BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma

BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

18. Hekiei begien idekitzera, ilhunbeetarik argira eta satanen eskupetik Jainkoaren gana bihur ditezen, izatekotzat bekhatuen barkhamendua eta sainduen artean pharte ene baithako fedearen bidez. 19. Aria hortazi errege Agripa, zerutikako ikhuspenari ez nintzaioen sinhetsgaitz egotu; 20. Aitzitik, Damasen, Jerusalemen eta Judeako eremu guzian daudezenak, eta paganoak ere deitzen nituen urrikitan sartzera eta Jainkoaren gana bihurtzera urrikizko eginkariei lothuz. 21. Horra zer ariaz Juduek, tenploan nintzenean harturik, ni hil beharrez zaramatzaten beren egin-ahalak. 22. Bainan oraidinokoan, Jainkoaren laguntza heldurik, badiraukat, ttipi-handien aitzinean lekhukotasun eginez, deusere erran gabe bertzerik, profetek eta Moisesek gerthatzekoak zirela aiphatu dituztenak baizik, 23. Kristok jasan behar zuela, hiletarik lehenbizi bizturik populuari eta jendaiei argia ezagutaraziren ziotela. 24. Horien erraten eta gauzen xuritzen hari zelarik, gora-gora erran zioen Festok: Zoratzen zare, Paulo; zure jakitate handiak burtzoratzen zaitu. 25. Eta Paulok ihardetsi zioen: Ez noha burutik, Festo guziz ona, bainan egiazko eta zuhurtziazko solasak atheratzen ditut. 26. Ezen horietaz jakintsun da errege, zeinari ere uzkurtasunik gabe mintzo bainatzaio; ez dut alabainan uste deusere badela horietan ezagutzen ez duenik; ezen hor ez da deusere zokhotan gerthaturik. 27. Profetetan sinhesterik baduzu, errege Agripa? Badakit baduzula. 28. Agripak aldiz Paulori erraten dio: Guti batik barnean sinhetsarazten darotadazu Kristau egin nadien. 29. Eta Paulok: Oxala ez gutirik barnean, bainan xahuki, ez zu bakharrik, bainan entzuten dauden guziak ere egiten bazinezte egun, ni naizen bezala, gathe haukiez lekhat. 30. Eta jaiki ziren errege, gobernadorea, Berenize eta hekiekin jarriak zirenak. 31. Eta aldaratu zirenean, elkharren artean mintzo ziren, zerratelarik: Ez du gizon horrek egin deusere heriotzea edo burdinak merezi dukeenik. 32. Agripak berriz, Festori erran zioen: Utz zaitekeen gizon hori, Zesarri hel egin ez balio. XXVII. KAP. 1. Bada, erabakia izan zen bezain laster, Paulo Italiara itsasoz igorria izanen zela, eta hura bertze presonierekin emanen zela, Julio deitzen zen, Augustoren ezkardako ehuntari baten eskuan, BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin 2. Adrumetar untzi batera iganik, itsastatzen abiatu ginen Asiako leihorren bazterraz, gurekin jarraikitzen zelarik bethi Aristarko, Thesalonikako Mazedoniarra. 3. Biharamunean berriz, Sidonera heldu ginen. Bada, Juliok Pauloren alderat gizatiarki egiten baitzuen, onhetsi zioen adiskideen ikhustera eta egitekoen xuxentzera goan zadien. 4. Eta handik abiatu ginenean, luia baikinduen Ziproko gerizaz iragan ginen. 5. Eta Ziliziako eta Panphiliako itsasoa gaindi ethorri ginen Listrara, zeina Liziako baita; 6. Eta han, Italiara zihoan Aletsandriar untzi bat aurkhiturik, ehuntariak hartara aldatu gintuen. 7. Asko egunez emeki ibili eta nekhe handirekin Gnidoko parrera ethorri ondoan, haizeak zeiher egiten zarokulakoz, Kretari buruz Salmonen aldera jo ginduen; 8. Eta hegiz hegi, nekherekin ethorri ginen Portuona deitzen den toki batetara, zeinari hurbil baita Thalasako hiria. 9. Bada, nola hainitz denbora goan baitzen, eta itsas-aroa ordukoz gaiztua, ezen ordukoz iragana zen barura, Paulok solas eman zioten untzian zirenei, 10. Erraten ziotelarik: Gizonak, ikhusten dut itsasketa gaitz eta kalte handiren bide izaten hasten dela, ez ezik kargaren eta untziarentzat, bainan oraino gure bizientzat. 11. Ehuntariak ordean hobeki sinhesten zituen lemazaina eta maistrua, ezenez Pauloren erranak. 12. Eta nola portua neguaren iragaiteko ez baitzen ona, handik itsasoari lotzeko asmua hartu zuten gehienek, hean nihondik negutearen egitera goan ahal othe zitazkeen Pheniziara, zeina Kretako portu bat baita, hegoaren eta ipharraren arteko haizeei dagoena. 13. Bada, hegoak ematen zuelakoz, beren asmua bururaturen zutelako ustean, Asondik abiaturik bazihoazen Kretako leihor bazterraz. 14. Bainan handik laster irlari buruz jo zuen iphar-iguzki deitzen duten haize buhunba batek. 15. Eta nola boliaka eramana baitzen untzia, eta haizeari ezin ihardets baitziozokeen, haizeen gogara utzirik, harekin eramanak ginen. 16. Berriz, Kauda deitzen den irla batetara erortzen hari baikinen, nekhez bildu ahal izan ginduen xalupa. 288 289

17. Hura goititu ondoan, untzian zirenek baliatzen zituzten laguntza guziak, untzia tinkatuz, legar metetara erortzeko beldurrarekin; eta masta jautsirik, hala ziren eramanak. 18. Phesiak aitzinat gogorki jotzen gintuelakoz, untzia itsasora hustu zuten biharamunean; 19. Eta hirugarren egunean, berek arthiki zituzten untziko tresnak. 20. Berriz, zenbait egun hartan ez baitzen ageri ez iguzki ez izar, eta phesia ez baitzen xumeterat hari, orduko galdua zen gure salbatzeko pheskiza guzia. 21. Eta nola barur baikinaudezen aspaldian, guzien erdian jaiki zen orduan Paulo, eta erran zuen: Gizonak, ni entzunik, etzen Kretatik higitu behar, horrelako bidegabe eta arthikitzeen egiteko. 22. Aldiz orai erraten darotzuet, hazkarrik iduk dezazuen bihotza, ez da ezen zuetarik nihorentzat izanen biziaren galtzerik; ez da galduko untzia bera baizen. 23. Ezen gau huntan, Jainkoaren aingeru bat, zeinarena bainaiz ni, eta zeina zerbitzatzen baitut, gelditu da ene aitzinean, 24. Dioelarik: Ez izan beldurrik, Paulo; Zesarren aitzinera agertu behar zare; eta huna Jainkoak eman darozkitzula zurekin itsasoan dihoazen guziak. 25. Aria hortaz, gizonak, zaudezte gogoak hazkarrik; Jainkoaren baithan badut sinhestea, nola errana izan baitzait hala gerthaturen dela. 26. Bainan irla batera erori behar gare. 27. Bada, hamalaugarren gaua jautsi ondoan, Adriatiko itsasoan ginabiltzalarik, itsasturuak nabarmendu ziren leihor zenbaiti hurbiltzen hari zirela. 28. Eta beruna arthikirik, atzeman zituzten hogoi braza; eta handik aphur bat haratago, aurkhitu zituzten hamabortz braza. 29. Orduan, zenbait toki gaitzetara eror gintezen beldurrez, untziaren gibeletik lau aingura arthikirik, argiaren iguri gelditu ginen. 30. Bada, itsasturuek untzitik ihes goatea bilhatzen baitzuten, xalupa itsasora jautsi ondoan aingurak burukitatik hedatzera abiatzeko itxuran; 31. Ehuntariari eta soldadoei erran zioten Paulok: Horiek untzian ez badire gelditzen, zuek ezin salba zaitezkete. 32. Orduan soldadoek ebaki zituzten xaluparen lokharriak, eta erortzera utzi zuten. 33. Eta argia hasi zenean, Paulok jatera hertsatzen zituen oro, zioelarik: Gaur hamalaugarren eguna da barurik zaudeztela iguri, deusere hartu gabe. BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin 34. Hargatik hertsatzen zaituztet zuen onetan jan dezazuen zerbait, ezen ez da zuetarik nihoren burutik ile bat galduko. 35. Hori erran ondoan, ogia harturik, guzien aitzinean Jainkoari esker bihurtu zioen, eta hautsirik jaten hasi zen. 36. Orduan jabalago egin ziren guzien barneak, eta jatekoa hartu zuten hekiek ere. 37. Bada, untzian orotara baginen hamahirutan hogoi eta hamasei arima. 38. Eta jatekoz ase ondoan, itsasorat bihia arthikiz arindu zuten untzia. 39. Argia zabaldu-eta berriz, etzuten leihorra ezagutzen; bainan hegi ona zuen golkho bati ohartu ziren, hartara asmu baitzuten, ahal bazen untziaren erorraraztea. 40. Eta aingurak altxatu ondoan, lemako lokharri guziak batean laxatuz, itsasoari utzi zituzten beren buruak; eta behereko bela haizeari emanik, leihorrera jokhatu ziren. 41. Eta nola erori baikinen, bi alderetarik ura duen lur zerrenda batera, ondartu zuten untzia; eta aitzineko muthurra sarthua gogor zagoen; itsasoaren indarrak ordean urratzen zuen gibelaldea. 42. Bada, soldadoen asmua zen presonieren hiltzea, beldurrez-eta igerika atheraturik itzur zadien zenbait. 43. Bainan, Paulo salbatu nahiz, ehuntariak debekatu zuen holakorik egitea; eta manatu zuen igerika zitazkeenek, lehenik arthik zetzazten beren buruak, eskapa zitezen eta leihorrerat athera. 44. Eta gainerakoak, batzu oholen gainean, eta bertzeak untzi pusken gainean eramanak ziren; eta horrela gerthatu zen, guziak leihorrera itzuri zirela. XXVIII. KAP. 1. Itzuri ginenean, orduan jakin ginuen Malta deitzen zela irla hura. Basatarrek berriz, erakhutsi zarokuten gizatiartasun ez xumea. 2. Ezen egur zama bati su emanik berotu gintuzten guziak, uri dixiduak baitziren eta hotz hari. 3. Paulok berriz, aihen zamaxka bat bildu eta suan ezarririk, beroak ilkhiarazi zuen bipera bat, eta eskutik lothu zitzaioen. 4. Basatarrek ikhusi zutenean zierpe hura haren eskutik dilindan, elkharri erraten zuten: Gizon hori heriotzegin zenbait ahal da, itsasoari itzuri ondoan, zeruko asperrak bizitzera uzten ez duenaz geroztik. 5. Paulok ordean, surat iharrosirik zierpea, minik etzuen izatu batere. 290 291

18. Hekiei begien idekitzera, ilhunbeetarik argira eta satanen eskupetik

Jainkoaren gana bihur ditezen, izatekotzat bekhatuen barkhamendua

eta sainduen artean pharte ene baithako fedearen bidez.

19. Aria hortazi errege Agripa, zerutikako ikhuspenari ez nintzaioen

sinhetsgaitz egotu;

20. Aitzitik, Damasen, Jerusalemen eta Judeako eremu guzian daudezenak,

eta paganoak ere deitzen nituen urrikitan sartzera eta Jainkoaren

gana bihurtzera urrikizko eginkariei lothuz.

21. Horra zer ariaz Juduek, tenploan nintzenean harturik, ni hil beharrez

zaramatzaten beren egin-ahalak.

22. Bainan oraidinokoan, Jainkoaren laguntza heldurik, badiraukat,

ttipi-handien aitzinean lekhukotasun eginez, deusere erran gabe bertzerik,

profetek eta Moisesek gerthatzekoak zirela aiphatu dituztenak baizik,

23. Kristok jasan behar zuela, hiletarik lehenbizi bizturik populuari

eta jendaiei argia ezagutaraziren ziotela.

24. Horien erraten eta gauzen xuritzen hari zelarik, gora-gora erran

zioen Festok: Zoratzen zare, Paulo; zure jakitate handiak burtzoratzen zaitu.

25. Eta Paulok ihardetsi zioen: Ez noha burutik, Festo guziz ona,

bainan egiazko eta zuhurtziazko solasak atheratzen ditut.

26. Ezen horietaz jakintsun da errege, zeinari ere uzkurtasunik gabe

mintzo bainatzaio; ez dut alabainan uste deusere badela horietan ezagutzen

ez duenik; ezen hor ez da deusere zokhotan gerthaturik.

27. Profetetan sinhesterik baduzu, errege Agripa? Badakit baduzula.

28. Agripak aldiz Paulori erraten dio: Guti batik barnean sinhetsarazten

darotadazu Kristau egin nadien.

29. Eta Paulok: Oxala ez gutirik barnean, bainan xahuki, ez zu bakharrik,

bainan entzuten dauden guziak ere egiten bazinezte egun, ni naizen

bezala, gathe haukiez lekhat.

30. Eta jaiki ziren errege, gobernadorea, Berenize eta hekiekin jarriak

zirenak.

31. Eta aldaratu zirenean, elkharren artean mintzo ziren, zerratelarik:

Ez du gizon horrek egin deusere heriotzea edo burdinak merezi dukeenik.

32. Agripak berriz, Festori erran zioen: Utz zaitekeen gizon hori,

Zesarri hel egin ez balio.

XXVII. KAP.

1. Bada, erabakia izan zen bezain laster, Paulo Italiara itsasoz igorria

izanen zela, eta hura bertze presonierekin emanen zela, Julio deitzen zen,

Augustoren ezkardako ehuntari baten eskuan,

BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin

2. Adrumetar untzi batera iganik, itsastatzen abiatu ginen Asiako

leihorren bazterraz, gurekin jarraikitzen zelarik bethi Aristarko,

Thesalonikako Mazedoniarra.

3. Biharamunean berriz, Sidonera heldu ginen. Bada, Juliok Pauloren

alderat gizatiarki egiten baitzuen, onhetsi zioen adiskideen ikhustera eta

egitekoen xuxentzera goan zadien.

4. Eta handik abiatu ginenean, luia baikinduen Ziproko gerizaz iragan

ginen.

5. Eta Ziliziako eta Panphiliako itsasoa gaindi ethorri ginen Listrara,

zeina Liziako baita;

6. Eta han, Italiara zihoan Aletsandriar untzi bat aurkhiturik, ehuntariak

hartara aldatu gintuen.

7. Asko egunez emeki ibili eta nekhe handirekin Gnidoko parrera

ethorri ondoan, haizeak zeiher egiten zarokulakoz, Kretari buruz

Salmonen aldera jo ginduen;

8. Eta hegiz hegi, nekherekin ethorri ginen Portuona deitzen den

toki batetara, zeinari hurbil baita Thalasako hiria.

9. Bada, nola hainitz denbora goan baitzen, eta itsas-aroa ordukoz

gaiztua, ezen ordukoz iragana zen barura, Paulok solas eman zioten

untzian zirenei,

10. Erraten ziotelarik: Gizonak, ikhusten dut itsasketa gaitz eta kalte

handiren bide izaten hasten dela, ez ezik kargaren eta untziarentzat, bainan

oraino gure bizientzat.

11. Ehuntariak ordean hobeki sinhesten zituen lemazaina eta maistrua,

ezenez Pauloren erranak.

12. Eta nola portua neguaren iragaiteko ez baitzen ona, handik itsasoari

lotzeko asmua hartu zuten gehienek, hean nihondik negutearen egitera

goan ahal othe zitazkeen Pheniziara, zeina Kretako portu bat baita,

hegoaren eta ipharraren arteko haizeei dagoena.

13. Bada, hegoak ematen zuelakoz, beren asmua bururaturen zutelako

ustean, Asondik abiaturik bazihoazen Kretako leihor bazterraz.

14. Bainan handik laster irlari buruz jo zuen iphar-iguzki deitzen

duten haize buhunba batek.

15. Eta nola boliaka eramana baitzen untzia, eta haizeari ezin ihardets

baitziozokeen, haizeen gogara utzirik, harekin eramanak ginen.

16. Berriz, Kauda deitzen den irla batetara erortzen hari baikinen,

nekhez bildu ahal izan ginduen xalupa.

288 289

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!