BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma

BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

33. Berautzue utz zuen buruak zoratzera: hizketa tzarrek tzartzen dituzte aztura onak. 34. Prestuak, ernerik zaudezte eta berautzue bekhatu egin; ezen badire zuetan batzu Jainkoa ezagutzen ez dutenak; zuen ahalkarazteko mintzo naiz. 35. Bainan norbaitek erranen du: Nola biztuko dire hilak, edo nolako gorphutzetan ethorriko dire? 36. Zoroa! eraiten duzuna ez da bizten, non ez den hiltzen lehenik. 37. Eta eraiten duzunean, ez duzu ethorri behar den gorphutza eraiten, bainan hazi hutsa, hala-nola ogiarena edo bertze zerbaitena. 38. Bainan hari Jainkoak nahi duen bezalako gorphutza ematen dio, eta hazi bakhotxari, berari dagokion gorphutza. 39. Haragi guziak ez dire haragi ber bat; bainan bat da gizonena, bertze bat abereena, bertze bat hegastinena, bertze bat arrainena. 40. Badire gorphutz zerutarrak, badire lurtarrak; bainan bat da zerutarren argidura, bertze bat aldiz lurtarrena. 41. Bat da iguzkiaren argitasuna, bertze bat ilhargiarena, eta bertze bat izarrena. Izarretan berriz, bat bertzea baino argiagoa da. 42. Hilen bizteaz ere orobat da. Ustel ehortzi gorphutza, ezin-ustelduzko bizturen da. 43. hara gaitzean da ehorzten, ospetsu da bizturen; iraungi da ehorzten, indartsu da bizturen; 44. Abere gorphutz da ehorzten, izpirituzko da bizturen. Hala-nola abere gorphutz bat baita, izpirituzko bat ere bada, iskribatua den bezala: 45. Adam, lehenbiziko gizona, arima biziarekin egina izan da; bigarren Adam, arima biziarazlearekin. 46. Ez da ordean izpirituzko dena izan lehenik egina, bainan abere dena, eta gero izpirituzkoa. 47. Lehenbiziko gizona, lurretikakoa lurtar da; bigarren gizona, zerutikakoa zerutar da. 48. Nola lehenbizikoa lurtar, hala haren umeak ere lurtar; eta nola bigarrena zerutar, haren umeak ere zerutar. 49. Beraz lurtarraren itxura erabili dugun bezala, erabil dezagun zerutarrarena ere. 50. Hau da bada, anaiak, nik diodana: Odolak eta haragiak ezin goza dezaketela Jainkoaren erresuma, ez-eta andeakorrak ez duela ezin-andeatuzkoa gozaturen. 51. Huna misterio baten erratera nohakizuela: Guziak biztuko gare, bainan guziak ez gare aldatuak izanen. BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin 52. Aphur batez, begi itzuli batean, azken turutaldira (joko du ezen turutak, eta hilak biztuko dire ezin andea ditazkeen bezala), gu ere aldatuak izanen gare. 53. Alabainan gorphutz andeakor hunek jauntzi behar du andea ezintasuna, eta gorphutz hilkor hunek hilezintasuna. 54. Eta gorphutz hilkor hunek jauntzi dukeenean hilezintasuna, orduan betheko da iskribatua den hitz hau: Garhaiziak itho du herioa. 55. Oi herioa, non duk hire garhaizia? oi herioa, non duk hire eztena? 56. Bada, bekhatua da herioaren eztena; legea berriz, bekhatuaren indarra. 57. Eskerrak beraz diotzogun Jainkoari bihur, zeren Jesu-Kristo gure Jaunaz darokun eman garhaizia. 58. Hargatik, ene anaia maiteak, gogor eta khordokatu gabe zaudezte, bethi Jaunaren lanean hazkarki hariz, baitakizue alferra izanen ez dela zuen nekhea Jaunaren baithan. XVI. KAP. 1. Aldiz sainduentzat egiten diren bilketez bezenbatean, nola nik Galaziako elizei manatu, zuek ere hala egizue. 2. Zuetarik bakhotxak asteko lehen egunean bere etxean bazterrerat eman beza zerbait, batbederak nahi duena aldaratuz; arren-eta ni ethorri arteo egon ez ditezen bilketen egiteko. 3. Eta hor izanen naizenean, zuen gutunek berezi dituzketen gizonak Jerusalemera bidaliren ditut zuen amoinen eramatera. 4. Eta gauzari balin badohakio goan nadin ni ere, enekin ethorriko dire. 5. Bada horrako naiz zuen gana, Mazedonia iragan dukedanean, ezen han gaindi iraganen naiz. 6. Berriz, zuen artean geldituko naiz beharbada, edo emanen ere dut negua, lagunt nezazuen gero goanen naizen edozein tokitara. 7. Ezen etzaituztet bide nabar ikhusi nahi, bainan uste dut zuekin egon aphur bat, Jaunak ene eskuko uzten badu. 8. Aldiz Mendekosteraino Epheson egonen naiz. 9. Ezen han badut zabaldua athe bat handia eta ageri dena, eta etsai hainitz ere. 10. Berriz, Timotheo zuen gana heldu bada, izan zazue artha deuseren beldurrik izan ez dezan; ezen ni bezala, Jaunaren lanari buruz hari da. 11. Ez biozo beraz nihork arbuiorik egin, lagunt zazue ordean bakezki, eneganat ethor dadien, ezen igurikitzen dut anaiekin. 344 345

12. Aldiz Apolo anaiaz, zinez derratzuet othoitz asko egin diodala, anaia zenbaitekin zuen ikhustera ethor dadien; bainan ez du gogoan orai ethortzea; artea izanen duen batez ethorriko da ordean. 13. Zaudezte atzarriak eta fedean gogor, gizonki egizue eta hazkartuz zohazte. 14. Karitatea zuen egintza guzietan sar bedi. 15. Badakizue, anaiak, Estephanasen, eta Fortunatoren, eta Akaikoren etxekoak direla Akaiako pikainak, eta sainduen zerbitzatzeko kargua hartu dutela; 16. Othoizten zaituztet zuek ere ethordun izan zaitezten horrelako gizonen alderat, eta beren lan eta nekheez laguntzen gaituztenen alderat. 17. Bozten naiz, berriz, ethorri baitire Estephanas, Fortunato eta Akaiko, zeren zuen eskasa bethe baitute; 18. Alabainan gozakari ekharri diote ene izpirituari eta zuenari. Ezagut zatzue beraz horrelako direnak. 19. Asiako eliza guziek agur egiten darotzuete. Akilak eta Prizilak, zeinen baithan leihorrez bainago, eta hekien etxeko elizak xitki agur egiten darotzuete Jaunaren baithan. 20. Anaia guziek agur. Musu saindu batez elkharri agur egizue. 21. Nik, Paulok, ene eskuz iskribatu dut ene agurra. 22. Norbaitek ez badu maite Jesu-Kristo gure Jauna, anathema izan bedi, Maran Atha. 23. Zuekin guziekin da ene karitatea Kristo Jesusen baithan. Halabiz. BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin KORINTHOARREI JAUN DONE PAULO APOSTOLUAREN BIGARREN GUTUNA I. KAP. 1. Paulo, Jainkoaren nahitik, Jesu-Kristoren apostolua, eta Timotheo anaia, Korinthon den Jainkoaren elizari, eta Akaia guzian diren saindu guziei. 2. Jainko gure Aitaren ganik, eta Jesu-Kristo Jaunaren ganik zuei grazia eta bake. 3. Benedikatua izan bedi Jainkoa, Jesu-Kristo gure Jaunaren Aita, urrikalmenduetako Aita, eta gozakari guzietako Jainkoa, 4. Zeinak gozatzen baikaitu gure atsekabe orotan; guk ere goza ahal detzagun hesturetan diren guziak, geronek Jainkoaren ganik izaten dugun gozakari beraz. 5. Ezen Kristoren eramankizunak gure baithan nasaitzen diren eredura, halaber Kristoren bidez nasaitzen dire gure gozakariak. 6. Bada, atsekabeak erabiltzen bagaitu, hori zuen argitzeko eta salbatzeko; eta gozo balin badugu, hori zuen gozatzeko; eta berotuak balin bagare, hori zuen berotzeko eta zuen salbamenduko, zeinaren ariak egiten baitu jasaiten ditutzuela geronek ere jasaiten ditugun eramankizunak; 7. Haletan non zuentzat igurikimen sendo bat baitugu, dakigulakoz jasankizunetan zareten bezala, halaber gozakarietan ere izanen zaretela. 8. Ezen ez dugu nahi izan zaitezten jakin gabe zer atsekabe gerthatu zaikun Asian; alabainan neurriz eta gure indarrez goiti ehoak gaude, hartarainokoan non bizia bera higuintzen baitugu. 9. Bainan herioaren larderiak gure baithan hauteman ditugu, ez dezagun gure buruen gainean ezar gure sinhestea, bainan-bai hilak bizten dituen Jainkoaren gainean; 10. Zeinak hanbateko galmentetarik atheratu eta atheratzen baikaitu; zeinak oraino ere atheratuko gaituela uste baitugu, 11. Zuek ere zuen othoitzez laguntzen gaituzuelarik; arren-eta hainitzen ariaz izan dugun dohainaz hainitzek esker bihur dezaten guretzat. 12. Alabainan gure ospea hau da, gure barneak egiten darokun lekhukotasuna, bizi izan garela mundu huntan, eta gehienik zuentzat, biho- 346 347

12. Aldiz Apolo anaiaz, zinez derratzuet othoitz asko egin diodala,

anaia zenbaitekin zuen ikhustera ethor dadien; bainan ez du gogoan orai

ethortzea; artea izanen duen batez ethorriko da ordean.

13. Zaudezte atzarriak eta fedean gogor, gizonki egizue eta hazkartuz

zohazte.

14. Karitatea zuen egintza guzietan sar bedi.

15. Badakizue, anaiak, Estephanasen, eta Fortunatoren, eta

Akaikoren etxekoak direla Akaiako pikainak, eta sainduen zerbitzatzeko

kargua hartu dutela;

16. Othoizten zaituztet zuek ere ethordun izan zaitezten horrelako

gizonen alderat, eta beren lan eta nekheez laguntzen gaituztenen alderat.

17. Bozten naiz, berriz, ethorri baitire Estephanas, Fortunato eta

Akaiko, zeren zuen eskasa bethe baitute;

18. Alabainan gozakari ekharri diote ene izpirituari eta zuenari.

Ezagut zatzue beraz horrelako direnak.

19. Asiako eliza guziek agur egiten darotzuete. Akilak eta Prizilak,

zeinen baithan leihorrez bainago, eta hekien etxeko elizak xitki agur egiten

darotzuete Jaunaren baithan.

20. Anaia guziek agur. Musu saindu batez elkharri agur egizue.

21. Nik, Paulok, ene eskuz iskribatu dut ene agurra.

22. Norbaitek ez badu maite Jesu-Kristo gure Jauna, anathema izan

bedi, Maran Atha.

23. Zuekin guziekin da ene karitatea Kristo Jesusen baithan. Halabiz.

BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin

KORINTHOARREI

JAUN DONE PAULO APOSTOLUAREN

BIGARREN GUTUNA

I. KAP.

1. Paulo, Jainkoaren nahitik, Jesu-Kristoren apostolua, eta Timotheo

anaia, Korinthon den Jainkoaren elizari, eta Akaia guzian diren saindu

guziei.

2. Jainko gure Aitaren ganik, eta Jesu-Kristo Jaunaren ganik zuei grazia

eta bake.

3. Benedikatua izan bedi Jainkoa, Jesu-Kristo gure Jaunaren Aita,

urrikalmenduetako Aita, eta gozakari guzietako Jainkoa,

4. Zeinak gozatzen baikaitu gure atsekabe orotan; guk ere goza ahal

detzagun hesturetan diren guziak, geronek Jainkoaren ganik izaten dugun

gozakari beraz.

5. Ezen Kristoren eramankizunak gure baithan nasaitzen diren eredura,

halaber Kristoren bidez nasaitzen dire gure gozakariak.

6. Bada, atsekabeak erabiltzen bagaitu, hori zuen argitzeko eta salbatzeko;

eta gozo balin badugu, hori zuen gozatzeko; eta berotuak balin

bagare, hori zuen berotzeko eta zuen salbamenduko, zeinaren ariak egiten

baitu jasaiten ditutzuela geronek ere jasaiten ditugun eramankizunak;

7. Haletan non zuentzat igurikimen sendo bat baitugu, dakigulakoz

jasankizunetan zareten bezala, halaber gozakarietan ere izanen zaretela.

8. Ezen ez dugu nahi izan zaitezten jakin gabe zer atsekabe gerthatu

zaikun Asian; alabainan neurriz eta gure indarrez goiti ehoak gaude, hartarainokoan

non bizia bera higuintzen baitugu.

9. Bainan herioaren larderiak gure baithan hauteman ditugu, ez

dezagun gure buruen gainean ezar gure sinhestea, bainan-bai hilak bizten

dituen Jainkoaren gainean;

10. Zeinak hanbateko galmentetarik atheratu eta atheratzen baikaitu;

zeinak oraino ere atheratuko gaituela uste baitugu,

11. Zuek ere zuen othoitzez laguntzen gaituzuelarik; arren-eta hainitzen

ariaz izan dugun dohainaz hainitzek esker bihur dezaten guretzat.

12. Alabainan gure ospea hau da, gure barneak egiten darokun lekhukotasuna,

bizi izan garela mundu huntan, eta gehienik zuentzat, biho-

346 347

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!