18.07.2013 Views

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

18

SUPAZTER XOKOAN

Bethi banindoan bizkitartean, eta ja, Art-Izarraren ondotik, Hiru

Erregeak jauzian iraganak nituen. Sekulako bide ba othe nuen? Azkenean,

Oilo-Koloka nere gibelean utzirik bere xitoekin, batto lehertu ere gabe,

izar-erhautsez estalia, izerdiz pelatua banindoan, noiz eta ere, han, nere

aintzinean ikusten baitut... Parabisua...

Hatsak eta guziak joanik, bihotza kasik gelditzeko heinean, harritzen

naiz hantxet. Jesus, Jainko maitea! Hura zen, hura, ikustekoa! Dena

urhe, dena zilhar, dena disdira! Belhaunak dal dal dal ikharatzen zitzauzkitan,

ederraren ederrez. Ez zen ez halako aphez-etxerik edo jaun handien

jauregirik, ez eta ere elizarik!... Jesus, Jesus!...

Hainbertzenarekin, Parabisuko athe urhezkoaren aintzinean jarria,

ikusten dut gizon bat, bizar alimaleko batekin: Jon Doni Petri, zeruko

gakoen argitzen ari. Bazuen zer egin! alabainan, erdoilak osoki janak

zauzkan.

Krisk, krask, nere zapeta handiekin harrabots puska bat egiten dut,

Parabisuko bide xoragarrian. Jon Doni Petrik burua altxatzen du, bere

lanaren artetik, eta halako hirri batean hasten da berehala:

—To, to! Norbait heldu zaikuk egun zerurat! baduk mira!... Ho,

adixkidea, norat zoazi zure ustez?

—Bainan... zerurat, o Jon Doni Petri!

—Zerurat?... Baduk hoberik! Aspaldixkoan bertze biderik hartzen

duzue gizonek! Orizu, behozute ene gakoeri... Gorri gorriak erdoilak

janak!... Eta barkhamendurekin, nondik heldu zira?

—Frantziatik.

—Frantziatik!... Hau ona diaguk! Berrogoi urthe huntan, Frantses

gutti, gutti, hunarat! Lehenago bai, trumilka. Bainan orai, emazte bakar

batzu, doi doia!... Eta nola deitzen zinen munduan, ez baniz ausartegi?

—Haurmaite...

—Haurmaite! Bainan orduan, Eskualduna zira, eta ezagutzen zaitut

segurki! Haurmaite! Gizagaixoa! Ez zinen baitezpada gaixto gaixto hetarik!

Bainan, itzal ttipitto zonbait, berehala zeruan sartzeko! Behin edo

bertze gerthatu ere zautzu, arratsean erran baituzu goizeko othoitza, eta

goizean arratsekoa. Kasu eman bazinu gehixago!... Eta, zer deramazu,

hor, alfotxa gorri handi horietan?

—Gure Herria ilabetkaria, ilabetkari horrentzat moldatu ditudan lan

purruxkak!...

Jon Doni Petri xutitua zen, orai, eta nere gana hurbildurik, gogo

onez besarkatzen nau han, bainan han, tinko tinkoa! Sainduaren bizar

Jean Barbier

handiak poxi bat min egiten zautan, egia erran. Bainan, halere... zer

goxoa eta zer loria!...

—Hi haiza, Haurmaite, Gure Herriaren egileetarik bat? Kazeta moldatzaile

gehienek ez die ene bizarreko ile bat balio; bainan Gure Herrian

balinbahintzan, bertzerik duk. Biba hi, Haurmaite! Hemen guziek irakurtzen

diaguk Gure Herria. Jesus Haurrak eta Ama Birjinak ere, noiz edo

noiz, behako bat emaiten diotek. Eta zeruan diren Eskualdunek!

Harrapaka baderamaie. Ilabete guziez, aingeru Gabrielek beren Gure

Herria noiz ekarriko dioten, ezin igurikatuz diaudek. Haugi, Haurmaite,

haugi!

Hiaurek behin baino gehiagotan erran dukan bezala, ez duk ez hori

hire lanik txarrena. Eskuara gabe, Eskualduna ez duk, errexki bederen,

fededuna. Eskuara galtzera zioian beharbada. Galtzerat utzi nahi ez zutenak

lagundu ditutzue... Haugi zerurat, haugi! Segur, merezitua dukala!

Ikusiko duk, San Frantsesek, San Iñaziok, Jon Doni Maiorgak, Mikel

Garikoitz Ibarrekoak eta bertzeek beltzuri handirik eginen dauetenez.

Xilintxa hau jo eta, hunarat ekarraraziko ditiat oro berehala...

Bilinbi-balanba, binbili-banbala, abiatzen da xilintxa, eta... hor...

izerdi uharretan... iratzartzen naiz... Jesus!... Non othe naiz? Ustez

zeruan, eta ez nintzen ilhargian ere, bainan bai lur-gainean, nere ganberan,

oraino hazkar eta erdi-gazte... Eliza-dorreko ezkilak iratzarrarazia ninduen,

oren bat gau erdiko mezara!...

Gogoa ilhun, jarri nintzan nere ohearen gainean. Eta, hala, hala,

hain goxo zen Jon Doni Petriren bihotzari kontra, bizar handi harek sistatzen

ninduela!... Eta amets bat baizik ez zela!...

Bainan gero, begiak berriz ixtant bat hetsi ondoan, zeru eder hura

agian oraino ikusiko nuelakoan, ohe gainetik jauzian xutiturik, belhaunikatu

nintzan, othoitz hunen egiteko:

—Barkatu, Jon Doni Petri handia, nere ametsak zerbaitetan huts

egin badautzu; amets bat baizik ez zen. Bainan omen baitire zerbait erran

nahi duten ametsak, gaurkoaren ondotik iduritzen zaut, gure lana ona zautzula.

Gure Herriari uztartzeko naiz beraz berriz ere, eta... Jainko Jaunak

nahi dukeen bezenbat luze... edo labur.

Eta, hortan, gau-erdiko mezarat joan nintzen berehala, halako loria

bat bihotzean!...

19

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!