BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma

BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

15. Ezik hekien galpena munduarentzat bakebide izatu bada, zer izanen da hekien bihurpena, non ez hiletarik biziratzea? 16. Pikaina saindu bada, orhea ere bai; erroa saindu bada, adarrak ere bai. 17. Baldin adarretarik zenbait hautsiak izan badire, zu berriz, basaka zinelarik, hekien erdian xerthatua izan bazare, eta erroan eta olibaren urinean phartedun egina; 18. Adarren gainean ez har buruioperik. Ezen hartzen baduzu, etzare erroaren jasaile, bainan erroak egartzen zaitu zu. 19. Erranen duzu beraz: Ene xerthatzeko, adarrak izan dire hautsiak. 20. Ongi diozu; beren sinhesgogortasunaren ariaz hautsiak izan dire. Zu aldiz fedeaz zaude sendorik; berautzu hant, bainan beldur izan zaitezi. 21. Ezen baldin Jainkoak ez baditu berebidezko adarrak guphidetsi, zu ere ez ahal zaitu guphide izanen. 22. Ikhusatzu beraz Jainkoaren ontasun, garraztasunak; garraztasuna erori direnen alderat; aldiz Jainkoaren ontasuna zure alderat, baldin prestutasunean irauten baduzu; zu ere bertzenaz moztua izanen zare. 23. Bainan hekiek ere beren sinhesgaiztasunean egoten ez badire, xerthatuak izanen dire; Jainkoak ezen badu hekien berriz xerthatzeko ahala. 24. Zu alabainan ekharri zaituen olibondo basakatik ebakia izan bazare, eta olibondo onean zure ethorkiaren kontra xerthatua; zenbatez hobeki hekiek beren ethorkiaren arabera izanen dire beren olibondoari xerthatuak. 25. Ezen, anaiak, misterio hortaz argitu gabe etzaituztet utzi nahi (etzaitezten zuen idurira zuhur izan), itsumendua erori dela Israelgo zathi baten gainera, jendaia guziak sar ditezen arteo; 26. Eta gero Israel guzia salbatua izanen dela, hala-nola iskribatua baita: Siondik ethorriko da, Jakoben ganik tzarkeria khenduko eta iraiziko duena. 27. Eta hori da hekiekin eginen dudan batasuna, ezeztatu ditukedanean hekien bekhatuak. 28. Ebanjelioaren arabera, hala da, etsai dire zuen ariaz; bainan hautespenaren arabera, xitezko maiteak dire beren arbasoen gatik. 29. Urrikigabeak dire alabainan Jainkoaren emaitza eta deitpena. 30. Ezik nola lehen Jainkoaren baithan ez baitzinduten sinhesterik, eta orai Juduen sinhesgogortasunaren ariaz urrikalpen ardietsi baituzue; 31. Hala hekiek ere ez dute sinhetsi zuen alderako urrikalpena, beren aldian urrikalpen ardiets dezaten. BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin 32. Jainkoak ezen oro sinhesgaiztasun batean hertsi ditu, guziak gero urrikalmendutan hartzea gatik. 33. Oi Jainkoaren zuhurtzai jakitateen murru goia: zeinen diren ezinnabarituzkoak haren erabakiak, eta ezin-ikhartuzkoak haren bideak! 34. Nork ezen ezagutu ditu Jainkoaren asmuak, edo nor sarthu da haren kontseiluko? 35. Edo nor haritu zaio lehenik ematen, gero izan dezan sari? 36. Alabainan oro dire haren ganik, haren bidez, haren baithan. Ospe hari menderen mendez. Halabiz. XII. KAP. 1. Jainkoaren urrikalmenduaren izenean beraz, anaiak, othoizten zaituztet eskain detzatzuen zuen gorphutzak, hala-nola bitima bizi, saindu, Jainkoaren gogarako bat; adimenduzkoak izan ditezen zuen errekeiak. 2. Ez bezaitezte jar mende hunen eredurako, bainan zuen izpirituaren berritzapenaz aida zaitezte bizitze berri batera, ezagut dezazuen nolakoa den Jainkoaren nahia, haren begietako zer den on, gogaragarri eta perfet. 3. Niri emana izan zaitan graziaz derratzuet beraz zuen arteko guziei: Zuen buruez ez izan premia den baino gehiagoko eskerrik; bainan zuen buruei eskerra emozue xuhur, Jainkoak bakhotxari neurtu dioen fedearen arabera. 4. Alabainan, nola gorphutz bakharrean asko alderdi baititugu, alderdi bakhotxak ordean ez baitute egiteko bera; 5. Hala Kristoren baithan askok egiten dugu gorphutz bakhar bat; bakhotxa ordean bata bertzearen alderdi gare. 6. Bada, batzuek bertzeek ez bezalako dohainak ditugunaz geroztik, emana izan zaikun graziaren arabera; profeziako dohaina duenak, fedeko ariaren arabera balia beza; 7. Elizan kargu bat duenak, bere eginbideak bethe betza; irakhaste dena, irakhasten hari bedi; 8. Dei egileak, solas onez dei egin beza; amoina emailea, lainotasunean ematen hari bedi; buruzagitasuna duenak, ardurarekin hotseman beza; urrikalmenduzko eginkarietan hari dena, goihereki hari bedi. 9. Amodioa alegiagabea izan bedi. Higuint gaizkia, itxik ongiari; 10. Karitate anaiakinaz elkhar maitha; ohore ekhartzera bata bertzeari aitzin; 11. Eginbidean ez izan nagi; izan izpirituz khartsu, Jaunaren zerbitzatzaile, 312 313

12. Pheskizan boz, ordu gaitzean jasankor, othoitzari jarraiki, 13. Sainduei beharretan laguntza egile, arrotzari leihor emaile. 14. Benedika zatzue jazarka hari zaizkitzuenak; benedika zatzue, eta berautzue madarikatzetik. 15. Bozten direnekin boz zaitezte; nigarrez daudenekin nigar egizue. 16. Izan zaitezte elkharren artean gogo bereko; ez lakhet izan asmu gorak, bainan aphalak onhetsatzue. Zuen buruak gurbiltzat ez iduk. 17. Gaizkia gaizkiarentzat nihori ez bihur; ongiaren egitera erne zaudezte, ez ezik Jainkoaren aitzinean, bainan gizon guzien aitzinean ere. 18. Nihondik ahal bada, zuetan den bezenbatean, guziekin izan zazue bakea. 19. Anaia guziz maiteak, ez izan zuen buruei asper emaile, bainan hasarreari goateko emozue bide. Iskribatua da ezen: Niri aspertzea; nik sarizta, dio Jaunak. 20. Aitzitik, baldin goseak badaduka zure etsaia, jaterat emozu; egarri bada, edaterat; ezen horrela eginez, suko ikhatzak bilduko diozkatzu buruaren gainera. 21. Gaizkiaz zure burua azpiratzerat ez utz, bainan ongiaz harrozu gaina. XIII. KAP. 1. Edozein, gaineko buruzagien azpian ethordun egon bedi: buruzagitasunik alabainan ez da Jainkoaren ganik ez dathorrenik; direnak beraz, Jainkoak ezarriak dire. 2. Hargatik buruzagiari bihurtzen denak, Jainkoaren arrimuari egiten dio bihurri; bihurri egileek berriz, kondenamendua biltzen dute; 3. Ezen ez da aitzindarien beldurrik izateko egin den ongiaren gatik, bainan-bai gaizktaren ariaz. Beraz buruzaiaren beldurrik ez duzu izan nahi? Egizu ongia, eta haren ganik laudorio izanen duzu. 4. Alabainan Jainkoaren ministro da zure onerako. Aldiz, gaizkia egiten baduzu, beldur izan zaitezi; ezen ez du ariarik gabe ekhartzen buruzagiak ezpata. Alabainan Jainkoaren ministro da, haren hasarreari asper emateko gaizkia egiten duenaren gainean. 5. Hargatik premia den bezala izan zaitezte ethordun, ez ezik beldurrez, bainan eginbide jakinez ere. 6. Aria hortaz halaber ematen ditutzue zergak buruzagiei, Jainkoaren ministro direlakoz, kargu hortan haren zerbitzatzaile. BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin 7. Batbederari beraz zor diozuena bihurrozue; figoa zor zaioenari, figoa; zerga hartze duenari, zerga; beldurra zor zaioenari, beldurra; ohorea bada, ohore. 8. Nihoren alderat deusez zordun ez geldi, non-ez elkharri zor dugun amodioaz; ezen laguna maithatzen duenak, legea bethetzen du. 9. Alabainan: Etzare bertzeren emaztearekin khutsaturen; Ez duzu hilen; Ez duzu ebatsiko; Lekhukotasun gezurrezkorik eginen ez duzu; Bertzerenaz irritsik izanen ez duzu, eta bertze zerbait manamendu balin bada, oro hitz huntan sartzen dire: Maithaturen duzu laguna zure burua bezala. 10. Lagunarentzateko amodioa ez da gaizki egiterat hari. Lagunarentzateko amodioa da beraz legearen bethetasuna. 11. Eta badakigu hau dela ordua; zeren ja lotarik atzartzeko muga ethorria baitugu. Ezen orai, sinheste hartu dugunean baino hurbilago da gure salbamendua. 12. Goan hurrana da gaua, eguna berriz hurbildua. Utz detzagun beraz ilhunbetako eginkariak, eta soinera har detzagun argitako harmak. 13. Egunaz bezala onhestki ibil gaitezen; ez aseketetan, ez hordikerietan, ez oheetan, ez likhiskerietan, ez eskatimetan, ez bekhaizgoetan; 14. Bainan jauntzi zaitezte Jesu-Kristo Jaunaz, eta haragiaz ez dezazuela izan artha, hunen zalhekerien bethetzeko. XIV. KAP. 1. Fedean malbu dena har zazue, ustekerien gainean eztabadarik erabili gabe. 2. Alabainan uste du batek edozein gauza jan dezakeela; malbu denak berriz, baratzekaririk baizen ez dela jan behar. 3. Jaten duenak jaten ez duenari ez biozo baiarik eratxik, eta jaten ez duenak ez beza juia jaten duena; zeren Jainkoak berekilako hartu baitu. 4. Nor zare zu, bertzeren zerbitzariaren juiatzeko? Gothor badago, edo erortzen bada, bere nausiarentzat egiten da. Bainan gothor egonen da, zeren haren gothortzeko ahaldun baita Jainkoa. 5. Alabainan batek egunen artean egunak berezten ditu; bertze batek berriz, oro bardintzat daduzkitza; zeinek bere ustearen arabera egin beza. 6. Egunzale dena, Jainkoaren gatik da zale. Eta jaten duenak, Jaunaren gatik jaten du; ezen Jainkoari eskerrak bihurtzen diozka. Eta jaten ez duenak, Jaunaren gatik ez du jaten, eta harek ere eskerrak bihurtzen diozka Jainkoari. 314 315

12. Pheskizan boz, ordu gaitzean jasankor, othoitzari jarraiki,

13. Sainduei beharretan laguntza egile, arrotzari leihor emaile.

14. Benedika zatzue jazarka hari zaizkitzuenak; benedika zatzue, eta

berautzue madarikatzetik.

15. Bozten direnekin boz zaitezte; nigarrez daudenekin nigar egizue.

16. Izan zaitezte elkharren artean gogo bereko; ez lakhet izan asmu

gorak, bainan aphalak onhetsatzue. Zuen buruak gurbiltzat ez iduk.

17. Gaizkia gaizkiarentzat nihori ez bihur; ongiaren egitera erne zaudezte,

ez ezik Jainkoaren aitzinean, bainan gizon guzien aitzinean ere.

18. Nihondik ahal bada, zuetan den bezenbatean, guziekin izan zazue

bakea.

19. Anaia guziz maiteak, ez izan zuen buruei asper emaile, bainan

hasarreari goateko emozue bide. Iskribatua da ezen: Niri aspertzea; nik

sarizta, dio Jaunak.

20. Aitzitik, baldin goseak badaduka zure etsaia, jaterat emozu; egarri

bada, edaterat; ezen horrela eginez, suko ikhatzak bilduko diozkatzu

buruaren gainera.

21. Gaizkiaz zure burua azpiratzerat ez utz, bainan ongiaz harrozu

gaina.

XIII. KAP.

1. Edozein, gaineko buruzagien azpian ethordun egon bedi: buruzagitasunik

alabainan ez da Jainkoaren ganik ez dathorrenik; direnak beraz,

Jainkoak ezarriak dire.

2. Hargatik buruzagiari bihurtzen denak, Jainkoaren arrimuari egiten

dio bihurri; bihurri egileek berriz, kondenamendua biltzen dute;

3. Ezen ez da aitzindarien beldurrik izateko egin den ongiaren gatik,

bainan-bai gaizktaren ariaz. Beraz buruzaiaren beldurrik ez duzu izan

nahi? Egizu ongia, eta haren ganik laudorio izanen duzu.

4. Alabainan Jainkoaren ministro da zure onerako. Aldiz, gaizkia egiten

baduzu, beldur izan zaitezi; ezen ez du ariarik gabe ekhartzen buruzagiak

ezpata. Alabainan Jainkoaren ministro da, haren hasarreari asper

emateko gaizkia egiten duenaren gainean.

5. Hargatik premia den bezala izan zaitezte ethordun, ez ezik beldurrez,

bainan eginbide jakinez ere.

6. Aria hortaz halaber ematen ditutzue zergak buruzagiei, Jainkoaren

ministro direlakoz, kargu hortan haren zerbitzatzaile.

BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin

7. Batbederari beraz zor diozuena bihurrozue; figoa zor zaioenari,

figoa; zerga hartze duenari, zerga; beldurra zor zaioenari, beldurra; ohorea

bada, ohore.

8. Nihoren alderat deusez zordun ez geldi, non-ez elkharri zor

dugun amodioaz; ezen laguna maithatzen duenak, legea bethetzen du.

9. Alabainan: Etzare bertzeren emaztearekin khutsaturen; Ez duzu

hilen; Ez duzu ebatsiko; Lekhukotasun gezurrezkorik eginen ez duzu;

Bertzerenaz irritsik izanen ez duzu, eta bertze zerbait manamendu balin

bada, oro hitz huntan sartzen dire: Maithaturen duzu laguna zure burua

bezala.

10. Lagunarentzateko amodioa ez da gaizki egiterat hari.

Lagunarentzateko amodioa da beraz legearen bethetasuna.

11. Eta badakigu hau dela ordua; zeren ja lotarik atzartzeko muga

ethorria baitugu. Ezen orai, sinheste hartu dugunean baino hurbilago da

gure salbamendua.

12. Goan hurrana da gaua, eguna berriz hurbildua. Utz detzagun

beraz ilhunbetako eginkariak, eta soinera har detzagun argitako harmak.

13. Egunaz bezala onhestki ibil gaitezen; ez aseketetan, ez hordikerietan,

ez oheetan, ez likhiskerietan, ez eskatimetan, ez bekhaizgoetan;

14. Bainan jauntzi zaitezte Jesu-Kristo Jaunaz, eta haragiaz ez dezazuela

izan artha, hunen zalhekerien bethetzeko.

XIV. KAP.

1. Fedean malbu dena har zazue, ustekerien gainean eztabadarik erabili

gabe.

2. Alabainan uste du batek edozein gauza jan dezakeela; malbu

denak berriz, baratzekaririk baizen ez dela jan behar.

3. Jaten duenak jaten ez duenari ez biozo baiarik eratxik, eta jaten ez

duenak ez beza juia jaten duena; zeren Jainkoak berekilako hartu baitu.

4. Nor zare zu, bertzeren zerbitzariaren juiatzeko? Gothor badago,

edo erortzen bada, bere nausiarentzat egiten da. Bainan gothor egonen

da, zeren haren gothortzeko ahaldun baita Jainkoa.

5. Alabainan batek egunen artean egunak berezten ditu; bertze batek

berriz, oro bardintzat daduzkitza; zeinek bere ustearen arabera egin beza.

6. Egunzale dena, Jainkoaren gatik da zale. Eta jaten duenak,

Jaunaren gatik jaten du; ezen Jainkoari eskerrak bihurtzen diozka. Eta

jaten ez duenak, Jaunaren gatik ez du jaten, eta harek ere eskerrak bihurtzen

diozka Jainkoari.

314 315

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!