BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma

BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

GALAZIARREI JAUN DONE PAULO APOSTOLUAREN GUTUNA I. KAP. 1. Paulo apostolu dena, ez gizonek ezarririk, ez-eta gizon baten eskuz; bainan Jesu-Kristoren eta hura hiletarik biztu duen Jainko Aitaren eskuz; 2. Eta enekin diren anaia guziak, Galaziako elizei. 3. Grazia zuei eta bakea Jainko Aitaren ganik, eta Jesu-Kristo gure Jaunaren ganik, 4. Zeinak bere burua gure bekhatuentzat eman baitu, gure itzurrarazteko oraiko mende gaixtoari, hala nahi zuen bezala Jainko gure Aitak, 5. Zeinari menderen mendetan ospe zor baitzaio. Halabiz. 6. Harritzen naiz nola hunen laster iragaiten zareten Kristoren graziara deithu zaituztenaren ganik bertze ebanjelio batetara; 7. Zeren ez baita bertzerik, bainanbai halako gizon batzu nahasten zaituztetenak, eta Kristoren ebanjelioa gainazpikatu nahi dutenak. 8. Bainan guk, edo zerutik ethorri aingeru batek erantzun balezazuete ere guk erantzun darotzuegun ebanjelioaz bertzerik, anathema izan bedi. 9. Erran izan darotzuegun bezala, orai ere erraten darotzuet berriz: Izatu duzuen ebanjelioaz bertzerik erantzuten badarotzuete norbaitek, bedi anathema. 10. Orai ezik, gizonei aurkhitu beharrez othe nabila, ala Jainkoari? Ala gizonen gogoko izatea bilhatzen othe dut? Gizonen gogara egin baneza oraino, ez ninteke Kristoren zerbitzari. 11. Nik erranik jakizue, anaiak, nitaz erantzuna izan den ebanjelioa, ez dela gizonen araberakoa; 12. Ez dut ezen gizonaren ganik ez izan, ez ikhasi, bainan Jesu- Kristok agerturik. 13. Aditu duzue alabainan, nola Juduen legean bizi izan naizen lehen, ezin gehiago jazartzen nioela Jainkoaren Elizari, eta gudukatzen nuela, 14. Eta ene burua Judu legean erakhusten nuela ene odoleko adinkhide gehienen gainetik, khar handiagoa ekharriz arbasoen ganikako irakhaspenentzat. BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin 15. Bainan ene amaren sabeletik berezi eta bere graziaz deithu nauenaren gogarako izan denean 16. Niri ezagutaraztea bere Semea, jendaietan erantzun nezan haren izena; ordu beretik ez naiz begiratu ez haragiari, ez odolari; 17. Jerusalemerat ere ez naiz ethorri ene aitzineko apostoluen gana; bainan jo dut Arabiara, eta Damasera berriz itzuli naiz; 18. Gero, hirur urtheren buruan, Jerusalemera elhorri naiz Piarresen ikhustera, eta haren baithan eman ditut hamabortz egun. 19. Ez dut orduan bertze apostolurik nihor ikhusi, Jakobe baizik, Jaunaren anaia. 20. Eta huna, Jainkoa lekhuko, iskribatzen darozkitzuedanetan ez dela gezurrik. 21. Gero ethorri naiz Siriako eta Ziliziako aurkhintzetara. 22. Bada, Kristoren baithan sinhesten zuten Judeako elizez ez nintzen ikhustez ezagutua; 23. Bakharrik aditze hau zuten: Lehenago jazartzen zarokunak, orai erantzuten du bertze orduz gudukatzen zuen fedea. 24. Eta ene ariaz ospe bihurtzen zioten Jainkoari. II. KAP. 1. Geroago, hamalaur urtheren buruan, Barnabasekin, eta Tito harturik, berriz igan nintzen Jerusalemera. 2. Izatu nuen agerpen baten ariaz igan nintzen; eta orai jendaietan erantzuten dudan ebanjelioa xehatu nuen orduan hekien aitzinean, eta berezean ikhusienak zirenen aitzinean, beldurrez-eta urhats alferrak egin, edo lehenago eginak alferrak izan zitezen. 3. Bainan Tito, enekin zena, jendaietarikakoa zen arren, ingurebakia izatera etzuten bortxatu. 4. Eta nahiz han baziren anaia-aizunak, amarruz sarthuak ikhustera zer libertate dugun Jesu-Kristoren baithan, gu legearen uztarrian ezarri beharrez; 5. Aphur batentzat ere ez ginaroten amorrik egin, hekien nahia onhetsiz; arren-eta ebanjelioa zuen artean egon zadien bere egian. 6. Bada zerbait iduri zutenek (lehenago zer ziren ez da axola, nornor-den Jainkoa ez da begiratzen), zerbait iduritzen zitzaizkitanek, berriagorik deusere etzarotedan irakhatsi. 7. Bainan aitzitik ikhusi zutenean jendaien ebanjelioaren erantzuteko kargua niri emana zela, hala-nola Piarresi ingurebakiei erantzutekoa: 364 365

8. (Ezen ingurebakien apostolutasunean Piarres ezarri duenak, ezarri nau ni ere jendaien artean apostolu); 9. Niri emana zitzaitan grazia ezautu zutenean beraz Jakobek, Zephasek eta Joanesek, zeinek habeak iduri baitzuten, lagunkhidetasuneko eskua eman zarokuten niri eta Barnabasi, gu jendaietan ibiltzeko, eta hekiek ingurebakietan. 10. Bakharrik mezutu gintuzten jende beharrez orhoitzeaz; horren egiterat ere arduratsu izan naiz. 11. Bada, Antiokiara ethorri zenean Zephas, begithartera ihardetsi nioen, gaizkien aditzeko bidetan jarri baitzen. 12. Ezen Jakoberen ganik gizon batzu ethorri aitzinean, jendaietarikakoekin jaten zuen; bainan hekiek ethorri zirenean, itzaltzen zen eta jendaietarikakoetarik aldaratzen, ingurebakietarikakoen beldurrez. 13. Bertze Juduak halaber amarru hortara erori ziren, haletan non Barnabas ere hortara ekharria izan baitzen. 14. Bainan ikhusi nuenean etzabiltzala xuxen ebanjelioko egiaren bideaz, guzien aitzinean erran nioen Zephasi: Baldin zu, Judua izan-eta, jendaien arara bizi bazare, eta ez Juduen arara, nolaz Juduek bezala egitera bortxatzen ditutzu jendaiak? 15. Juduak gare ethorkiz, eta ez jendaietarikako bekhatoreak. 16. Bada, dakigulakoz gizona ez dela legeko eginkariez garbitzen, bainan-bai Jesu-Kristoren baithako fedeaz, guk ere Kristo Jesusi sinheste eman diogu, Kristoren baithako fedearen bidez zuzentzat atheratzeko, eta ez legeko eginkariez, zeren gizonik ez baita legeko eginkariez garbituko. 17. Kristoren bidez zuzen atheratzea bilhatzen dugularik, bekhatore aurkhituak bagare geroni ere, bekhatuaren zerbitzari othe da bada Kristo? Ez holakorik. 18. Alabainan urratu dudana osatzen badut berriz, lege hauste ezartzen dut ene burua. 19. Ezen ni legeaz naiz legeari hila, Jainkoarentzat bizitzeko. Kristorekin gurutzeari josia naiz. 20. Eta bizi naiz; edo ez naiz ja bizi, bainan Kristo da ene baithan bizi; edo haragi huntan bizi banaiz ere, ni maithatu eta enetzat bere burua eman duen Jainko Semearen baithako fedean bizi naiz. 21. Ez dut hastantzen Jainkoaren grazia. Ezen legeak eman badezake zuzentasuna, alferretan hil da beraz Kristo. BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin III. KAP. 1. Oi Galaziar adimendugabeak, nork zoratu zaituzte egiari horrela bihurtzeko, zuek, zeinen begien aitzinean ezarria izan baita Jesu-Kristo, zuentzat gurutzefikatua izan dena? 2. Hau bakharrik nahi dut zuen ganik jakin: Legeko eginkarietarik, ala fedearen entzutetik izan duzue Izpiritua? 3. Hain zoroak zarete, non izpiritutik hasi eta haragitik akhabatuko baituzue? 4. Alferretan jasan duzue horrenbertze? alferretan bada hargatik. 5. Zuei Izpiritua ematen eta zuen erdian sendagailak egiten dituena, legeko eginkarietarik, ala entzun duzuen fedetik hari othe da? 6. Iskribatua den bezala: Abrahamek sinhetsi zuen Jainkoa, eta hori zuzentasunerako iratxikia izan zitzaioen. 7. Jakizue beraz fedetikakoak direnak, hekiek direla Abrabamen ume. 8. Bada, aitzinetik ikhustenez Jainkoak fedetik iratxikiko ziotela jendaiei zuzentasuna, Iskriturak agintza hau egin zioen Abrahami: Zure baithan benedikatuko dire jendaki guziak. 9. Fedetik direnak beraz, Abraham fededunarekin dire benedikatuko. 10. Ezen legeko eginkariei datxikoten guziak, madarizionearen azpian dire, iskribatua da ezen: Madarikatua, legeko liburuan iskribatuak diren guzietan egonen ez den gizona, hekien bethetzeko. 11. Ageri da nihor ez dela Jainkoaren aitzinean legeaz garbitzen, fedetik bizi denaz geroztik gizon zuzena. 12. Legea berriz, ez da fedetikakoa, bainan erraten du: Haukiek egiten dituena, haukien bidez biziko da. 13. Kristok legeko madarizionetik atheratu gaitu, bere burua gure orde madarikatu eginik, iskribatua da ezen: Madarikatua habetik dilindan dena; 14. Jendaien gainera Kristo Jesusez itzul zadien Abrahami eman benedizionea, arren-eta fedearen bidez izan ginezan agindua zen Izpiritua. 15. Anaiak (gizon arara naiz mintzo), ageriz norbaitek egin badu testament bat, nihork ez dezake ez guti, ez berha. 16. Agintzak Abrahami eta haren ganik denari eginak dire. Ez du erraten: Eta haren ganikakoei, askorentzat balitz bezala; bainan batentzat bezala. Eta zure ganik iraulgiko denari; hura baita Kristo. 17. Hau diot bada: Jainkoak testamenta finkatu du; lau ehun eta hogoi eta hamar urtheren buruan egina izan den legeak ez du hutsaltzen hura, agintzaren ezeztatzeko. 366 367

8. (Ezen ingurebakien apostolutasunean Piarres ezarri duenak, ezarri

nau ni ere jendaien artean apostolu);

9. Niri emana zitzaitan grazia ezautu zutenean beraz Jakobek,

Zephasek eta Joanesek, zeinek habeak iduri baitzuten, lagunkhidetasuneko

eskua eman zarokuten niri eta Barnabasi, gu jendaietan ibiltzeko, eta

hekiek ingurebakietan.

10. Bakharrik mezutu gintuzten jende beharrez orhoitzeaz; horren

egiterat ere arduratsu izan naiz.

11. Bada, Antiokiara ethorri zenean Zephas, begithartera ihardetsi

nioen, gaizkien aditzeko bidetan jarri baitzen.

12. Ezen Jakoberen ganik gizon batzu ethorri aitzinean, jendaietarikakoekin

jaten zuen; bainan hekiek ethorri zirenean, itzaltzen zen eta jendaietarikakoetarik

aldaratzen, ingurebakietarikakoen beldurrez.

13. Bertze Juduak halaber amarru hortara erori ziren, haletan non

Barnabas ere hortara ekharria izan baitzen.

14. Bainan ikhusi nuenean etzabiltzala xuxen ebanjelioko egiaren

bideaz, guzien aitzinean erran nioen Zephasi: Baldin zu, Judua izan-eta,

jendaien arara bizi bazare, eta ez Juduen arara, nolaz Juduek bezala egitera

bortxatzen ditutzu jendaiak?

15. Juduak gare ethorkiz, eta ez jendaietarikako bekhatoreak.

16. Bada, dakigulakoz gizona ez dela legeko eginkariez garbitzen, bainan-bai

Jesu-Kristoren baithako fedeaz, guk ere Kristo Jesusi sinheste

eman diogu, Kristoren baithako fedearen bidez zuzentzat atheratzeko, eta

ez legeko eginkariez, zeren gizonik ez baita legeko eginkariez garbituko.

17. Kristoren bidez zuzen atheratzea bilhatzen dugularik, bekhatore

aurkhituak bagare geroni ere, bekhatuaren zerbitzari othe da bada Kristo?

Ez holakorik.

18. Alabainan urratu dudana osatzen badut berriz, lege hauste ezartzen

dut ene burua.

19. Ezen ni legeaz naiz legeari hila, Jainkoarentzat bizitzeko.

Kristorekin gurutzeari josia naiz.

20. Eta bizi naiz; edo ez naiz ja bizi, bainan Kristo da ene baithan

bizi; edo haragi huntan bizi banaiz ere, ni maithatu eta enetzat bere burua

eman duen Jainko Semearen baithako fedean bizi naiz.

21. Ez dut hastantzen Jainkoaren grazia. Ezen legeak eman badezake

zuzentasuna, alferretan hil da beraz Kristo.

BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin

III. KAP.

1. Oi Galaziar adimendugabeak, nork zoratu zaituzte egiari horrela

bihurtzeko, zuek, zeinen begien aitzinean ezarria izan baita Jesu-Kristo,

zuentzat gurutzefikatua izan dena?

2. Hau bakharrik nahi dut zuen ganik jakin: Legeko eginkarietarik,

ala fedearen entzutetik izan duzue Izpiritua?

3. Hain zoroak zarete, non izpiritutik hasi eta haragitik akhabatuko

baituzue?

4. Alferretan jasan duzue horrenbertze? alferretan bada hargatik.

5. Zuei Izpiritua ematen eta zuen erdian sendagailak egiten dituena,

legeko eginkarietarik, ala entzun duzuen fedetik hari othe da?

6. Iskribatua den bezala: Abrahamek sinhetsi zuen Jainkoa, eta hori

zuzentasunerako iratxikia izan zitzaioen.

7. Jakizue beraz fedetikakoak direnak, hekiek direla Abrabamen ume.

8. Bada, aitzinetik ikhustenez Jainkoak fedetik iratxikiko ziotela jendaiei

zuzentasuna, Iskriturak agintza hau egin zioen Abrahami: Zure baithan

benedikatuko dire jendaki guziak.

9. Fedetik direnak beraz, Abraham fededunarekin dire benedikatuko.

10. Ezen legeko eginkariei datxikoten guziak, madarizionearen

azpian dire, iskribatua da ezen: Madarikatua, legeko liburuan iskribatuak

diren guzietan egonen ez den gizona, hekien bethetzeko.

11. Ageri da nihor ez dela Jainkoaren aitzinean legeaz garbitzen, fedetik

bizi denaz geroztik gizon zuzena.

12. Legea berriz, ez da fedetikakoa, bainan erraten du: Haukiek egiten

dituena, haukien bidez biziko da.

13. Kristok legeko madarizionetik atheratu gaitu, bere burua gure

orde madarikatu eginik, iskribatua da ezen: Madarikatua habetik dilindan

dena;

14. Jendaien gainera Kristo Jesusez itzul zadien Abrahami eman

benedizionea, arren-eta fedearen bidez izan ginezan agindua zen

Izpiritua.

15. Anaiak (gizon arara naiz mintzo), ageriz norbaitek egin badu testament

bat, nihork ez dezake ez guti, ez berha.

16. Agintzak Abrahami eta haren ganik denari eginak dire. Ez du

erraten: Eta haren ganikakoei, askorentzat balitz bezala; bainan batentzat

bezala. Eta zure ganik iraulgiko denari; hura baita Kristo.

17. Hau diot bada: Jainkoak testamenta finkatu du; lau ehun eta

hogoi eta hamar urtheren buruan egina izan den legeak ez du hutsaltzen

hura, agintzaren ezeztatzeko.

366 367

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!