18.07.2013 Views

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

144

BI MAKILA BIDEAN

Merkatutik etxera, ilhun-nabarrean,

Zintzurra legundurik arno-nafarrean,

Irrintzinaka noa, makila airean!...

(J. B.)

SUPAZTER XOKOAN

Etxe-alde, irrintzinaka heldu zen Sarasketa Biamunteko Piarre, irrintzinaka

eta makila firrindilaka... «Ai, ui, ui!»... Astelehena zen, Donianeko

merkatu-arratsa. Gizon gazte ona zen Piarre, eta adixkide ainitz bazuelakotz

ere, Mesaarrainean, Dofinenean eta Leonenean lehenik, Lexakaren

etxean gero Izpuran, Madalenan berantxago, Donazaharre-maiderrenean

azkenik bost baso arno edanik, bazoan orai Antxixarburuko patarrari

gora, irrintzinaka bethi, eta makila firrindilaka!

Ah! Makila hura! Azkonzabaleko mizpira legun eta xuxen xuxen

batetarik egina! Makila hura sahetsean ez othe ere zen sorthua? Berak

ongi bazakiena? Zer nahi den, ohiko kantuan bezala, lehen hurratsak zituen

egin munduan, amak lagunduz, bainan... makila eskuan!

Eta geroztik, badut uste bere itzala lehenago galduko zuen Piarrek,

bere makila galduko zuen baino, ezen, haur txar bat oraino zelarik, aitaren

makila behar zuen jaunak eskuetan, lokartzeko!

Aitak berak irakatsi zion makila hartaz baliatzen. Frantxoa zenak,

Duzunaitzeko erretor sainduak ez ziozkan hiru mixterio printzipalak

buruan oraino sarrarazten ahal. Eta Piarrek, jadanik, bere aitari ikasirik,

bazakien: makila saheska emanik, bere buruaren gerizatzen; azpitik goiti,

ximixtaren pare, makila haren firurikan erabiltzen; gainetik beheiti, makila

harekin, marroaren kopeta porroskatuko zuen kolpearen emaiten.

Horiek oro bazakizkan, eta nola zakizkan! Hopts, makilkari bat egin

zen izigarria, nehor nihun ez baitzitzaion, borroko-aldi bat harekin egin

beharrez, gogo-kontra baizik atheratzen.

Behin bizkitartean, gauaz, Antxixarburuko gaztena-ondo handien

artetik, zokorik ilhunenean, gizon bat jali zitzaion, jauzian, biderat...

Oren laurden batez arizan ziren, elgar ezin garraituz, elgarren bethekoak

biak! Oren laurden baten buruan, boneta begietaraino sarturik, xamarrarekin

bere burua kukuturik urrundu zen... aita, semea nausi utzirik, han,

Antxixarburuko oihanean! Hiltzerakoan bakarrik aithortu zion hori bere

semeari:

Jean Barbier

«Egundaino nehork ez ziakan joan, ordu arte. Nahi nikan ikusi, hire aita

bezanbat bahintzanez. Ikusi nikan, eta nere gostuz sinhetsi, aiphatu ere ez baituk,

sekulan, arrats hartako gure gudu izigarria!...».

Irrintzinaka bazoan beraz Piarre Biamuntekoa...

Eta horra non, han nonbait, Ahatsako bidean, bertze irrintzina bat

eraikitzen den samina...

Ñakero Mendibekoa zoan, irrintzinaka hura ere, Donazaharre-

Donamartiako mindeian harat, Exkerraenean eta Burugorrienean papoaren

berotzen egonik, Donianeko merkatutik heldu. Nola huts egin

zuten elgar Piarrek eta Ñakerok?...

Ori, Maiderrenean Piarre sarturik, Burugorrienean Ñakero sartzen

ari zelarik... Piarre bezala, makila onaren jabea... Ñakero hoi, Salbatore

gain hetan pikatu mizpira batetarik egin makila zaluaren jabea. Eta makila

harek zer xixtuak, Ñakeroren eskuan!... Aitaren ganik ikasia harek ere

bere mizpira adarraren zirurikatzen...

Egun batez —hogoi urthe zituen, orduan— kask eta kask, bigarren

ukaldian berean lurrerat aurthiki zuen bere partida, ezpainak idekirik,

odoletan. Aita han zuen, bi hurratsetan, hari beha, eta hari oihuka: «Zer

zizte, ba, oraiko gazteak? Lehenago, guk, erroz gora lehen ukaldian aurthikitzen

ginian gure gizona!... Paulo Ezterenzubikoari galdegizok, ez

denez hori egia?».

Geroztik, bigarren ukaldi guti eman zuen gure Ñakerok, deuseren

eta nehoren beldur ez baitzen sekulan. Eta, behin baino gehiagotan,

Burdin-Kurutxetan, Irati-Sorhon gaindi, oihanez oihan bere behien

ondotik zabilalarik, zonbait zonbait otso erabili zuen bere makilaren aintzinean,

Aburretako edo Larrañeko potxetan harat, Betelemen David

erregeak, errregetu aintzinean bezala! Bainan, erregetzeaz bertzerik

bazuen gaur Ñakerok gogoan, eta irrintzinaka bazoan beraz, Ahatsako

bidean...

Eta huna non, han nonbait, Aphat-Ospitaleko kasko hartan, entzuten

duen irrintzina bat gaitza!... «Ah! baia!... Ai, ui, ui! ai, ui!» eta, zankez

itzulirik, gibelerat egin zuen Ñakerok, Donazaharrerat buruz...

Piarre, Maiderreneko alderat heldu zen hura ere, zapartaka, bertze

irrintzinalariaren ganat. «Ai, ui, ui! ai, ui!».

Lehenagoko mendeetan, dena oihan zelarik Eskual-Herria, hola

hola elgar bilatzen ohi zuten orduko Eskualdunek, menditik mendira,

bortutik bortura... Eta Ameriketako oihanetan, gauxoeri lazta bat sartzen

diotela hezur-munetan, lehoin, puma eta tigreak, orroaz, marrumaz,

145

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!