BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma

BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

XII. KAP. 1. Ordu hekietan beretan abiatu zen Herodes erregea Elizaren ume batzuei hestura ematen. 2. Ezpatatik hilarazi zuen beraz Jakobe, Joanesen anaia. 3. Ikhusirik, berriz, Juduen gogara egiten zuela, harrarazi zuen Piarres ere. Bada, Airisetako egunak ziren. 4. Hartu ondoan, preso ezarri zuen, eta lau soldado andanei eman zioten zaintzera, Bazko ondoan populuaren aitzinera nahi baitzuen ilkhiarazi. 5. Piarres beraz presondegian zaindua zen. Elizatik berriz, othoitza harentzat baratu gabe egiten zen Jainkoari. 6. Bada, noiz-ere Herodesek atheratzera baitzaramakan, aitzineko gauean berean Piarres lo zagoen bi soldadoren artean, bi gathez tinkatua; eta zainak athe aitzinean zauden presondegiaren begiratzen. 7. Eta hara agertu zela Jaunaren Aingerua, eta argi batek dirdiratu zuen toki hartan; eta sahetsean jorik Aingeruak atzarrarazi zuen Piarres, erraten zioelarik: Jaiki zaite laster. Eta burdinak erori ziren haren eskuetarik. 8. Aingeruak erran zioen orduan: Ezar zazu gerrikoa eta jauntz oinetakoak. Eta hala egin zuen. Eta Aingeruak erran zioen: Ezar zazu soingainekoa eta jarraik zakizkit. 9. Eta ilkhirik jarraikitzen zitzaioen; eta etzakien zinezkoa zela Aingeruaren bidez egiten zen gauza; bainan uste zuen idurikunde bat ikhusten zuela. 10. Iraganik ordean lehenbiziko eta bigarren zain araldeak, heldu ziren hirira daraman burdinazko athera, zeina bere baitharik ideki baitzitzaioten. Eta ilkhirik goan ziren karrika bat gaindi, eta bat-batean Aingerua galdu zen haren ganik. 11. Eta bere baithara itzulirik, Piarresek erran zuen: Orai ikhusten dut zinez, bere Aingerua igorri duela Jainkoak, eta itzurrarazi nauela Herodesen aztaparrei eta Judu populuaren igurikitza guziari. 12. Eta gogoeta horietan ethorri zen Mariaren etxera (Maria hura zen, Joanes izengoitiz Mark deitzen zutenaren ama); eta han baziren asko bilduak eta othoitzean zaudezenak. 13. Bada, etxe sartzeko athea jo zuenean, Erhode deitzen zen neskatxa bat ethorri zen entzutera. 14. Eta Piarresen mintzoa ezagutu zueneko, bozkarioaren bozkarioz etzuen athea ideki, bainan barnera laster eginez berria eraman zuen, athean zagoela Piarres. BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin 15. Bainan hekiek erran zioten: Burutik goan zare. Aldiz hura thematzen zen, hala zela. Hekiek zioten ordean: Haren Aingerua da. 16. Piarres, berriz, aitzina hari zen joka. Eta ideki zutenean, ikhusi zuten eta harritu ziren. 17. Bainan ixil zitezen eskuz kheinu eginik, erran zioten noletan presondegitik atheratu zuen Jaunak, eta erran zuen oraino: Berria eremozuete Jakoberi eta anaiei. Eta ilkhirik goan zen bertze toki batetara. 18. Bada, argitu zenean, etzen nahastura xumea soldadoen artean, hean zer egin othe zen Piarres. 19. Herodesek berriz, bilharazi eta khausitu etzuenean, estiran erabilirik zainak, manatu zuen hiltzerat eraman zetzazten; eta Judeatik Zesareara jautsirik, han egotu izan zen. 20. Bada Tiriarren eta Sidondarrentzat hasarre zen. Bainan hekiek gogo ber-batean ethorri zitzaizkon; eta amainaturik Blasto, erregeren gelazaina, galdatu zuten bakea, zeren erregeren lurretarik hazten baitziren hekien tokiak. 21. Egun berezian beraz, errege soinekotan Herodes tronuan jarri zen, eta pergario bat egiten zioten. 22. Populuak berriz, oihu egiten zuen: Jainkoaren hitzak dire horiek, eta ez gizon batenak. 23. Bainan Jaunaren Aingeruak jo zuen han berean, zeren etzioen Jainkoari aithor bihurtu; eta harrek iretsia hil izan zen. 24. Bada, Jaunaren hitza aitzinatuz eta hedatuz zihoan. 25. Berriz, Barnabas eta Saul Jerusalemetik itzuli ziren, beren eginbidea betherik, eta berekin harturik Joanes, izengoitiz Mark deitzen zutena. XIII. KAP. 1. Baziren orduan Antiokiako Elizan profetak eta irakhasdunak, zeinen arteko baitziren Barnabas, eta Simon, Beltza deitzen zutena, Luzio Zirenearra, eta Manahen, Herodes tetrarkaren unhithaurridea, eta Saul. 2. Bada Jaunaren eginbideetan eta barurean bizi zirelarik, Izpiritu sainduak erran zioten: Berezkidatatzue Saul eta Barnabas, nik hartu ditudan lanekotzat. 3. Orduan, barur eta othoitz eginik, eta eskuak gainean ezarririk, igorri zituzten. 4. Izpiritu sainduak bidali zituen bezala, Seleuziara goan ziren, eta handik itsasoz Ziprora. 5. Eta Salaminara ethorri zirenean, Juduen sinagogetan erantzuten zuten Jainkoaren hitza. Joaneses berriz, han zuten beren zerbitzuko. 256 257

6. Eta irla guzian Paphoseraino ibili ondoan, aurkhitu zuten Barjesu deitzen zen halako Judu gizon azti eta profetaizun bat, 7. Zeina baitzagoen Serjio Paulo, kontsulorde, gizon zuhurrarekin. Hunek, Jainkoaren hitzaren lehiarekin, galdatu zituen Barnabas eta Saul. 8. Bainan Elimas aztiak (ezen hori erran nahi zuen haren izenak) zeiher egiten zuen, fedetik gibelarazi beharrez kontsulordea. 9. Orduan Saul, zeina Paulo ere deitzen baita, Izpiritu sainduaz bethea, begira jarri zitzaioen, 10. Eta erran zuen: Oi gizon zimarkhuz eta zer-nahi maltzurkeriaz bethea, debru semea, zuzentasun guzien etsaia, ez haiz baratzen Jaunaren bide zuzenen makhurraraztetik. 11. Eta orai huna Jaunaren eskua hire gainean, eta itsu izanen haiz, noizbait arteo ez baituk ikhusiren iguzkiaren argia. Eta han berean lanbro bat eta ilhunbeak jautsi ziren haren gainera, eta inguruka ibiliz bilhatzen zuen hean, nork emanen zioen eskua. 12. Orduan, gerthatu zena ikhusirik, sinhetsi zuen kontsulordeak eta ederresten zuen Jaunaren irakhasmena. 13. Paphosetik ilkhi zirenean Paulo eta bere lagunak, Perje Panphiliakora goan ziren. Joanes aldiz, hekiek utzirik, Jerusalemera bihurtu zen. 14. Bertzeak berriz, Perje gaindi iraganik ethorri ziren Antiokia Pisidiakora, eta larunbat batez sinagogan sarthu eta jarri ziren. 15. Bada, legea eta profetak irakurtuak izan zirenean, sinagogako aitzindariek hekien gana bidali zuten erratera: Anaiak, zuetarik nihor balin bada populuarentzat solas on zerbait duenik, errazue. 16. Orduan, xutiturik eta ixil zitezen eskuaz kheinu eginik, erran zuen Paulok: Israeldar gizonak, eta Jainkoaren beldur zaretenak, adi zazue. 17. Israelgo populuaren Jainkoak hautatu zituen gure arbasoak, eta altxatu populua, Egiptoko lurrean egoiliar ziren egunetan, eta handik bere eskuaren indarraz zituen erakharri; 18. Eta mortuan berrogoi urthez jasan zituen hekien aztura tzarrak. 19. Eta zazpi jendaki xahuturik Kanaango lurrean, zorthera berezi ziozkaten hekien lurrak, 20. Lau ehun berrogoi eta hamar urtheren buruan bezala; eta gero juieak eman ziozkaten, Samuel profetara dino. 21. Ordutik galdatu zuten errege bat; eta Saul, Zisen semea, Benjaminen leinukoa eman zioten Jainkoak berrogoi urthez. BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin 22. Eta hura khendurik, erregetzat eraiki zioten Dabid, zeinari lekhukotasun bihurtu baitzion, zioelarik: Ene bihotzaren araberako gizona aurkhitu dut Dabid, Jeferen umea, zeinak eginen baititu ene nahi guziak. 23. Hunen ganikako iraulgitik Jainkoak, bere agintzaren arabera, Israeli salbatzaile atheratu dio Jesus, 24. Hura ethortzeko aitzinean, Joanesek populu guziari erantzun ondoan urrikizko bathaioa. 25. Bada, bere aldia akhabatzerakoan Joanesek erraten zuen: Ez naiz ni zuek uste nauzuena, bainan huna ene ondotik dathorren bat, dina ez bainaiz haren oinetako lokharrien barraiatzeko. 26. Anaiak, Abrahamen odoletikako umeak, eta zuen artean Jainkoaren beldur direnak, salbamenduzko hitz hori zuei zaitzue bidalia. 27. Ezen ezagutu gabez hura, eta larunbatetan irakurtzen diren profeten hitzak, bethe dituzte Jerusalemgo egoiliar eta buruzagiek, juiatu dutenean Jesus; 28. Eta heriotzerako ariarik batere haren baithan aurkhi etzezaten arren, Pilatori galdegin diote hilaraz zezala. 29. Eta hartaz iskribatuak diren guziak bethe dituzten ondoan, habetik jautsirik hobian ezarri dute. 30. Bainan Jainkoak hirugarren egunean hiletarik biztu du; eta asko egunez hura ikhusi izan dute 31. Harekin Galileatik Jerusalemera ethorriak zirenek, zeinak orai arteo lekhuko baitire populuaren aitzinean. 32. Eta guk zuei ekhartzen darotzuegu berria, gure arbasoei egina izan den agintza hura, 33. Gure haurrei bethe diotela Jainkoak, biztu duenean Jesus, halanola ere baita bigarren Psalmoan iskribatua: Ene Semea zare zu, egun zaitut nik munduratu. 34. Eta nola hiletarik biztu baitu, ez dadien gehiago usteltzera bihur, hunela mintzatu da: Betheko darozkitzuet Dabidi egin diozkadan agintza zinak. 35. Eta oraino bertzerik ere baderra: Usteldura zure Sainduari ikhustera ez diozu utziko. 36. Ezen Dabid, bere mendean Jainkoaren nahien bethetzen haritu ondoan, lokhartu izan da; eta bere arbasoen aldean ezarri dute, eta ikhusi izan du usteldura. 37. Zeina ordean Jainkoak hiletarik biztu baitu, ez du harek usteldura ikhusi. 258 259

XII. KAP.

1. Ordu hekietan beretan abiatu zen Herodes erregea Elizaren ume

batzuei hestura ematen.

2. Ezpatatik hilarazi zuen beraz Jakobe, Joanesen anaia.

3. Ikhusirik, berriz, Juduen gogara egiten zuela, harrarazi zuen

Piarres ere. Bada, Airisetako egunak ziren.

4. Hartu ondoan, preso ezarri zuen, eta lau soldado andanei eman

zioten zaintzera, Bazko ondoan populuaren aitzinera nahi baitzuen ilkhiarazi.

5. Piarres beraz presondegian zaindua zen. Elizatik berriz, othoitza

harentzat baratu gabe egiten zen Jainkoari.

6. Bada, noiz-ere Herodesek atheratzera baitzaramakan, aitzineko

gauean berean Piarres lo zagoen bi soldadoren artean, bi gathez tinkatua;

eta zainak athe aitzinean zauden presondegiaren begiratzen.

7. Eta hara agertu zela Jaunaren Aingerua, eta argi batek dirdiratu zuen

toki hartan; eta sahetsean jorik Aingeruak atzarrarazi zuen Piarres, erraten

zioelarik: Jaiki zaite laster. Eta burdinak erori ziren haren eskuetarik.

8. Aingeruak erran zioen orduan: Ezar zazu gerrikoa eta jauntz oinetakoak.

Eta hala egin zuen. Eta Aingeruak erran zioen: Ezar zazu soingainekoa

eta jarraik zakizkit.

9. Eta ilkhirik jarraikitzen zitzaioen; eta etzakien zinezkoa zela

Aingeruaren bidez egiten zen gauza; bainan uste zuen idurikunde bat

ikhusten zuela.

10. Iraganik ordean lehenbiziko eta bigarren zain araldeak, heldu

ziren hirira daraman burdinazko athera, zeina bere baitharik ideki baitzitzaioten.

Eta ilkhirik goan ziren karrika bat gaindi, eta bat-batean

Aingerua galdu zen haren ganik.

11. Eta bere baithara itzulirik, Piarresek erran zuen: Orai ikhusten

dut zinez, bere Aingerua igorri duela Jainkoak, eta itzurrarazi nauela

Herodesen aztaparrei eta Judu populuaren igurikitza guziari.

12. Eta gogoeta horietan ethorri zen Mariaren etxera (Maria hura

zen, Joanes izengoitiz Mark deitzen zutenaren ama); eta han baziren asko

bilduak eta othoitzean zaudezenak.

13. Bada, etxe sartzeko athea jo zuenean, Erhode deitzen zen neskatxa

bat ethorri zen entzutera.

14. Eta Piarresen mintzoa ezagutu zueneko, bozkarioaren bozkarioz

etzuen athea ideki, bainan barnera laster eginez berria eraman zuen,

athean zagoela Piarres.

BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin

15. Bainan hekiek erran zioten: Burutik goan zare. Aldiz hura thematzen

zen, hala zela. Hekiek zioten ordean: Haren Aingerua da.

16. Piarres, berriz, aitzina hari zen joka. Eta ideki zutenean, ikhusi

zuten eta harritu ziren.

17. Bainan ixil zitezen eskuz kheinu eginik, erran zioten noletan presondegitik

atheratu zuen Jaunak, eta erran zuen oraino: Berria eremozuete

Jakoberi eta anaiei. Eta ilkhirik goan zen bertze toki batetara.

18. Bada, argitu zenean, etzen nahastura xumea soldadoen artean,

hean zer egin othe zen Piarres.

19. Herodesek berriz, bilharazi eta khausitu etzuenean, estiran erabilirik

zainak, manatu zuen hiltzerat eraman zetzazten; eta Judeatik

Zesareara jautsirik, han egotu izan zen.

20. Bada Tiriarren eta Sidondarrentzat hasarre zen. Bainan hekiek

gogo ber-batean ethorri zitzaizkon; eta amainaturik Blasto, erregeren

gelazaina, galdatu zuten bakea, zeren erregeren lurretarik hazten baitziren

hekien tokiak.

21. Egun berezian beraz, errege soinekotan Herodes tronuan jarri

zen, eta pergario bat egiten zioten.

22. Populuak berriz, oihu egiten zuen: Jainkoaren hitzak dire horiek,

eta ez gizon batenak.

23. Bainan Jaunaren Aingeruak jo zuen han berean, zeren etzioen

Jainkoari aithor bihurtu; eta harrek iretsia hil izan zen.

24. Bada, Jaunaren hitza aitzinatuz eta hedatuz zihoan.

25. Berriz, Barnabas eta Saul Jerusalemetik itzuli ziren, beren eginbidea

betherik, eta berekin harturik Joanes, izengoitiz Mark deitzen zutena.

XIII. KAP.

1. Baziren orduan Antiokiako Elizan profetak eta irakhasdunak, zeinen

arteko baitziren Barnabas, eta Simon, Beltza deitzen zutena, Luzio

Zirenearra, eta Manahen, Herodes tetrarkaren unhithaurridea, eta Saul.

2. Bada Jaunaren eginbideetan eta barurean bizi zirelarik, Izpiritu

sainduak erran zioten: Berezkidatatzue Saul eta Barnabas, nik hartu ditudan

lanekotzat.

3. Orduan, barur eta othoitz eginik, eta eskuak gainean ezarririk, igorri

zituzten.

4. Izpiritu sainduak bidali zituen bezala, Seleuziara goan ziren, eta

handik itsasoz Ziprora.

5. Eta Salaminara ethorri zirenean, Juduen sinagogetan erantzuten

zuten Jainkoaren hitza. Joaneses berriz, han zuten beren zerbitzuko.

256 257

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!