BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma

BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

38. Jakizue beraz, anaiak, haren bidez zaitzuela erantzuten bekhatuen barkhamendua; eta Moisesen legeaz ezin garbitu izan zaitezten gauza guziez, 39. Hortaz dela garbitzen sinhesten duen bakhotxa. 40. Begira beraz zuei ez dakizuen gertha profetetan errana dena: 41. Ikhusazue, arbuiariak, harri eta urth zaitezte; zeren lan bat eginen baitut zuen egunetan, lan bat sinhetsiko ez duzuena, norbaitek erran balezazuete ere. 42. Bada, ilkhitzen zirelarik, othoiztu zituzten, ondoko larunbatean mintza zekizkioten gauza horietaz. 43. Eta sinagoga hustearekin, Juduetarik eta Jainkoa adoratzen zuten arrotzetarik moltzo bat jarraiki zen Paulori eta Barnabasi, zeinek beren solasez ekhartzen baitzituzten Jainkoaren grazian gogor egotera. 44. Ondoko larunbatean berriz, hurran hiri guzia bildu zen Jainkoaren hitzaren entzutera. 45. Bainan Juduek ikhusi zituztenean gizon murru hekiek, bekhaizgoz bethe ziren, eta burhoka hariz zeiher egiten zioten Pauloren erranei. 46. Orduan Paulok eta Barnabasek heraberik gabe erran zioten: Zuei behar zitzaitzuen lehenik adiarazi Jainkoaren hitza; bainan hastantzen duzuenaz geroztik, eta ezagutzen duzuenaz geroz etzaretela bethiereko bizitzeaz merezdun, huna non jendaien gana itzultzen garen. 47. Jaunak alabainan huneletan gaitu manatu: Ezarri zaitut jendaien argitzat, izan zaitezen hekien salbagarri lurraren bazterretaraino. 48. Paganoak aldiz, hori entzunik, bozkariotan sarthu ziren, eta goresten zuten Jaunaren hitza; eta sinheste hartu zuten Jainkoaz aitzinetik bethiko bizitzerako hautetsiak ziren guziek. 49. Horreletan aurkhintza guzia gaindi barraiatzen zen Jaunaren hitza. 50. Bainan Juduek subermatu zituzten emazteki jainkotiar eta handietarikako. batzu, eta hiritar lehenbizikoak, eta jazarketa bat bitzarazi zuten Pauloren eta Barnabasen kontra, eta beren eremuetarik iraizi zituzten. 51. Hekiek berriz, oinetako herrautsa hekien kontra jorik, Ikoniora goan ziren. 52. Dizipuluak bizkitartean, bozkarioz eta Izpiritu sainduaz betheak ziren. XIV. KAP. 1. Bada, Ikonion gerthatu zen, Juduen sinagogara sarthu zirela biak batean, eta haletan mintzatu zirela, non Judu eta Greziar aralde handi batek hartu baitzuen sinheste. BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin 2. Bainan sinhesgogor gelditu ziren Juduek jauzarazi zituzten paganoen gogoak eta sumindu zituzten anaien kontra. 3. Luzez egotu ziren beraz, heraberik gabe harituz Jaunaren eginbideetan, eta Jaunak bere hitzari lekhukotasun egiten zioen, hekien bidez sendagailak eta mirakuluak eginez. 4. Hiriko jendea berriz, bi aldetara jarria zen, batzu Juduen alde, eta bertzeak Apostoluentzat. 5. Bainan nola paganoak eta Juduek baitzabiltzan hekiei irain egin nahiz eta harrikatu beharrez; 6. Nabariturik, Apostoluek ihes egin zuten Likaoniako hirietara, Listrara, Derbera, eta inguruan aurkhintza guzira, eta han erantzuten zuten ebanjelioa. 7. Listran bazen gizon bat, oinetarik hebain izanez, bethi jarririk egoten zena, amaren sabela danik maingu zelakoz, egundaino ez baitzen ibili. 8. Harek aditu zuen mintzatzen Paulo. Paulok begiratu zioen, eta ikhusirik sinhesten zuela sendatuko zela, 9. Erran zioen goraki: Jaiki zaite oinen gainera xuxen. Eta jauzi zen, eta bazabilan. 10. Jendeek berriz, ikhusi zutenean Paulok egin zuena, altxatu zituzten mintzoak, likaonaraz erraten zutelarik: Jainkoak, gizon itxuraren azpian, gure gana jautsi dire. 11. Eta Barnabas, Jupiter deitzen zuten; eta Paulo, Merkurio; zeren hunek ekhartzen baitzuen hitza. 12. Jupiterren apheza ere, zeina hiri buruan baitzen, athearen aitzinera ethorri zen, zezenak eta khoroak ekharriz, eta populuarekin sakrifizioak nahi zituen egin. 13. Bainan Apostoluek, Barnabasek eta Paulok, hori aditu zuteneko, beren soinekoak urraturik jendearen erdira jauzi ziren, oihu eginez 14. Eta erranez: Gizonak, zer hari zarete? Gu ere hilkizun gare, zuek bezalako gizonak, zuei erantzuten hari garenak, auza hutsal horietarik bihur zaitezten Jainko biziaren ganat, zeinak egin izan baititu zeru-luritsasoak, eta hekietan diren guziak; 15. Zeinak iragan mendeetan utzi baititu jendaiak oro beren bideetan ibiltzera. 16. Halabadere, ez du bere burua lekhukotasunik gabe utzi, ongia zerutik eginez, uriak eta fruitu aroak igorriz, hazkurria nasai emanez, eta bozkarioz bethez gure bihotzak. 17. Eta horrela mintzatuz, etzuten nekhez baizik bitimak beren buruei imolatzetik baratu populua. 260 261

18. Bada, Antiokiatik eta Ikoniotik ethorri ziren Judu batzu; eta bereturik populua, Paulo harrikaturik, hila zelakoan hiriz kanpora herrestatu zuten. 19. Bainan dizipuluak ingurura bildurik, jaiki eta hirira sarthu zen, eta biharamunean Derbera goan zen Barnabasekin. 20. Eta hiri hari erantzunik ebanjelioa, eta hainitz jende argitu ondoan, itzuli ziren Listrara, Ikoniora eta Antiokiara. 21. Dizipuluen gogoak hazkartuz, eta fedean irautera berotuz, zereneta asko hesturen artetik Jainkoaren erresuman behar baikare sarthu. 22. Eta eliza bakhotxean aphezak ezarri ondoan, eta barur eta othoitzetan egonik, gomendatu zituzten Jaunari, zeinaren baithan hartu baitzuten sinheste. 23. Gero Pisidia gaindi ethorri ziren Panphiliara, 24. Eta Perjen erantzunik Jaunaren hitza, jautsi ziren Ataliara. 25. Handik itsasoz goan ziren Antiokiara, hiri hartara zeintarik igorriak izan baitziren Jainkoaren graziara, egin zuten lanerakotzat. 26. Haratu ondoan berriz, eta Eliza bilarazirik, erran zituzten zenbateko gauzak egin zituen Jainkoak hekien bidez, eta nola jendaiei ideki zuen fedearen athea. 27. Eta han dizipuluekin egotu ziren ez ephe laburra. XV. KAP. 1. Bada, Judeatik jausten ziren batzuek, irakhasmen hau ematen zioten anaiei: Baldin Moisesen legearen arabera ingurephaiten ez bazarete, ezin salba zaitezkete. 2. Nola beraz hazkarki ihardetsi baitzioten Paulok eta Barnabasek, xedatua izan zen Paulo eta Barnabas, eta bertzeetarik ere zenbait, gauza hortaz goanen zirela Jerusalemera Apostoluen eta aphezen gana. 3. Elizakoek beraz hiritik lagundurik, Phenizia eta Samaria gaindi iragaiten ziren, jendaien bihurpenaren berria emanez, eta bozkario handitan ezartzen zituzten anaiak oro. 4. Aldiz, Jerusalemera ethorri zirenean, berria emanez zenbateko gauzak egin zituen Jainkoak hekiekin, beren ganat hartu zituzten Elizak, Apostoluek eta zaharrek. 5. Bada, Farisauen aldebandatikako sinhestun zenbait jaiki ziren, ziotelarik, premia zela ingurebak zitezen paganoetarikakoak, eta manatu behar zitzaiotela halaber iduk zezaten Moisesen legea. 6. Apostoluak eta zaharrak bildu ziren ikhusteko zer egin behar zen gauza horren gainean. BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin 7. Eta hortaz ongi bilhatu zirenean, Piarresek xutiturik erran zioten: Anaiak, badakizue Jainkoak aspaldi danik gure artean hautu egin duela, jendaiek ene ahotik adi dezaten Ebanjelioko hitza, eta har dezaten sinheste. 8. Eta bihotzetako berri dakien Jainkoak, lekhukotasun egin izan du, hekiei guri bezala emanez Izpiritu saindua; 9. Eta hekien bihotzak fedeaz garbituz, ez du egin hekien eta gure artean niholazko berezkuntzarik. 10. Orai beraz, zergatik frogetan ezartzen duzue Jainkoa, ez gure arbasoek ez guk ezin jasan dugun uztarri bat dizipuluen lephoetara emanez? 11. Bainan Jesu-Kristo Jaunari esker, salba uste dugu, hala-nola hekiek ere. 12. Bada, bilkhua oro ixilik gelditu zen, eta entzuten zituzten Barnabas eta Paulo, zeinek ezagutarazten baitziozkaten nolako mirakulu eta sendagailak jendaien artean hekien bidez egin zituen Jainkoak. 13. Eta ixildu zirenean, Jakobe mintzatu zen zioelarik: Anaiak, entzun nezazue. 14. Simonek xeheki erran du, nola Jainkoak begiratu duen hastetik, bere izenari jendaien artetik bereztekotzat populu bat. 15. Eta hortara bat daude profeten erranak, iskribatua den bezala: 16. Bihurturen naiz gero, eta berriz altxaturen dut Dabiden etxe eroria; osaturen ditut zathi urratuak, eta altxaturen dut hura; 17. Bilha dezaten Jauna gainerako gizonek eta jendaia guziek zeinen gainera deithua baita ene izena, dio horiek egiten dituen Jaunak. 18. Jaunak egundainotik ezagutzen du bere obra. 19. Hargatik dadukat nik; khexurik ez dela emateko jendaietarik Jaunaren ganat itzultzen direnei; 20. Bainan iskribatu behar zaiotela, begira ditezen idoletan khutsatzetik, lohikeria, haragi itho eta odoletarik. 21. Alabainan beihala danik Moisesek hiri bakhotxean baditu ezagutarazten dutenak sinagogetan, zeinetan irakurtzen baita larunbat oroz. 22. Orduan Apostolu eta zaharren gogarako izatu zen Eliza guziarekin, beren artean gizon zenbaiten hautatzea, eta Paulorekin eta Barnabasekin Antiokiara bidaltzea Juda, izengoitiz Barsabas, eta Silas, anaien artean lehenbizikoak zirenak, 23. Hekiekin hau iskribatzen zutelarik: Apostoluek eta anaia zaharrek Antiokian, Sirian eta Zilizian diren jendaietarikako anaiei, agur. 262 263

38. Jakizue beraz, anaiak, haren bidez zaitzuela erantzuten bekhatuen

barkhamendua; eta Moisesen legeaz ezin garbitu izan zaitezten gauza

guziez,

39. Hortaz dela garbitzen sinhesten duen bakhotxa.

40. Begira beraz zuei ez dakizuen gertha profetetan errana dena:

41. Ikhusazue, arbuiariak, harri eta urth zaitezte; zeren lan bat eginen

baitut zuen egunetan, lan bat sinhetsiko ez duzuena, norbaitek erran balezazuete

ere.

42. Bada, ilkhitzen zirelarik, othoiztu zituzten, ondoko larunbatean

mintza zekizkioten gauza horietaz.

43. Eta sinagoga hustearekin, Juduetarik eta Jainkoa adoratzen zuten

arrotzetarik moltzo bat jarraiki zen Paulori eta Barnabasi, zeinek beren

solasez ekhartzen baitzituzten Jainkoaren grazian gogor egotera.

44. Ondoko larunbatean berriz, hurran hiri guzia bildu zen

Jainkoaren hitzaren entzutera.

45. Bainan Juduek ikhusi zituztenean gizon murru hekiek, bekhaizgoz

bethe ziren, eta burhoka hariz zeiher egiten zioten Pauloren erranei.

46. Orduan Paulok eta Barnabasek heraberik gabe erran zioten: Zuei

behar zitzaitzuen lehenik adiarazi Jainkoaren hitza; bainan hastantzen

duzuenaz geroztik, eta ezagutzen duzuenaz geroz etzaretela bethiereko

bizitzeaz merezdun, huna non jendaien gana itzultzen garen.

47. Jaunak alabainan huneletan gaitu manatu: Ezarri zaitut jendaien

argitzat, izan zaitezen hekien salbagarri lurraren bazterretaraino.

48. Paganoak aldiz, hori entzunik, bozkariotan sarthu ziren, eta

goresten zuten Jaunaren hitza; eta sinheste hartu zuten Jainkoaz aitzinetik

bethiko bizitzerako hautetsiak ziren guziek.

49. Horreletan aurkhintza guzia gaindi barraiatzen zen Jaunaren hitza.

50. Bainan Juduek subermatu zituzten emazteki jainkotiar eta handietarikako.

batzu, eta hiritar lehenbizikoak, eta jazarketa bat bitzarazi zuten

Pauloren eta Barnabasen kontra, eta beren eremuetarik iraizi zituzten.

51. Hekiek berriz, oinetako herrautsa hekien kontra jorik, Ikoniora

goan ziren.

52. Dizipuluak bizkitartean, bozkarioz eta Izpiritu sainduaz betheak

ziren.

XIV. KAP.

1. Bada, Ikonion gerthatu zen, Juduen sinagogara sarthu zirela biak

batean, eta haletan mintzatu zirela, non Judu eta Greziar aralde handi

batek hartu baitzuen sinheste.

BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin

2. Bainan sinhesgogor gelditu ziren Juduek jauzarazi zituzten paganoen

gogoak eta sumindu zituzten anaien kontra.

3. Luzez egotu ziren beraz, heraberik gabe harituz Jaunaren eginbideetan,

eta Jaunak bere hitzari lekhukotasun egiten zioen, hekien bidez

sendagailak eta mirakuluak eginez.

4. Hiriko jendea berriz, bi aldetara jarria zen, batzu Juduen alde, eta

bertzeak Apostoluentzat.

5. Bainan nola paganoak eta Juduek baitzabiltzan hekiei irain egin

nahiz eta harrikatu beharrez;

6. Nabariturik, Apostoluek ihes egin zuten Likaoniako hirietara,

Listrara, Derbera, eta inguruan aurkhintza guzira, eta han erantzuten

zuten ebanjelioa.

7. Listran bazen gizon bat, oinetarik hebain izanez, bethi jarririk egoten

zena, amaren sabela danik maingu zelakoz, egundaino ez baitzen ibili.

8. Harek aditu zuen mintzatzen Paulo. Paulok begiratu zioen, eta

ikhusirik sinhesten zuela sendatuko zela,

9. Erran zioen goraki: Jaiki zaite oinen gainera xuxen. Eta jauzi zen,

eta bazabilan.

10. Jendeek berriz, ikhusi zutenean Paulok egin zuena, altxatu zituzten

mintzoak, likaonaraz erraten zutelarik: Jainkoak, gizon itxuraren

azpian, gure gana jautsi dire.

11. Eta Barnabas, Jupiter deitzen zuten; eta Paulo, Merkurio; zeren

hunek ekhartzen baitzuen hitza.

12. Jupiterren apheza ere, zeina hiri buruan baitzen, athearen aitzinera

ethorri zen, zezenak eta khoroak ekharriz, eta populuarekin sakrifizioak

nahi zituen egin.

13. Bainan Apostoluek, Barnabasek eta Paulok, hori aditu zuteneko,

beren soinekoak urraturik jendearen erdira jauzi ziren, oihu eginez

14. Eta erranez: Gizonak, zer hari zarete? Gu ere hilkizun gare, zuek

bezalako gizonak, zuei erantzuten hari garenak, auza hutsal horietarik

bihur zaitezten Jainko biziaren ganat, zeinak egin izan baititu zeru-luritsasoak,

eta hekietan diren guziak;

15. Zeinak iragan mendeetan utzi baititu jendaiak oro beren bideetan

ibiltzera.

16. Halabadere, ez du bere burua lekhukotasunik gabe utzi, ongia

zerutik eginez, uriak eta fruitu aroak igorriz, hazkurria nasai emanez, eta

bozkarioz bethez gure bihotzak.

17. Eta horrela mintzatuz, etzuten nekhez baizik bitimak beren

buruei imolatzetik baratu populua.

260 261

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!