18.07.2013 Views

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

16

SUPAZTER XOKOAN

Muziu Fort zena, begiak zabal zabala, ahoa oraino zabalago, irria

nausiturik, harritua, beha zagon Martin gaizoari.

—Anpallatzerat, Martin?...

—Ba, jauna, anpallatzera. Badakit zerbait minxka pairatzen dela,

anpallatzean. Bainan, futxo, lau mila libera ere ez dira artho-pean atzemaiten,

eta, engoitik orai, hasian hasi, deliberatuz geroz, baliatu nahi

nuke...

Soberakina soberakina da, ez dea hala? Muziu Fort karkailaz ari zen

beraz, Martinen sudurrari hurbil hurbila, Martin gaizoari sorbaldak inharrosten

ziozkala.

—Bainan, Martin, othe dakizu ontsa, zer den anpallatzea?

—Xuxen, ez, jauna. Erran dautzut ostixoan, Paxkalek zerbait

murruskatu baizik ez zautala. Erran daut bakarrik, anpallatzeko hauta nintzala,

hortako behar diren guziak baditudala, eta ez zela ni baino hoberik

atzemanen ingurune hautan guzietan...

—O, Martin, Martin, barkhatu irria eskapatzen bazaut, bainan,

Paxkal demonio harek ederki enganatu zaitu, eta lephoraino gero! Nahi

duzu jakin anpallatzea zer den? Anpallatzea da: Norbaiti larrua edeki eta,

larru hura lastoz bethetzea, leher egiteko heinean, Ihauterian Zanpantzar

edo Karnabal bezal bezala... Martin, behar othe zaitut anpallatu, Uharte

Ibarnegaraiko arrano alegia bizi hek bezala?... Nahi duzu?...

Martin, zuri zuria egina, begiak zorrotz, brau xutitzen da. Muziu

Fort zenari agur bat egin ere gabe, bazoan orai kanporat, firrindilaka:

«Brien bisaia!... Brien ariña!».

Iphar haizea bezala iragan zuen Espainiako karrika.

Paxkal hatzeman balu orduan, akhabo zen Paxkal!

Bainan, beharrik, Paxkalek lekuak hustu zituen zonbait egunez...

Jean Barbier

EGUERRIKO KONDAIRA

Eguerri bezpera zen. Bizpahiru ahutara gaztena goxoki janik supazterrean,

sagar-arno bat hauta lorietan hurrupaturik, ganberako leihoan

emana, izarreri beha nindagon. Iduri zitzautan izar heieri behera jausten

ikusi behar nuela Jesus, eta, Jainkoak emanik, boz bat baitut frango pollita,

hor, ohartu ere gabe, ez naiz hasten Atzar gaiteren xaramelatzen?

Atzar gaiten, atzar lotarik

Gau huntan da Jesus sortzen,

Amodioak garhaiturik

Gure gatik da ethortzen.

Bainan, bet-betan, oharturik haize meheño bat firurikan heldu zautala

ipharretik, beldurrez eta hotzak iragan, banoa ohe gainera, neure soinekoekin

hala hala, lo kuluxkaño bat eginen dudalakoan, gau-erdiko

meza aintzinean.

Atzar gaiteren azken azken hitza emaiten ari nintzalarik, exti, extia,

ezpainak luxatuz, ttunpez lokartzen naiz, eta berehala, horra non egiten

dudan amets bat, bainan amets bat!...

Beraz, Jainkoak, igorria zautan zerurateko galdea, nik batre uste ez

nuelarik. Nere girixtino eginbideak oro betherik, azta gaixto guziak

aphezaren eskuetarat arthikirik, horra abiatzen naizela Parabisurat buruz.

Urhats zonbait egin orduko, gelditzen naiz zankez, eta gero, laster batez

itzultzen nere ganberalat!... Gain hartan zer gertha ere, alfotxetan ezartzen

ditut ez dakit zenbat urthe hetan egin ziren Gure Herriaren ager-aldi

guziak, eta anda izarreri buruz.

Berehala ohartzen naiz erreposkiago noala, Gure Herria demontre

harek nik uste baino gehiago aztatzen zuelakotz alfotxetan. Bainan, hartuko

dut behar den astia, eta hola bederen bihotza arinik banoa, hedoietan

harat. Nork daki zertaz behar ditaken gaintto hetan?

Joan, joan, bethi joan, banindoan beraz, alfotxak bizkarrean,

Larresoroko Killo gaizoak egin makila pollit bat eskuan, izar batetik bertzera

brixt, jauzika. Jesus, Jesus, ez nuen sekulan erranen hainbertze izar

bazitekela zeruan!... Garaziko mendietarik lehenago ikusten nintuenak

deusik ez ziren oraikoen aldean!

17

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!