertuko zarete ospearen erdian. 5. Hilarazkitzue beraz zuen baithan den gizon lurtiarraren alderdiak, lohikeria, likhiskeria, muthilkoikeria, zalekeria tzarrak, eta jaramankeria, zeina idola zerbitzu bat baita. 6. Horiek jautsarazi dute Jainkoaren hasarrea sinhestegabeko umeen gainera; 7. Eta horietan zuek ere ibili zarete beihala, horietan bizi zinetenean. 8. Orai ordean, halaber utzatzue guziak, hasarre, gaitzirizko, maltzurkeria, ahapaldi, solas itsusiak zuen ahotik. 9. Elkharri gezurrik ez egin; erauntz gizon zaharra bere eginkariekin, 10. Eta jauntz gizon berria, bere kreatzailearen idurira berritzen dena haren ezagutzan aitzinatuz; 11. Han ez baita, ez pagano, ez Judurik; ez ingurephaitzadun, ez inurephaitzagaberik, ez Basatarrik, ez Eskiarrik, ez gathiburik, ez pelutik; bainan oro eta orotan Kristo da. BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin 12. Beraz Jainkoaren hautetsi, saindu eta maiteek bezala, jauntzatzue barneko urrikalkortasuna, aphalguratasuna, herabetasuna, jasankortasuna; 13. Elkhar egarriz, batzuek bertzeei barkhatuz balin baduzue elkharren arteko arrangurarik; nola Jaunak ere barkhatu baitarotzuete, hala egizue zuek ere. 14. Bainan horien ororen gainetik, izan zazue karitatea, zeina baita perfetasunaren lokharria; 15. Eta zuen bihotzetan gaina emozue Kristoren bakeari, zeintara deithuak izan baitzarete, guziek gorphutz bakhar bat baizik ez egiteko; eta izan zaitezte eskerdun. 16. Kristoren hitza zuen aho-mihitan izan bedi usu, zuhurtzia oso batekin, elkhar argitzen eta berotzen duzuelarik psalmo, himno eta kantika ispiritualez, Jainkoari eskerrekin bihotzetik kantatuz. 17. Edozein gauza egin dezazuen edo hitzez, edo egitatez, oro Jesu- Kristo Jaunaren izenean egizkitzue, haren bidez Jainko Aitari eskerrak bihurtuz. 18. Emaztekiak, zuen senharrei jauskor izan zakizkiote, behar ere den bezala Jaunaren arabera. 19. Gizonak, maitha zatzue zuen emazteak, eta ez izan hekien alderat uher. 20. Haurrak, zuen burhasoei orotan izan zakizkiote ethorkor; hori da ezen Jaunaren gogarako. 21. Aitak, ez sumintaraz zuen haurrak, ez dakioten hil gogoa. 22. Sehiak, haragiaren araberako zuen nausiek manatua egizue, ez begiko zerbitzatuz, gizonei aurkhitu beharrez bezala; bainan bihotzeko lainotasunean Jainkoaren beldurrarekin. 23. Edozein gauza egin dezazuen, bihotzetik egizue, Jaunarentzat bezala, ez gizonentzat, 24. Baitakizue Jaunaren ganik izanen duzuela primantzako saria. Kristo Jauna zerbitza zazue. 25. Alabainan gaizkia egiten duenak, gaizki saria izanen du; eta nornor-den begiratzerik ez da Jainkoaren baithan. IV. KAP. 1. Nausiak, zuzen eta bidezko dena bihurrozuete sehiei, baitakizue zuek ere Nausi bat baduzuela zeruan. 2. Jarraik othoitzari eta hartara atzarriak egon, eskerrak bihurtuz; 392 393

3. Batean guretzat ere othoitz eginez, Jainkoak idek dezagun hitzaren bidea erantzutekotzat Kristoren misterioa (zeinaren gatik ere bainaiz burdinetan), 4. Eta erantzun ahal dezadan, mintzatu behar naizen moldean. 5. Kanpoan direnekin ibil zaitezte zuhurki eta denborari atzemanez. 6. Zuen solasak izan betza bethi esker ederra eta zuhurtziaren gatza, jakin dezazuen nola bakhotxari behar diozuen ihardetsi. 7. Ene inguruko gauza guziez jakintsun eginen zaituzte Tikiko anaia guziz maiteak, ministro zin eta Jaunaren baithan ene lagunkhide denak. 8. Nola zareten jakitera, eta zuen bihotzei gozakari ematera bidali darotzuet, 9. Onesimo anaia guziz maite eta zinarekin, zeina zuen herritarra baita. Horien ahotik jakinen ditutzue hemengo gora-beherak. 10. Agur egiten darotzuete Aristarkok, burdinetako ene lagunak, eta Markok, Barnabasen kusiak, zeinaren gainean zerbait gaztiatu baitarotzuet; zuen ganat heldu bada, egiozue ongi-ethorri. 11. Jesus, Justua deitzen denak ere goraintzi. Ingurebakietarik dire horiek, eta bakharrak Jainkoaren erresumaren aitzinarazten laguntzen nautenetan ene gozagarri izatu direnak. 12. Agur egiten darotzuete Epafrasek, zeina zuen herritarra baita, Jesu-Kristoren zerbitzaria, bere othoitzetan bethi zuetaz ardura duena, Jainkoaren nahi guzietan egon zaitezten osoki eta betheki. 13. Ezen lekhukotasun ekhartzen diot nekhe hainitz baderabilala zuen gatik, Laodizear eta Hierapolistarren gatik. 14. Agur egiten darotzuete Luk, midiku guziz maiteak, eta Demasek. 15. Agur egiozuete Laodizeako anaiei, Ninphasi eta haren etxeko elizari. 16. Eta gutun hau zuen artean irakurtu ondoan, irakurraraz zazue Laodizearren elizan; eta zuek irakurrazue Laodizearrentzatekoa. 17. Eta Arkipori errozute: Jaunak zer kargu eman darotzun ikhusazu, bethe dezazun ongi. 18. Ene agurra, Pauloren eskutikakoa. Orhoit zaitezte ene burdinez. Grazia dela zuekin. Halabiz. BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin THESALONIKARREI JAUN DONE PAULO APOSTOLUAREN LEHENBIZIKO GUTUNA I. KAP. 1. Paulo, Silbano eta Timotheo, Thesalonikarren elizari, Jainko Aitaren eta Jesu-Kristo Jaunaren baithan. 2. Grazia eta bakea beitez zuekin. Zuentzat Jainkoari eskerrak bihurtzen diozkagu bethi, hutsik gabe gure othoitzetan zuetaz orhoitzapen eginez, 3. Jainko gure Aitaren aitzinean orhoituz zuen fedearen eginkariez, zuen karitateaz, eta Jesu-Kristo gure Jaunaren baithan duzuen igurikimenaren sendotasunaz; 4. Zeren baitakigu, anaia Jainkoaz maithatuak, nola hautetsiak izan zareten; 5. Etzaitzue alabainan agertua izan gure Ebanjelioa hitzaz bakharrik, bainan mirakuluez ere, Izpiritu sainduaren dohainez eta grazien bethetasun osoaz, dakizuen bezala zuen alderat nolakoak izan garen zuen onetan. 6. Eta zuek egin zarete gure eta Jaunaren imitari, asko atsekabeen erdian onhetsiz Jainkoaren hitza Izpiritu sainduaren bozkarioarekin; 7. Haletan non Mazedonian eta Akaian sinhestun guzien ikhuskari egin baitzarete. 8. Ezen ez duzue bakharrik Mazedonian eta Akaian lelotan ezarri Jaunaren hitza, bainan oraino Jainkoaren baithan duzuen fedeak toki orotan hanbateko bidea egin du, non zerbaiten erratea ere ez baitzaiku premia. 9. Alabainan orok erraten dute goraki nolako sartzea izan dugun zuen baithan, idoletarik nola itzuli zareten Jainkoaren ganat, Jainko bizi eta egiazkoaren zerbitzatzeko, 10. Eta zerutik igurikitzeko Jesus haren Semea, hiletarik biztu duena, eta ethorkizuneko hasarrearen menetik atheratu gaituena. II. KAP. 1. Ezik zerorrek badakizue, anaiak, zuetara ez garela alferretan sarthu; 2. Bainan lehenik Filipesen asko jasanik eta hidoi egarririk, dakizuen bezala, gure Jainkoak lagunduz, uzkurtasunik gabe, asko borroken erdian erantzun darotzuegu Jainkoaren Ebanjelioa. 394 395

3. Batean guretzat ere othoitz eginez, Jainkoak idek dezagun hitzaren

bidea erantzutekotzat Kristoren misterioa (zeinaren gatik ere bainaiz burdinetan),

4. Eta erantzun ahal dezadan, mintzatu behar naizen moldean.

5. Kanpoan direnekin ibil zaitezte zuhurki eta denborari atzemanez.

6. Zuen solasak izan betza bethi esker ederra eta zuhurtziaren gatza,

jakin dezazuen nola bakhotxari behar diozuen ihardetsi.

7. Ene inguruko gauza guziez jakintsun eginen zaituzte Tikiko anaia

guziz maiteak, ministro zin eta Jaunaren baithan ene lagunkhide denak.

8. Nola zareten jakitera, eta zuen bihotzei gozakari ematera bidali

darotzuet,

9. Onesimo anaia guziz maite eta zinarekin, zeina zuen herritarra

baita. Horien ahotik jakinen ditutzue hemengo gora-beherak.

10. Agur egiten darotzuete Aristarkok, burdinetako ene lagunak,

eta Markok, Barnabasen kusiak, zeinaren gainean zerbait gaztiatu baitarotzuet;

zuen ganat heldu bada, egiozue ongi-ethorri.

11. Jesus, Justua deitzen denak ere goraintzi. Ingurebakietarik dire

horiek, eta bakharrak Jainkoaren erresumaren aitzinarazten laguntzen

nautenetan ene gozagarri izatu direnak.

12. Agur egiten darotzuete Epafrasek, zeina zuen herritarra baita,

Jesu-Kristoren zerbitzaria, bere othoitzetan bethi zuetaz ardura duena,

Jainkoaren nahi guzietan egon zaitezten osoki eta betheki.

13. Ezen lekhukotasun ekhartzen diot nekhe hainitz baderabilala

zuen gatik, Laodizear eta Hierapolistarren gatik.

14. Agur egiten darotzuete Luk, midiku guziz maiteak, eta Demasek.

15. Agur egiozuete Laodizeako anaiei, Ninphasi eta haren etxeko elizari.

16. Eta gutun hau zuen artean irakurtu ondoan, irakurraraz zazue

Laodizearren elizan; eta zuek irakurrazue Laodizearrentzatekoa.

17. Eta Arkipori errozute: Jaunak zer kargu eman darotzun ikhusazu,

bethe dezazun ongi.

18. Ene agurra, Pauloren eskutikakoa. Orhoit zaitezte ene burdinez.

Grazia dela zuekin. Halabiz.

BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin

THESALONIKARREI

JAUN DONE PAULO APOSTOLUAREN

LEHENBIZIKO GUTUNA

I. KAP.

1. Paulo, Silbano eta Timotheo, Thesalonikarren elizari, Jainko

Aitaren eta Jesu-Kristo Jaunaren baithan.

2. Grazia eta bakea beitez zuekin. Zuentzat Jainkoari eskerrak bihurtzen

diozkagu bethi, hutsik gabe gure othoitzetan zuetaz orhoitzapen

eginez,

3. Jainko gure Aitaren aitzinean orhoituz zuen fedearen eginkariez,

zuen karitateaz, eta Jesu-Kristo gure Jaunaren baithan duzuen igurikimenaren

sendotasunaz;

4. Zeren baitakigu, anaia Jainkoaz maithatuak, nola hautetsiak izan

zareten;

5. Etzaitzue alabainan agertua izan gure Ebanjelioa hitzaz bakharrik,

bainan mirakuluez ere, Izpiritu sainduaren dohainez eta grazien bethetasun

osoaz, dakizuen bezala zuen alderat nolakoak izan garen zuen onetan.

6. Eta zuek egin zarete gure eta Jaunaren imitari, asko atsekabeen

erdian onhetsiz Jainkoaren hitza Izpiritu sainduaren bozkarioarekin;

7. Haletan non Mazedonian eta Akaian sinhestun guzien ikhuskari

egin baitzarete.

8. Ezen ez duzue bakharrik Mazedonian eta Akaian lelotan ezarri

Jaunaren hitza, bainan oraino Jainkoaren baithan duzuen fedeak toki orotan

hanbateko bidea egin du, non zerbaiten erratea ere ez baitzaiku premia.

9. Alabainan orok erraten dute goraki nolako sartzea izan dugun

zuen baithan, idoletarik nola itzuli zareten Jainkoaren ganat, Jainko bizi

eta egiazkoaren zerbitzatzeko,

10. Eta zerutik igurikitzeko Jesus haren Semea, hiletarik biztu duena,

eta ethorkizuneko hasarrearen menetik atheratu gaituena.

II. KAP.

1. Ezik zerorrek badakizue, anaiak, zuetara ez garela alferretan sarthu;

2. Bainan lehenik Filipesen asko jasanik eta hidoi egarririk, dakizuen

bezala, gure Jainkoak lagunduz, uzkurtasunik gabe, asko borroken erdian

erantzun darotzuegu Jainkoaren Ebanjelioa.

394 395

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!