BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma

BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

25. Gizonak, maitha zatzue zuen emazteak, Kristok ere Eliza maithatu eta bere burua harentzat eman duen bezala, 26. Haren saindutzea gatik, urezko bathaioan biziko hitzaz garbiturik, 27. Bere aitzinera ospetsu agerraraz dezan, notharik, zimurrik, edo bertze holakorik gabe, bainan saindu eta notharik gabe. 28. Orobat senharrek ere beren emazteak maithatu behar dituzte beren gorphutzak bezala. Bere emaztea maite duenak, bere burua maite du. 29. Alabainan egundaino nihork ez du bere haragia gaitzetsi; bainan hazten du, eta ahalik hobekiena egiten dio, Kristok ere Elizari bezala; 30. Haren gorphutzeko alderdiak garelakoz, haren haragi eta hezurretarikakoak. 31. Hargatik gizonak utziko ditu bere ait-amak, eta iratxikiko da bere emazteari, eta haragi batean bia izanen dire. 32. Handia da sakramendu hori, diot bada, Kristoren baithan eta Elizan. 33. Zuek ere beraz maitha zazue batbederak zuen emaztea zuen burua bezala; emaztea berriz, senharraren larderian bizi bedi. VI. KAP. 1. Haurrak, Jaunaren ariaz zuen burhasoen alderat ethorkor izan zaitezte; ezik zuzen da hori. 2. Ohora ait-amak (manamendu hori da, sari agintza duen lehenbizikoa), 3. Lurraren gainean izan dezazun zorion eta bizitze luzea. 4. Eta zuek, aitak, sumintzera ez ekhar zuen haurrak; bainan altxa zatzue Jaunaren araberako irakhaspen eta kridantzetan. 5. Sehiak, haragiaren araberako zuen nausiei, Kristori bezala jauts zakizkiote, beldurrean eta agur ekharriz bihotzeko lainotasunean; 6. Ez bakharrik begiko zerbitzatuz, gizonei aurkhitzea gatik bezala; bainan hala-nola Kristoren zerbitzariek, Jainkoaren nahia bihotzetik eginez, 7. Gogotik zerbitzatuz, Jauna zerbitzatzen bazindute bezala eta ez gizon batzu, 8. Jakinez, zer ongi egin baitukezue bakhotxak, eta haren saria Jaunaren ganik izanen duzuela, ala gathibuak, ala pelutak. BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin 9. Eta zuek, nausiak, halaber egiozuete, larderiak utziz, jakinez eta hekien eta zuen Jauna zeruetan dela, eta nor-nor-den hura ez dela begiratzen. 10. Gainerakoan, anaiak, Jaunaren baithan eta haren ahal handitako indarrean gothor zaitezte. 11. Jainkoaren harma guziak soinera har zatzue, ihardets ahal dezazuen debruaren maltzurkeriei. 12. Ez dugu ezen gudukatzeko haragiaren eta odolaren kontra, bainan-bai printzete eta bothereen kontra, mundu ilhun huntako buruzagien kontra, aireko izpiritu gaizkinen kontra. 13. Hargatik har zatzue Jainkoaren harmak, egun gaitzean ihardets ahal dezazuentzat eta sendorik egon gauza guzietan. 14. Zaudezte beraz gogor, egiaz gerria tinkaturik, eta zuzentasuneko gerruntzea soinean, 15. Eta oinetakoak jauntzirik, bakezko Ebanjelioaren bidean aitzinatzeko; 16. Ordu oroz fedearen erredola eskuan, hartaz iraungi ahal detzatzuen etsai gaixtoaren suzko geziak; 17. Eta har zazue salbamenduko kaska, eta ezpata ispirituala (hura baita Jainkoaren hitza), 18. Noiz-nahi gogoz othoitz eta errekeika hariz, ardura handirekin atzarriak egonez othoitz egitera saindu guzientzat 19. Eta enetzat; arren-eta, ahoa idekitzen dudanean, Jainkoak hitza eman dezadan, heraberik gabe erantzuteko Ebanjelioaren misterioa, 20. Zeintako izan kargua, burdinetan. bethetzen baitut orai; haletan non mintzo bainaiz behar den khabu guziarekin. 21. Berriz, zuek ere jakin detzatzuen ene inguruko egitekoak eta zer hari naizen, horietaz orotaz argituko zaituzte Tikikok, anaia guziz maite eta Jaunaren zerbitzari zinak; 22. Zeina hortako bereko igorri baitarotzuet, jakintsun izan zaitezten gure inguruko gauzez, eta gozakari eman diozoten zuen bihotzei. 23. Bakea anaiei, eta fedearekin karitatea Jainko Aitaren eta Jesu- Kristo gure Jaunaren ganik. 24. Amodio garbiz Jesu-Kristo gure Jauna maite duten guziekin izan bedi grazia. Halabiz. 380 381

FILIPESTARREI JAUN DONE PAULO APOSTOLUAREN GUTUNA I. KAP. 1. Paulo eta Timotheo, Jesu-Kristoren zerbitzariak, Jesu-Kristoren baithako saindu Filipesen diren guziei, aphezpiku eta diakreekin. 2. Grazia zuei eta bakea, Jainko gure Aitaren ganik, eta Jesu-Kristo gure Jaunaren ganik. 3. Zuetaz orhoitzen naizen aldi oroz, ene Jainkoari bihurtzen diozkat eskerrak, 4. Bethi ene othoitz guzietan zuentzat ororentzat bozkariorekin othoitz eginez, 5. Kristoren Ebanjeliokotzat lehenbiziko egunetik orai arteo egiten ditutzuen laguntzen ariaz; 6. Sinhestea dudalarik ezen, zuen baithan lan ona hasi duenak osaturen duela Kristo Jesusen eguneraino, 7. Zuzen den bezala zuetaz orotaz sinheste hori izan dezadan, bihotzean zaituztedalakoz, zeren Ebanjelioaren geritzatzeko eta gogortzeko ariaz burdinetan izateaz dudan bozkarioan sarthu baitzarete guziak. 8. Alabainan lekhuko dut Jainkoa, zuek oro Jesu-Kristoren galtzarrean zenbat zaituztedan maite. 9. Eta huntaz othoizten dut, argiz eta adimendu osoz geroago eta gehiago aberastuz dihoala zuen karitatea; 10. Ezagut dezazuen zer den hoberenik, egon zaitezten zin eta hobenik gabe Kristoren eguneraino, 11. Eta zuzentasuneko fruituez betheak Jesu-Kristoren eragintzaz, Jainkoaren ospe eta laudoriotarako. 12. Nahi dut bada jakin dezazuen, anaiak, niri gerthatu zarozkidanak, Ebanjelioaren gehiago hedarazteko ethorri direla; 13. Haletan non ene burdinak pretorio guzian eta bertze lekhu orotan Kristoren ospagarri baitire aiphutan; 14. Eta Jaunaren baithako anaietarik askok, ene burdinen ariaz bihotz harturik, khabu gehiago baitute beldurrik gabe Jainkoaren hitzaren erantzuteko. BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin 15. Batzu, hala da, bekhaizgoz eta eskatimako izpirituz mintzo dire; bertzeek ordean gogo zabalez erantzuten dute Kristo; 16. Eta badire karitateak derabilzkanak, dakitelakoz Ebanjelioari geriza egiteko naizela ezarria; 17. Badire berriz, liphixtaz, zintasunik gabe Kristo erantzuten dutenak, niri ene burdinetan atsekabe eman ustez. 18. Bainan zer axola da? nahiz gerthakariz, nahiz kharraren zintasunez, Kristo nolazbait erantzuten den ber, hortaz bozten eta bozturen ere naiz oraino. 19. Badakit alabainan hori ene salbamendurako baliaturen dela, zuen othoitzei esker eta Jesu-Kristoren Izpirituaren eragintzaz; 20. Igurikitzen eta uste dudan bezala, ez naizela deusetan ahalketara eroriko; bainan sinheste osoa baitut, bethi bezala orai ere ene gorphutzean, edo ene bizitzeaz, edo heriotzeaz goretsiren dela Kristo. 21. Ezik enetzat Kristo bizitzea da, eta hiltzea probetxu. 22. Gorphutz huntan bizitzeaz ene lanak zerbait onik eman behar badarot, ez dakit orduan zer hauta. 23. Horreletan bi aldeetarik hestura dut; ezen hiltzeko eta Kristorekin izateko lehietan naiz, hori bailiteke hoberenik; 24. Bizirik egon nadien, hori berriz zuentzat premienik. 25. Eta uste horrekin, buruan dut egonen naizela eta iraunen dudala zuen guzien onarentzat eta fededunen bozkarioarentzat; 26. Arren-eta, ni berriz zuetara ethorriko naizenean, ene ariaz Jesu- Kristori nasai bihur diozotzuen eskerrak. 27. Bakharrik, Kristoren Ebanjelioari dagokion bezala bizi zaitezte; edo ethorririk ikhus, edo urrundik zuetaz adi dezadan, guziak izpiritu batean gogor zaudeztela, guziak Ebanjelioko fedearentzat bermatuz; 28. Eta etsaiek etzaituztela batere lotsatzen, hori baita hekien galpeneko aria, zuentzat aldiz salbamendukoa, eta hori Jainkoaren ganik; 29. Zeren Kristori esker emana izan baitzaitzue, ez ezik haren baithan sinhestea, bainan jasaitea ere haren gatik; 30. Duzuenaz geroz ene baithan ikhusi eta nitaz aditu duzuen gudu bera. II. KAP. 1. Balin bada beraz gozorik Kristoren baithan, on zerbait karitatean; balin bada izpirituzko batasunik, bihotzeko urrikalmendurik, 2. Oso egizue ene bozkarioa, gauza berei gozo hartuz, karitate bera izanez, gogo berean eta olde beretan egonez, 382 383

25. Gizonak, maitha zatzue zuen emazteak, Kristok ere Eliza maithatu

eta bere burua harentzat eman duen bezala,

26. Haren saindutzea gatik, urezko bathaioan biziko hitzaz garbiturik,

27. Bere aitzinera ospetsu agerraraz dezan, notharik, zimurrik, edo

bertze holakorik gabe, bainan saindu eta notharik gabe.

28. Orobat senharrek ere beren emazteak maithatu behar dituzte

beren gorphutzak bezala. Bere emaztea maite duenak, bere burua maite

du.

29. Alabainan egundaino nihork ez du bere haragia gaitzetsi; bainan

hazten du, eta ahalik hobekiena egiten dio, Kristok ere Elizari bezala;

30. Haren gorphutzeko alderdiak garelakoz, haren haragi eta hezurretarikakoak.

31. Hargatik gizonak utziko ditu bere ait-amak, eta iratxikiko da bere

emazteari, eta haragi batean bia izanen dire.

32. Handia da sakramendu hori, diot bada, Kristoren baithan eta

Elizan.

33. Zuek ere beraz maitha zazue batbederak zuen emaztea zuen

burua bezala; emaztea berriz, senharraren larderian bizi bedi.

VI. KAP.

1. Haurrak, Jaunaren ariaz zuen burhasoen alderat ethorkor izan zaitezte;

ezik zuzen da hori.

2. Ohora ait-amak (manamendu hori da, sari agintza duen lehenbizikoa),

3. Lurraren gainean izan dezazun zorion eta bizitze luzea.

4. Eta zuek, aitak, sumintzera ez ekhar zuen haurrak; bainan altxa

zatzue Jaunaren araberako irakhaspen eta kridantzetan.

5. Sehiak, haragiaren araberako zuen nausiei, Kristori bezala jauts

zakizkiote, beldurrean eta agur ekharriz bihotzeko lainotasunean;

6. Ez bakharrik begiko zerbitzatuz, gizonei aurkhitzea gatik bezala;

bainan hala-nola Kristoren zerbitzariek, Jainkoaren nahia bihotzetik eginez,

7. Gogotik zerbitzatuz, Jauna zerbitzatzen bazindute bezala eta ez

gizon batzu,

8. Jakinez, zer ongi egin baitukezue bakhotxak, eta haren saria

Jaunaren ganik izanen duzuela, ala gathibuak, ala pelutak.

BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin

9. Eta zuek, nausiak, halaber egiozuete, larderiak utziz, jakinez eta

hekien eta zuen Jauna zeruetan dela, eta nor-nor-den hura ez dela begiratzen.

10. Gainerakoan, anaiak, Jaunaren baithan eta haren ahal handitako

indarrean gothor zaitezte.

11. Jainkoaren harma guziak soinera har zatzue, ihardets ahal dezazuen

debruaren maltzurkeriei.

12. Ez dugu ezen gudukatzeko haragiaren eta odolaren kontra, bainan-bai

printzete eta bothereen kontra, mundu ilhun huntako buruzagien

kontra, aireko izpiritu gaizkinen kontra.

13. Hargatik har zatzue Jainkoaren harmak, egun gaitzean ihardets

ahal dezazuentzat eta sendorik egon gauza guzietan.

14. Zaudezte beraz gogor, egiaz gerria tinkaturik, eta zuzentasuneko

gerruntzea soinean,

15. Eta oinetakoak jauntzirik, bakezko Ebanjelioaren bidean aitzinatzeko;

16. Ordu oroz fedearen erredola eskuan, hartaz iraungi ahal detzatzuen

etsai gaixtoaren suzko geziak;

17. Eta har zazue salbamenduko kaska, eta ezpata ispirituala (hura

baita Jainkoaren hitza),

18. Noiz-nahi gogoz othoitz eta errekeika hariz, ardura handirekin

atzarriak egonez othoitz egitera saindu guzientzat

19. Eta enetzat; arren-eta, ahoa idekitzen dudanean, Jainkoak hitza

eman dezadan, heraberik gabe erantzuteko Ebanjelioaren misterioa,

20. Zeintako izan kargua, burdinetan. bethetzen baitut orai; haletan

non mintzo bainaiz behar den khabu guziarekin.

21. Berriz, zuek ere jakin detzatzuen ene inguruko egitekoak eta zer

hari naizen, horietaz orotaz argituko zaituzte Tikikok, anaia guziz maite

eta Jaunaren zerbitzari zinak;

22. Zeina hortako bereko igorri baitarotzuet, jakintsun izan zaitezten

gure inguruko gauzez, eta gozakari eman diozoten zuen bihotzei.

23. Bakea anaiei, eta fedearekin karitatea Jainko Aitaren eta Jesu-

Kristo gure Jaunaren ganik.

24. Amodio garbiz Jesu-Kristo gure Jauna maite duten guziekin izan

bedi grazia. Halabiz.

380 381

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!