BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma

BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

7. Jasonek bere ganat hartu ditu, eta haukiek oro Zesarren erabakien kontra dabiltza, erranez badela bertze errege bat, Jesus. 8. Horrela subermatu zituzten populua eta horiek aditzen zituzten hiriko aitzindariak. 9. Eta Jasonen eta bertzeen ganik bermeak hartu-eta, utzi zituzten. 10. Anaiek berriz, berehala gabaz Bereara igorri zituzten Paulo eta Silas. Harat heldu izan zirenean, haukiek sarthu ziren Juduen sinagogan. 11. Bada, Bereako Juduak gizonagoak ziren Thesalonikan direnak baino; lehia handirekin onhetsi zuten hitza, Iskriturak egun oroz ikhartzen zituztelarik, hean hala othe ziren gauzak. 12. Eta sinheste eman zuten hekietarik, eta emazteki pagano aberatsetarik haitzek, eta gizonetarik ez gutik. 13. Bainan Thesalonikan diren Juduek jakin zutenean, Paulok Berean ere erantzun zuela Jainkoaren hitza, harat goan ziren populuaren subermatzera eta nahastera. 14. Orduan berehala anaiek igorri zuten Paulo, zihoala itsas-bazterreraino; han gelditu ziren berriz, Solas eta Timotheo. 15. Aldiz Paulo laguntzen zutenek, Atheneseraino eraman zuten; eta haren ganik Silasentzat eta Timotheorentzat mezua harturik, ahalik lasterrena ethor zitezela haren gana, gibelerat goan ziren. 16. Bada, Athenesen hekien begira zagoelarik, Paulori bere baithan khexatzen zitzaioen gogoa, hiri hura ikhustean jainko-aizunei mana. 17. Sinagogan beraz Juduekin eta Jainkoa adoratzen zutenekin, eta plazan, han gerthatzen zirenekin hari zen egun oroz ihardukika. 18. Baziren berriz, zenbait filosofo Epikurotiar eta Estoiziar harekin ihardukika haritzen zirenak; eta batzuek zioten: Zer derasa elhuntzi horrek? Bertze batzuek aldiz: Jainko berri erantzule bat iduri du; zeren Jesus eta hiletarik biztea ezagutarazten baitzituen. 19. Eta harturik, Areopagora eraman zuten erraten zutelarik: Jakin dezakegu zer den zuk aiphatzen duzun irakhaspen berri hori? 20. Ezen gure beharrietara ekhartzen ditutzu halako gauza berri batzu: nahi ginduke beraz jakin zer diren. 21. (Bada, Athenestar guziek eta han egoten ziren arrotzek etzuten deusere bertze lanik egiten, berri erraten edo aditzen haritzea baizik.) 22. Paulok beraz Areopagoaren erdian xutik, erran zuen: Athenestar gizonak, gauza guzietan jainkozaleegi bezala iduritzen zarozkidate. 23. Iragaitean ezik eta zuen jainkomoldeak ikhustean, aldare bat ere aurkhitu izan dut, zeintan iskribatua baitzen: Ezagutugabeko Jainkoari. BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin Beraz ezagutu gabe adoratzen duzuen hura ezagutarazten darotzuet orai nik. 24. Mundua eta munduan diren gauza guziak egin dituen Jainkoa, zeru-lurren Jauna den bezala, ez da eskuz eginikako tenploetan egoten, 25. Ez-eta ez da gizonen lanez ohoratzen, zerbaiten eskas balitz bezala noiz-ere berak guziei ematen baitiozkate bizia, hatsa eta gainerakoak oro. 26. Baten ganik gizate guzia sorrarazi du, lurraren hedadura guzian egon dadientzat, xedatzen ziozkatelarik beren iraupeneko mugak, eta egon-lekhuetako zedarriak, 27. Bilha dezaten Jainkoa, hean atzemanen eta aurkhituren duten, nahiz ez dugun bakhotxaren ganik urrun; 28. Ezen haren baithan gare bizi, eta higitzen, eta gare geroni; zuen bertsulari batzuek erran duten bezala: Jainkoaren beraren ganikako iraulgia gare. 29. Beraz Jainkoaren ganikako iraulgia garen ber, ez dugu uste izateko, gizonaren antzeak eta asmuak moldatu urhe, zilhar edo harri baten iduriko dela Jainkoaren izantza. 30. Eta horrelako jakitate eskaseko mendeez nardaturik, Jainkoak orai gizonei erantzuten diote, toki orotan guziak urrikitako eginkarietara ditezen eror; 31. Zeren berezi baitu eguna, zeintan zuzentasunaren arabera juiaturen baitu mundua, hortakotzat hautatu duen gizonaren bidez, sinhesteko aria guziei eman ondoan, hura hiletarik biztuz. 32. Bada, hilen bizteko solasa aditu zutenean, irriz abiatu ziren batzu; bertzeek berriz, erran zuten: Horren gainean bertze aldi batez entzunen zaitugu. 33. Horrela ilkhi zen Paulo hekien erditik. 34. Bainan gizon zenbait haren gana bildu ziren, sinheste hartu baitzuten; hekietan zen Denis Areopagotarra ere, eta Damaris deitzen zen emazteki bat, eta bertze batzu hekiekin. XVIII. KAP. 1. Paulo ilkhi zen gero Athenesetik, eta Korinthora goan zen. 2. Eta aurkhiturik Akila deitzen zen Judu bat, ethorkiz Pontoarra, eta Italiatik berriki ethorria bere emazte Prizilarekin (Klaudiok Erromatik manatu baitzituen Judu guziak) hekien gana bildu zen. 3. Eta nola hekien ofizio berekoa baitzen, hekien etxean egoten eta lanean hari zen: bada, olhaginak ziren ofizioz. 268 269

4. Eta larunbat oroz sinagogan mintzatzen zen, Jesus Jaunaren izena aiphatuz, eta sinhestetan sarrarazten zituen Juduak eta Greziarrak ere. 5. Aldiz, Mazedoniatik ethorri zirenean Solas eta Timotheo, hitzari jarraiki zen Paulo, Jesus Kristo zela Juduei lekhukotasun eginez. 6. Bainan bihurtzen baitziren Juduak eta burhoka hari, Paulok bere soinekoak iharrosiz, erran zioten: Zuen gain zuen odola, garbi naiz ni, oraidanik paganoetara banoha. 7. Eta handik goanik, sarthu zen Tito Justo deitzen zen Jainkoaren adoratzaile baten etxean, zeina baitzen sinagogari iratxikia. 8. Sinagogako buruzagiak berriz, Krispok, bere etxe guziarekin sinhetsi zuen Jaunaren baithan; eta Korinthoar hainitzek ere aditurik sinhesten zuten eta bathaiatzen ziren. 9. Bada, Jaunak gabaz ikhuspen batean erran zioen Paulori: Ez izan beldurrik, bainan mantza zaite, eta ez egon ixilik; 10. Zeren ni zurekin bainaiz; eta nihor etzaitzu bidegabe egitera ethorriko, hiri huntan baitut populu handi bat enea. 11. Han egotu zen beraz hemezortzi hilabethe, irakhatsiz Jainkoaren hitza. 12. Bada, Galion zelarik Akaiako kontsulorde, Juduak gogo batean jaiki ziren Pauloren kontra, eta haren tribunalaren aitzinera eraman zuten, 13. Ziotelarik: Hunek jendeak biltzen ditu legearen kontra den bezala Jainkoaren adoratzera. 14. Aldiz ahoaren idekitzera abiatzearekin Paulo, Galionek Juduei erran zioten: Baldin zerbait bidegabe edo egitate gaixtoz solas balitz, oi Judear gizonak, entzun zintzazketet ongi. 15. Bainan hitzez, izenez eta zuen legeaz balin bada, zeronek ikhusiren duzue; ez dut ezen holakoen juie izan nahi. 16. Eta tribunaletik eragin zioten. 17. Orduan guziek batean harturik Sosthenes sinagogako buruzagia, jotzen zuten tribunal aitzinean, eta Galionek etzuen hekietaz batere ardurarik. 18. Paulo berriz, han egotu ondoan asko egun oraino, anaiei agur eginik, itsasoz Siriara goan zen (eta Prizila eta Akita harekin ziren); eta burua murriztu zuen Zenkrean, ezen hala zuen botua. 19. Eta Ephesorat ethorri, eta hekiek han utzi zituen. Aldiz berak, sinagogara goanez, Juduekin ihardukitzen zuen. 20. Othoiztu zuten bada luzekiago hekiekin egon zadien; etzuen onhetsi ordean, BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin 21. Bainan agurrak eginik eta erranik: Berriz zuen ganat itzuliko naiz Jainkoak nahi balin badu; goan zen Ephesotik. 22. Eta Zesarean leihorrera jautsirik, Jerusalemera igan zen, eta Elizari agur eginik, Antiokiara goan zen. 23. Han denbora aphur bat eman ondoan, bideari lothu zen, lerroan Galaziako eta Frisiako eremuak gaindi ibiliz, dizipulu guziak fedean gogortuz. 24. Bada, Apolon deitzen zuten Judu bat, ethorkiz Aletsandriara, eta Iskrituretan jakina, ethorri zen Ephesora. 25. Jaunaren bidean argitua zen; izpiritu khartsuarekin mintzatzen zen, eta arthatsuki irakhasten zituen Jesusi darontzonak, Joanesen bathaioaz baizik etzelarik oraino jakintsun. 26. Heraberik gabe abiatu zen beraz sinagogan mintzatzen. Prizilak eta Akilak aditu zutenean, hartu eta hobeki argitu zuten Jaunaren bideaz. 27. Eta nola Akaiara goan nahi baitzen, anaiek berotu zuten eta iskribatu zioten dizipuluei, Apoloni egin zezoten ongi-ethorri. Heldu izan zen ondoan, sinhestunei hainitz baliatu zitzaioten. 28. Ezik guzien aitzinean indar handirekin Juduei garaia eramaten zioten, Iskrituretarik erakhutsiz Kristo zela Jesus. XIX. KAP. 1. Bada, Korinthon zelarik Apolon, gerthatu zen Ephesora ethorri zela Paulo gainaldeko ephaitzak iraganik, eta atzeman zituela dizipulu zenbait, 2. Eta erran zioten: Sinheste hartu duzuenek izatu duzue Izpiritu saindua? Hekiek berriz, ihardetsi zioten: Ez dugu entzun badenez ere Izpiritu saindua. 3. Harek aldiz erran zuen: Zer bathaioz zarete beraz bathaiatuak? Ihardetsi zuten: Joanesen bathaioaz. 4. Orduan Paulok erran zuen: Joanesek bathaiatu izan du populua urrikizko bathaioaz, zioelarik, sinhets zezatela haren ondotik ethortzekoa zenaren baithan, erran nahi Jesusen baithan. 5. Horiek aditu ondoan, bathaiatuak izan ziren Jesus Jaunaren izenean. 6. Eta Paulok eskuak gainean ezarri ziozkatenean, Izpiritu saindua hekien gainera jautsi zen, eta mintzo ziren asko mintzaiaz, eta profetisatzen zuten. 7. Bada, oro hamabi gizonen ingurua ziren. 270 271

7. Jasonek bere ganat hartu ditu, eta haukiek oro Zesarren erabakien

kontra dabiltza, erranez badela bertze errege bat, Jesus.

8. Horrela subermatu zituzten populua eta horiek aditzen zituzten

hiriko aitzindariak.

9. Eta Jasonen eta bertzeen ganik bermeak hartu-eta, utzi zituzten.

10. Anaiek berriz, berehala gabaz Bereara igorri zituzten Paulo eta

Silas. Harat heldu izan zirenean, haukiek sarthu ziren Juduen sinagogan.

11. Bada, Bereako Juduak gizonagoak ziren Thesalonikan direnak

baino; lehia handirekin onhetsi zuten hitza, Iskriturak egun oroz ikhartzen

zituztelarik, hean hala othe ziren gauzak.

12. Eta sinheste eman zuten hekietarik, eta emazteki pagano aberatsetarik

haitzek, eta gizonetarik ez gutik.

13. Bainan Thesalonikan diren Juduek jakin zutenean, Paulok Berean

ere erantzun zuela Jainkoaren hitza, harat goan ziren populuaren subermatzera

eta nahastera.

14. Orduan berehala anaiek igorri zuten Paulo, zihoala itsas-bazterreraino;

han gelditu ziren berriz, Solas eta Timotheo.

15. Aldiz Paulo laguntzen zutenek, Atheneseraino eraman zuten; eta

haren ganik Silasentzat eta Timotheorentzat mezua harturik, ahalik lasterrena

ethor zitezela haren gana, gibelerat goan ziren.

16. Bada, Athenesen hekien begira zagoelarik, Paulori bere baithan

khexatzen zitzaioen gogoa, hiri hura ikhustean jainko-aizunei mana.

17. Sinagogan beraz Juduekin eta Jainkoa adoratzen zutenekin, eta

plazan, han gerthatzen zirenekin hari zen egun oroz ihardukika.

18. Baziren berriz, zenbait filosofo Epikurotiar eta Estoiziar harekin

ihardukika haritzen zirenak; eta batzuek zioten: Zer derasa elhuntzi

horrek? Bertze batzuek aldiz: Jainko berri erantzule bat iduri du; zeren

Jesus eta hiletarik biztea ezagutarazten baitzituen.

19. Eta harturik, Areopagora eraman zuten erraten zutelarik: Jakin

dezakegu zer den zuk aiphatzen duzun irakhaspen berri hori?

20. Ezen gure beharrietara ekhartzen ditutzu halako gauza berri

batzu: nahi ginduke beraz jakin zer diren.

21. (Bada, Athenestar guziek eta han egoten ziren arrotzek etzuten

deusere bertze lanik egiten, berri erraten edo aditzen haritzea baizik.)

22. Paulok beraz Areopagoaren erdian xutik, erran zuen: Athenestar

gizonak, gauza guzietan jainkozaleegi bezala iduritzen zarozkidate.

23. Iragaitean ezik eta zuen jainkomoldeak ikhustean, aldare bat ere

aurkhitu izan dut, zeintan iskribatua baitzen: Ezagutugabeko Jainkoari.

BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin

Beraz ezagutu gabe adoratzen duzuen hura ezagutarazten darotzuet orai

nik.

24. Mundua eta munduan diren gauza guziak egin dituen Jainkoa,

zeru-lurren Jauna den bezala, ez da eskuz eginikako tenploetan egoten,

25. Ez-eta ez da gizonen lanez ohoratzen, zerbaiten eskas balitz

bezala noiz-ere berak guziei ematen baitiozkate bizia, hatsa eta gainerakoak

oro.

26. Baten ganik gizate guzia sorrarazi du, lurraren hedadura guzian

egon dadientzat, xedatzen ziozkatelarik beren iraupeneko mugak, eta

egon-lekhuetako zedarriak,

27. Bilha dezaten Jainkoa, hean atzemanen eta aurkhituren duten,

nahiz ez dugun bakhotxaren ganik urrun;

28. Ezen haren baithan gare bizi, eta higitzen, eta gare geroni; zuen

bertsulari batzuek erran duten bezala: Jainkoaren beraren ganikako iraulgia

gare.

29. Beraz Jainkoaren ganikako iraulgia garen ber, ez dugu uste izateko,

gizonaren antzeak eta asmuak moldatu urhe, zilhar edo harri baten

iduriko dela Jainkoaren izantza.

30. Eta horrelako jakitate eskaseko mendeez nardaturik, Jainkoak

orai gizonei erantzuten diote, toki orotan guziak urrikitako eginkarietara

ditezen eror;

31. Zeren berezi baitu eguna, zeintan zuzentasunaren arabera juiaturen

baitu mundua, hortakotzat hautatu duen gizonaren bidez, sinhesteko

aria guziei eman ondoan, hura hiletarik biztuz.

32. Bada, hilen bizteko solasa aditu zutenean, irriz abiatu ziren batzu;

bertzeek berriz, erran zuten: Horren gainean bertze aldi batez entzunen

zaitugu.

33. Horrela ilkhi zen Paulo hekien erditik.

34. Bainan gizon zenbait haren gana bildu ziren, sinheste hartu baitzuten;

hekietan zen Denis Areopagotarra ere, eta Damaris deitzen zen

emazteki bat, eta bertze batzu hekiekin.

XVIII. KAP.

1. Paulo ilkhi zen gero Athenesetik, eta Korinthora goan zen.

2. Eta aurkhiturik Akila deitzen zen Judu bat, ethorkiz Pontoarra, eta

Italiatik berriki ethorria bere emazte Prizilarekin (Klaudiok Erromatik

manatu baitzituen Judu guziak) hekien gana bildu zen.

3. Eta nola hekien ofizio berekoa baitzen, hekien etxean egoten eta

lanean hari zen: bada, olhaginak ziren ofizioz.

268 269

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!