BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma

BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

24. Farisauek berriz, hori aditurik, erraten zuten: Horrek, Beelzebubez, debruen buruzagiaren bidez baizik ez ditu debruak iraizten. 25. Bada Jesusek, hekien gogoetak jakinez, erran zaroeten: Bere baithan bi aldetara dagoen erresuma, xahutua izanen da; eta bi aldetara egiten duen hiriak edo etxeak, lurra joko du. 26. Eta baldin satanek satan iraiz baleza, bere baithan bi aldetara lagoke; noletan bada iraun lezake haren erresumak? 27. Eta nik, Beelzebubez iraizten baditut debruak, nortaz iraizten dituzte zuen semeek? Horren gatik berak izanen dire zuen juie. 28. Aldiz, nik Jainkoaren izpirituaz khentzen baditut debruak, zuetara ethorria da beraz Jainkoaren erresuma. 29. Nola gizon hazkarraren etxean sar ditake norbait, eta ebats detzazke haren puskak, lehenik bera estekatzen ez badu, gero biluz baitiro etxea? 30. Ene alde ez dena, ene kontra da; eta enekin biltzen ez duenak, barraiatzen du. 31. Hargatik derratzuet nik: Edozein bekhatu eta burho barkhaturen zaitzue; bainan Izpiritu sainduaren alderako burhoa etzaitzue barkhaturen. 32. Eta nor-nahi mintza dadien gizonaren Semearen kontra, barkhakizun da; bainan Izpiritu sainduaren kontra mintzatu daitenari etzaio ez mende huntan ez ethorkizunekoan barkhaturen. 33. Egizue, edo ona dela arbola eta haren fruitua ere bai, edo dela tzarra eta fruitua ere bai; ezen fruitutik da arbola ezagun. 34. Sugekumeak, zerorrek tzarrak izan-eta, nondik derrazketzue gauza onak? ezen bihotzeko gaindiduratik ahoa da mintzo. 35. Gizon prestuak gauza onak dakharzka bildegi onetik, eta gaixtaginak gaixtotik gaixtoak dakharzka. 36. Bada, nik derratzuet, edozein elhe alfer atheratu dukeen gizonak, hartaz beharko duela ihardetsi juiamenduko egunean. 37. Ezen zure ahotik izanen zare atheratua garbi, eta zure ahotik hobendun. 38. Orduan Iskribauetarik eta Farisauetarik zenbaitek erran zioten: Nausia, zure ganik sendagaila zerbait ikhusi nahi ginduke. 39. Jesusek ihardetsi zioten: Gaixtakeriako eta lohikeriako umeak sendagaila eskez daude; bainan Jonas profetarenaz bertzerik emanen etzaiote. 40. Ezen nola balearen sabelean hirur gau-egunez izatu baita Jonas, hala lurraren bihotzean hirur gau-egunez egonen da gizonaren Semea. BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin 41. Juiamenduko egunean Ninibarrak atheraturen dire haukien kontra, eta kondenaturen dituzte, zeren berak urrikitan sarthu izan baitire Jonasek azurriatu ondoan. Eta bizkitartean hemen dena Jonas baino gehiagokoa da. 42. Hegoako erregina ere juiamenduko egunean haukien kontra ilkhiren da, eta kondenaturen ditu, zeren bera lurraren bertze burutik ethorri izan baita Salomonen zuhurtziaren entzutera; eta bizkitartean hemen dena Salomonez bertzerik da. 43. Aldiz izpiritu lohia, gizon baten ganik ilkhi denean, ephaitza agorrak behera phausuketa dabila, eta ez du aurkhitzen. 44. Ene etxe ilkhi naizenerat bihurturen naiz, dio orduan. Eta ethorri denean, aurkhitzen du hutsa, erhaztatua eta aphaindua. 45. Orduan badoha, eta hartzen ditu bertze zazpi izpiritu bera baino gaixtoagoak; eta sarthurik, han egiten dute beren egoitza, eta gizon haren azken zoria lehena baino gaitzagoa da. 46. Osteei mintzo zelarik oraino, haren ama eta anaiak kanpoan zauden, hari mintzatu beharrez. 47. Erran zioen bada norbaitek: Zure ama eta anaiak kanpoan daude zure galdez. 48. Bainan hori erran zioenari ihardetsi zioen: Nor da ene ama, eta zein dire ene anaiak? 49. Eta bere dizipuluen alderat hedatuz eskua, erran zuen: Huna ene ama eta anaiak. 50. Ezen nork-ere egiten baitu ene Aita zeruetan denaren nahia, haina da ene anaia, eta arreba, eta ama. XIII. KAP. 1. Egun hartan berean, Jesus, etxetik ilkhirik, itsas-bazterrean zagoen jarria. 2. Eta haren ingurura bildu ziren oste handi batzu, haletan non, untzi batera iganik hartan jarri baitzen, eta ur hegitik zagoen populu guzia. 3. Eta paraboletan atheratu zioten asko solas, zioelarik: Adizue; eraitera ilkhi zen erailea. 4. Eta eraiten hari zelarik, hazi liphar bat erori zen bide bazterretara, eta ethorri ziren zeruko xoriak, eta jan zuten. 5. Bertze bat erori zen toki harritsuetara, zeinetan ez baitzuen lurrik aski, eta berehala sorthu zen, lurra etzelakoz lodi; 6. Bainan iguzkia ilkhitzearekin, xiphildu zen, eta errorik etzuelakoz, ihartu. 28 29

7. Bertze bat berriz, erori zen lapharren artera; eta lapharrak handitu ziren, eta itho zuten. 8. Bertze bat aldiz, lur onera erori zen, eta eman zuen bihi, hemen ondoko ehun, hor hirur hogoi, han hogoi eta hamar. 9. Entzuteko beharririk baduenak, entzun beza. 10. Eta hurbildurik dizipuluek erran zioten: Zergatik mintzo zitzaizkiote hitz estalitan? 11. Jesusek ihardetsi zioten: Zuei emana zaitzuelakoz zeruetako erresumako gauza gordeen ezagutzea; ez ordean horiei etzaiote eman. 12. Ezen duenari emanen zaio, eta izanen du nasai; ez duenari berriz, dukeen hura ere khenduko zaio. 13. Aria hortaz, paraboletan mintzo natzaiote horiei; zeren dakusatelarik ez baitute ikhusten, eta entzuten dutelarik ez baitute ez entzuten, ez aditzen. 14. Hola bethetzen da horien baithan Isaiasen profezia hau: Beharriz entzunen duzue eta ez adituko, begiz ikhusiko duzue eta etzarete ohartuko. 15. Alabainan thoildu da populu hunen bihotza, eta gorrarena egin dute, eta hertsi dituzte begiak, beldurrez begiz ikhus, beharriz entzun eta bihotzez adi dezaten, eta ene gana bihur ditezen, eta senda detzadan. 16. Dohatsu dire ordean zuen begiak, zeren duten ikhusten, eta zuen beharriak, zeren duten entzuten. 17. Ezen nik derratzuet egiaz, hainitz profeta eta gizon zuzen egotu direla zuek dakusazuenaren ikhusteko lehian, eta ez baitute ikhusi; zuek aditzen duzuenaren entzuteko lehian, eta entzun ez baitute. 18. Zuek adi zazue beraz erailearen parabola. 19. Nork-ere entzuten baitu erresumako hitza eta izpirituz ez ardiesten, etsai gaixtoa heldu zaio eta badarama hainaren bihotzean eraina zena: hura da bide bazterrean eraina dena. 20. Aldiz toki harritsuan eraina dena, hura da hitza aditzen eta berehalakoan bozkarioz onhesten duena. 21. Ez du ordean bere baithan errorik eta hein bat iraunen du; hitzaren ariaz ethorri dire-bai hestura jazargoak, behaztopatzen da berehala. 22. Berriz, lapharren artean eraina dena, hura da hitza aditzen duena; bainan mende huntako ardurek eta aberastasunen liluramenduek itho dute hitza, eta fruiturik gabe alfer bilhakatzen da. 23. Bainan lur onean eraina izan dena, hura da hitza entzuten eta aditzen duena, eta fruitu dakharrena; zeinek batentzat ehun, zeinek hirur hogoi, zeinek hogoi eta hamar. BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin 24. Bertze parabola bat atheratu zaroeten, zioelarik: Zeruetako erresuma ezarria da gizon baten iduriko, zeinak bere landan erain baitzuen hazi ona. 25. Bainan etxekoak lo zaudelarik, ethorri zen haren etsaia, eta ogiaren erdian erain zioen gainetik hiraka, eta goan zen gero. 26. Bada, belharra handitu eta burutu zenean, orduan agertu zen hiraka ere. 27. Eta etxeko nausiari ethorri zitzaizkon bere sehiak eta erran zioten: Jauna, ez othe zinduen hazi ona zure landan erain? nondik du beraz hiraka? 28. Eta ihardetsi zioten: Etsai baten lana da hori. Sehiek erran zioten berriz: Nahi duzu goazen eta bil detzagun hirakak? 29. Eta ihardetsi zuen: Ez, beldurrezeta hiraken biltzean, hekiekin errotik athera dezazuen ogia. 30. Uztaraino utzatzue guziak egitera, eta uztaroan erranen diotet ephaileei: Bil zazue lehenik hiraka, erretzeko Loth zazue espalka; ogia berriz, ene selharura bil zazue. 31. Atheratu zaroeten bertze parabola bat ere, zioelarik: Zeruetako erresumak iduri du mustarda bihia, gizonak hartzen eta bere landan eraiten duena. 32. Hazi guzietarik hura da xeheena; bainan handitu denean, belhar guziak baino larriago da, eta arbola bilhakatzen da, haletan non zeruko xoriak ethortzen eta haren adarretan egoten baitire. 33. Erran zioten oraino bertze parabola bat: Zeruetako erresumak iduri du altxagarria, emazteki batek hartu eta hirur sato irinetan nahastekatzen duena, orhe guzia haz dadien arteo. 34. Jesusek horiek oro paroboletan erran ziozkan populuari, eta hitz estalitan baizik etzitzaioen mintzatzen; 35. Bethe zadientzat profetaren erran hau: Paraboletan idekiren dut ene ahoa, eta agerturen ditut munduaren hastapenetik hunat gordeak zaudezen gauzak. 36. Orduan utzirik populua, Jesus ethorri zen etxerat; eta hurbildu zitzaizkon bere dizipuluak, zerratelarik: Xeha dizaguzu landako hirakaren parabola. 37. Ihardestean, Jesusek erran zioten: Hazi onaren erailea, gizonaren Semea da. 38. Landa berriz, mundua da; aldiz, hazi ona erresumako umeak dire; eta hirakak, tzarkeriako umeak. 30 31

24. Farisauek berriz, hori aditurik, erraten zuten: Horrek,

Beelzebubez, debruen buruzagiaren bidez baizik ez ditu debruak iraizten.

25. Bada Jesusek, hekien gogoetak jakinez, erran zaroeten: Bere baithan

bi aldetara dagoen erresuma, xahutua izanen da; eta bi aldetara egiten

duen hiriak edo etxeak, lurra joko du.

26. Eta baldin satanek satan iraiz baleza, bere baithan bi aldetara

lagoke; noletan bada iraun lezake haren erresumak?

27. Eta nik, Beelzebubez iraizten baditut debruak, nortaz iraizten

dituzte zuen semeek? Horren gatik berak izanen dire zuen juie.

28. Aldiz, nik Jainkoaren izpirituaz khentzen baditut debruak, zuetara

ethorria da beraz Jainkoaren erresuma.

29. Nola gizon hazkarraren etxean sar ditake norbait, eta ebats

detzazke haren puskak, lehenik bera estekatzen ez badu, gero biluz baitiro

etxea?

30. Ene alde ez dena, ene kontra da; eta enekin biltzen ez duenak,

barraiatzen du.

31. Hargatik derratzuet nik: Edozein bekhatu eta burho barkhaturen

zaitzue; bainan Izpiritu sainduaren alderako burhoa etzaitzue barkhaturen.

32. Eta nor-nahi mintza dadien gizonaren Semearen kontra, barkhakizun

da; bainan Izpiritu sainduaren kontra mintzatu daitenari etzaio ez

mende huntan ez ethorkizunekoan barkhaturen.

33. Egizue, edo ona dela arbola eta haren fruitua ere bai, edo dela

tzarra eta fruitua ere bai; ezen fruitutik da arbola ezagun.

34. Sugekumeak, zerorrek tzarrak izan-eta, nondik derrazketzue

gauza onak? ezen bihotzeko gaindiduratik ahoa da mintzo.

35. Gizon prestuak gauza onak dakharzka bildegi onetik, eta gaixtaginak

gaixtotik gaixtoak dakharzka.

36. Bada, nik derratzuet, edozein elhe alfer atheratu dukeen gizonak,

hartaz beharko duela ihardetsi juiamenduko egunean.

37. Ezen zure ahotik izanen zare atheratua garbi, eta zure ahotik

hobendun.

38. Orduan Iskribauetarik eta Farisauetarik zenbaitek erran zioten:

Nausia, zure ganik sendagaila zerbait ikhusi nahi ginduke.

39. Jesusek ihardetsi zioten: Gaixtakeriako eta lohikeriako umeak

sendagaila eskez daude; bainan Jonas profetarenaz bertzerik emanen

etzaiote.

40. Ezen nola balearen sabelean hirur gau-egunez izatu baita Jonas,

hala lurraren bihotzean hirur gau-egunez egonen da gizonaren Semea.

BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin

41. Juiamenduko egunean Ninibarrak atheraturen dire haukien kontra,

eta kondenaturen dituzte, zeren berak urrikitan sarthu izan baitire

Jonasek azurriatu ondoan. Eta bizkitartean hemen dena Jonas baino

gehiagokoa da.

42. Hegoako erregina ere juiamenduko egunean haukien kontra ilkhiren

da, eta kondenaturen ditu, zeren bera lurraren bertze burutik ethorri

izan baita Salomonen zuhurtziaren entzutera; eta bizkitartean hemen

dena Salomonez bertzerik da.

43. Aldiz izpiritu lohia, gizon baten ganik ilkhi denean, ephaitza agorrak

behera phausuketa dabila, eta ez du aurkhitzen.

44. Ene etxe ilkhi naizenerat bihurturen naiz, dio orduan. Eta ethorri

denean, aurkhitzen du hutsa, erhaztatua eta aphaindua.

45. Orduan badoha, eta hartzen ditu bertze zazpi izpiritu bera baino

gaixtoagoak; eta sarthurik, han egiten dute beren egoitza, eta gizon haren

azken zoria lehena baino gaitzagoa da.

46. Osteei mintzo zelarik oraino, haren ama eta anaiak kanpoan zauden,

hari mintzatu beharrez.

47. Erran zioen bada norbaitek: Zure ama eta anaiak kanpoan daude

zure galdez.

48. Bainan hori erran zioenari ihardetsi zioen: Nor da ene ama, eta

zein dire ene anaiak?

49. Eta bere dizipuluen alderat hedatuz eskua, erran zuen: Huna ene

ama eta anaiak.

50. Ezen nork-ere egiten baitu ene Aita zeruetan denaren nahia,

haina da ene anaia, eta arreba, eta ama.

XIII. KAP.

1. Egun hartan berean, Jesus, etxetik ilkhirik, itsas-bazterrean zagoen

jarria.

2. Eta haren ingurura bildu ziren oste handi batzu, haletan non, untzi

batera iganik hartan jarri baitzen, eta ur hegitik zagoen populu guzia.

3. Eta paraboletan atheratu zioten asko solas, zioelarik: Adizue; eraitera

ilkhi zen erailea.

4. Eta eraiten hari zelarik, hazi liphar bat erori zen bide bazterretara,

eta ethorri ziren zeruko xoriak, eta jan zuten.

5. Bertze bat erori zen toki harritsuetara, zeinetan ez baitzuen lurrik

aski, eta berehala sorthu zen, lurra etzelakoz lodi;

6. Bainan iguzkia ilkhitzearekin, xiphildu zen, eta errorik etzuelakoz,

ihartu.

28 29

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!