BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma

BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

32. Ni naiz zure arbasoen Jainkoa, Abrahamen Jainkoa, Isaaken Jainkoa eta Jakoben Jainkoa. Moises berriz, ikharan, begiratzera etzen ausartatzen. 33. Aldiz Jaunak erran zioen: Soinetik khen zatzu zure oinetakoak, ezen zu zauden tokia, lur saindua da. 34. Ene begiz ikhusi dut ene populu Egiptoan denaren hestura, eta aditu dut hekien auhena, eta hekien atheratzera jautsi naiz. Eta orai zato, eta bidaliko zaitut Egiptora. 35. Hekiek ukhatu zuten Moites hura, erranez: Nork ezarri hau buruzagi eta juie? hura igorri zuen Jainkoak buruzagi eta atheratzaile, sasian agertu zitzaioen Aingeruaren eskuz. 36. Harek erakharri zituen, sendagailak eta ezagutkariak eginez Egiptoko lurrean, itsaso Gorrian eta mortuan berrogoi urthez. 37. Moises hura da, Israelen umeei erran diotena: Profeta bat eraikiren darotzuete Jainkoak zuen anaien artetik, ni bezala; hura entzun zazue. 38. Hura da baldarnan zena mortuan, Sina mendian mintzatzen Aingeruarekin, eta gure aitekin; bizitzerako hitzak harek izatu zituen guri emateko. 39. Gure arbasoak etziren hari begiratu nahi izan; bainan arbuio zioten egin, eta bihotzez Egiptora itzuli ziren, 40. Aaroni erraten ziotelarik: Gure aitzinean goanen diren jainkoak egizkigutzu; alabainan ez dakigu zer gerthatu zaioen, Egiptoko lurretik erakharri gaituen Moises hari. 41. Eta orduko egunetan egin izan zuten aratxe bat, eta bitima eskaintzen haritu ziren jainko-moldeari, eta bozkario zuten beren eskuetako lanetan. 42. Aldiz Jainkoa aldaratu zen, eta utzi zituen zeruetako armadaren zerbitzatzera, Profeten liburuan iskribatua den bezala: Israelen etxea, mortuan berrogoi urthez niri eskaini othe ditutzu bitimak eta holokaustak? 43. Eta hartu ditutzue Moloken tabernaklea, eta zuen jainko Errenphamen izarra, adoratzeko egin ditutzuen molde batzu. Eta nik Babilonaz haindirat eramanen zaituztet. 44. Lekhukotasuneko tabernaklea mortuan izatu da gure arbasoekin, Jainkoak manatu zioten bezala, Moisesi erran zionean, egin zezan hura, ikhusi izan zuen moldearen arabera. 45. Gure arbasoek harturik, Josuerekin eraman zuten jendaiek gozatzen zuten lurrera, eta Jainkoak hekiek gure arbasoen aitzinean iraizi zituen, eta han egotu da tabernaklea Dabiden egunetaraino. BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin 46. Dabidek esker aurkhitu zuen Jainkoaren aitzinean, eta Jakoben Jainkoari egoitza baten altxatzea galdatu zuen. 47. Salomonek ordean egin zioen tenploa. 48. Bainan Guziz-Gora ez dago eskuz eginikako egoitzetan, profetak dioen bezala: 49. Zerua da ene jarlekhua; lurra berriz, ene oinetako alkhia. Zer etxe eginen darotadazue, dio Jaunak? edo zein izanen da ene phausuko toki hura? 50. Ez othe ditu ene eskuak egin haukiek oro? 51. Buru gogorreko gizonak, bihotz eta beharri ingurebakigabekoak, zuek Izpiritu sainduari gogor egiten diozue bethi; nola zuen arbasoek, hala zuek ere. 52. Profetetarik zein da zuen aitek hainari ez baitiote jazarri? Hil izan dituzte Zuzenaren ethortzeaz aitzinetik berri ematen zutenak, orai zuek izatu baitzarete haren saltzaile eta hiltzaile; 53. Zuek, Aingeruen eskutik legea izatu-eta, begiratu ez duzuenak. 54. Bada, horiek aditzean, bihotzez ihartzen eta haren kontra hortzez karraskaka hari ziren. 55. Ordean, Izpiritu sainduaz bethea baitzen, zerura begiratzean ikhusi zituen Jainkoaren ospea, eta Jesus xutik zagoela Jainkoaren eskuinean. Eta erran zuen: Hara, ikhusten ditut zeruak zabalduak, eta gizonaren Semea Jainkoaren eskuinean dagoela. 56. Hekiek aldiz, marrumaka hasirik, tapatu zituzten beharriak, eta guziak batean jauzi zitzaizkon gainera. 57. Eta hiriz kanporat herrestaturik, harrikatu zuten; eta lekhukoek utzi zituzten beren soinekoak Saul deitzen zen gizon gazte baten oinetan. 58. Eta harrikatzen zuten Eztebe, zeinak dei eginez erraten baitzuen: Jesus Jauna, har zazu ene arima. 59. Gero belhaunikaturik, gora egin zuen oihu, zioelarik: Jauna, ez horien gain ezar bekhatua. Eta hori erran zuenean lohakhartu zen Jaunaren baithan. Saul berriz, gogoz haren heriotzean barne zen. VIII. KAP. 1. Orduan bada, gogorki jazarri izan zitzaioen Jerusalemen zen Elizari; eta guziak, Apostoluak lekhat, barraiatuak izan ziren Judeako eta Samariako eremuak gaindi. 2. Bainan Jainkoaren beldur ziren gizon batzuek artha izan zuten Eztebez, eta deithore handi bat egin zuten haren gainean. 244 245

3. Saulek berriz, desmasiatzen zuen Eliza; etxeetan sarthuz, eta gizon eta emaztekiak herrestatuz, preso ezartzen zituen. 4. Bazterretara barraiatuak zirenak beraz, bazabiltzan Jainkoaren hitza erantzunez. 5. Berriz, Samariako hirira jautsirik, Filipek Samariarrei erantzuten zaroeten Kristo. 6. Jendeak aldiz atzarriak zauden Filiperen erranei, bihotz batean entzuten egonez eta ikhusten baitzituzten harek egiten zituen sendagailak. 7. Ezen izpiritu lohiak deihadarka ilkhitzen ziren asko debrudunen baitharik. 8. Sendatuak izan ziren, berriz, hainitz enblai eta maingu. 9. Hargatik bozkario handi bat egin zen hiri hartan. Bazen bada gizon bat, Simon deitzen zena, hirian lehenago azti izatua, eta Samariako jendea zoratzen zuena, bere burua norbait handirentzat emanez; 10. Eta guziak, xumeenetik handieneraino, hari begiratzen ziren, ziotelarik: Hau da Jainkoaren indar, handia deitzen dena. 11. Bada, haren ondotik zabiltzan, zeren aspaldi hartan tentua galarazi baitzioten bere gaizkinkeriez. 12. Bainan sinheste eman ziotenean Filiperi, zeinak erantzuten baitzioten Jainkoaren erresuma, gizonek eta emaztekiek bathaioa hartzen zuten Jesu-Kristoren izenean. 13. Orduan Simonek berak ere sinhetsi zuen; eta bathaiatua izan zen ondoan, Filiperi iratxikia zagoen. Ikhusten baitzituen halaber egiten ziren sendagaila eta mirakulu handiak, harriturik espantatzen zen. 14. Bada, Jerusalemen ziren Apostoluek aditu zutenean Samariarrek onhetsi zutela Jainkoaren hitza, hekien gana bidali zituzten Piarres eta Joanes, 15. Zeinek, ethorri-eta, hekientzat othoitz egin baitzuten, izan zezatentzat Izpiritu saindua; 16. Ezik etzen oraino hekietarik nihoren gainera jautsi, bainan bathaiatuak ziren bakharrik Jesus Jaunaren izenean. 17. Orduan Apostoluek eskuak ezartzen zituzten hekien gainean, eta izaten zuten Izpiritu saindua. 18. Aldiz Simonek ikhusi zuenean, Apostoluen esku ezartzearen bidez ematen zela Izpiritu saindua, eskaini zioten diru, 19. Zioelarik: Niri ere indazue ahal hori, edozeinek, nik eskuak gainean ezarri ondoan, izan dezan Izpiritu saindua. Piarresek ordean erran zioen: BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin 20. Hire dirua galtzapenetarako izan bedi hirekin, zeren uste izan dukan dirutan izan daitekela Jainkoaren dohaina. 21. Ez haiz phartedun eta ikhustekorik ez duk gauza hortan, ezen hire bihotza ez duk Jainkoaren aitzinean zuzena. 22. Tzarkeria hortaz urrikitan sar hadi beraz eta othoitz egiok Jainkoari, hean bederen barkhatuko deraian hire bihotzeko asmu hori. 23. Ikhusten diat alabainan khelderraren kharastasunean eta gaixtakeriaren lokharrietan hagoela. 24. Simonek aldiz ihardestean erran zuen: Zuek enetzat Jaunari egiozue othoitz, zuek erran horietarik ez dakidan deusere gertha. 25. Eta hekiek, lekhukotasun eginik eta Jaunaren hitza erantzunik, Jerusalemera bihurtzen ziren, eta Samariarren aurkhintza askotan hedatzen zuten ebanjelioa. 26. Bada Jaunaren Aingerua Filiperi mintzatu zitzaioen, erraten zuelarik: Jaiki zaite eta zoaz hegoaldera, Jerusalemetik Gazara jausten den bidera; xahutua baita hiri hura. 27. Eta jaikirik goan zen. Eta hara Ethiopiar gizon ebaki bat, Ethiopiako erregina Kandazen azpiko handietarik, erreginaren khutxa guzietako kargua zuena, adoratzera ethorri zela Jerusalemera. 28. Eta bere orga-lasterrean jarria itzultzen zen, Isaias profetaren irakurtzen hari zelarik. 29. Izpirituak berriz, Filiperi erran zioen: Aitzina zaite eta hurbil zakizkio orga-laster horri. 30. Orduan laster eginik, Filipek aditu zuen Isaias profetaren irakurtzen hari zela, eta erran zioen: Uste duzu ardiesten duzula irakurtzen duzuna? 31. Harek ihardetsi zuen: Eta noletan dezaket, baldin ez badarot norbaitek erakhusten? Eta othoiztu zuen Filipe igan eta jar zadien harekin. 32. Hau zen bada, irakurtzen hari zuen Iskriturako aurkhintza: Ardi bat bezala hiltzera eramana izan da; eta nola ixilik baitago bildotsa murrizten hari duenaren aitzinean, hala da egotu ahorik ideki gabe. 33. Beheramenduan, hautsia izan da haren kontrako juiamendua. Nork erranen du haren ethorkia, ezen lurretik khendua izanen da haren bizia? 34. Horren gainean ebakiak erran zioen Filiperi: Erradazu othoi, nortaz dio profetak hori? bere buruaz, ala bertze norbaitez? 35. Orduan Filipek hitza harturik, eta Iskriturako aurkhintza hortan hasirik, ezagutarazi zioen Jesus. 246 247

3. Saulek berriz, desmasiatzen zuen Eliza; etxeetan sarthuz, eta gizon

eta emaztekiak herrestatuz, preso ezartzen zituen.

4. Bazterretara barraiatuak zirenak beraz, bazabiltzan Jainkoaren

hitza erantzunez.

5. Berriz, Samariako hirira jautsirik, Filipek Samariarrei erantzuten

zaroeten Kristo.

6. Jendeak aldiz atzarriak zauden Filiperen erranei, bihotz batean

entzuten egonez eta ikhusten baitzituzten harek egiten zituen sendagailak.

7. Ezen izpiritu lohiak deihadarka ilkhitzen ziren asko debrudunen

baitharik.

8. Sendatuak izan ziren, berriz, hainitz enblai eta maingu.

9. Hargatik bozkario handi bat egin zen hiri hartan. Bazen bada

gizon bat, Simon deitzen zena, hirian lehenago azti izatua, eta Samariako

jendea zoratzen zuena, bere burua norbait handirentzat emanez;

10. Eta guziak, xumeenetik handieneraino, hari begiratzen ziren, ziotelarik:

Hau da Jainkoaren indar, handia deitzen dena.

11. Bada, haren ondotik zabiltzan, zeren aspaldi hartan tentua galarazi

baitzioten bere gaizkinkeriez.

12. Bainan sinheste eman ziotenean Filiperi, zeinak erantzuten baitzioten

Jainkoaren erresuma, gizonek eta emaztekiek bathaioa hartzen

zuten Jesu-Kristoren izenean.

13. Orduan Simonek berak ere sinhetsi zuen; eta bathaiatua izan zen

ondoan, Filiperi iratxikia zagoen. Ikhusten baitzituen halaber egiten ziren

sendagaila eta mirakulu handiak, harriturik espantatzen zen.

14. Bada, Jerusalemen ziren Apostoluek aditu zutenean Samariarrek

onhetsi zutela Jainkoaren hitza, hekien gana bidali zituzten Piarres eta

Joanes,

15. Zeinek, ethorri-eta, hekientzat othoitz egin baitzuten, izan zezatentzat

Izpiritu saindua;

16. Ezik etzen oraino hekietarik nihoren gainera jautsi, bainan bathaiatuak

ziren bakharrik Jesus Jaunaren izenean.

17. Orduan Apostoluek eskuak ezartzen zituzten hekien gainean, eta

izaten zuten Izpiritu saindua.

18. Aldiz Simonek ikhusi zuenean, Apostoluen esku ezartzearen

bidez ematen zela Izpiritu saindua, eskaini zioten diru,

19. Zioelarik: Niri ere indazue ahal hori, edozeinek, nik eskuak gainean

ezarri ondoan, izan dezan Izpiritu saindua. Piarresek ordean erran

zioen:

BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin

20. Hire dirua galtzapenetarako izan bedi hirekin, zeren uste izan

dukan dirutan izan daitekela Jainkoaren dohaina.

21. Ez haiz phartedun eta ikhustekorik ez duk gauza hortan, ezen

hire bihotza ez duk Jainkoaren aitzinean zuzena.

22. Tzarkeria hortaz urrikitan sar hadi beraz eta othoitz egiok

Jainkoari, hean bederen barkhatuko deraian hire bihotzeko asmu hori.

23. Ikhusten diat alabainan khelderraren kharastasunean eta gaixtakeriaren

lokharrietan hagoela.

24. Simonek aldiz ihardestean erran zuen: Zuek enetzat Jaunari egiozue

othoitz, zuek erran horietarik ez dakidan deusere gertha.

25. Eta hekiek, lekhukotasun eginik eta Jaunaren hitza erantzunik,

Jerusalemera bihurtzen ziren, eta Samariarren aurkhintza askotan hedatzen

zuten ebanjelioa.

26. Bada Jaunaren Aingerua Filiperi mintzatu zitzaioen, erraten zuelarik:

Jaiki zaite eta zoaz hegoaldera, Jerusalemetik Gazara jausten den

bidera; xahutua baita hiri hura.

27. Eta jaikirik goan zen. Eta hara Ethiopiar gizon ebaki bat,

Ethiopiako erregina Kandazen azpiko handietarik, erreginaren khutxa

guzietako kargua zuena, adoratzera ethorri zela Jerusalemera.

28. Eta bere orga-lasterrean jarria itzultzen zen, Isaias profetaren irakurtzen

hari zelarik.

29. Izpirituak berriz, Filiperi erran zioen: Aitzina zaite eta hurbil

zakizkio orga-laster horri.

30. Orduan laster eginik, Filipek aditu zuen Isaias profetaren irakurtzen

hari zela, eta erran zioen: Uste duzu ardiesten duzula irakurtzen

duzuna?

31. Harek ihardetsi zuen: Eta noletan dezaket, baldin ez badarot

norbaitek erakhusten? Eta othoiztu zuen Filipe igan eta jar zadien harekin.

32. Hau zen bada, irakurtzen hari zuen Iskriturako aurkhintza: Ardi

bat bezala hiltzera eramana izan da; eta nola ixilik baitago bildotsa murrizten

hari duenaren aitzinean, hala da egotu ahorik ideki gabe.

33. Beheramenduan, hautsia izan da haren kontrako juiamendua.

Nork erranen du haren ethorkia, ezen lurretik khendua izanen da haren

bizia?

34. Horren gainean ebakiak erran zioen Filiperi: Erradazu othoi,

nortaz dio profetak hori? bere buruaz, ala bertze norbaitez?

35. Orduan Filipek hitza harturik, eta Iskriturako aurkhintza hortan

hasirik, ezagutarazi zioen Jesus.

246 247

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!