18.07.2013 Views

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

14

SUPAZTER XOKOAN

—Da gero, jauna, hemen orai ikusten duzuena... Ene kurutzea

Gaxina da. Nik ez dut mundu huntan Gaxina baino jasan-gaitzagorik, eta

hortakotzat deramat orai Gaxina, bizkarrean... Behin bederen zuk erranak

egiten ditugula! Ez zautzu, jaun misionesta?... Herriko gizon guziek,

Larrondo guardak bezala sinhetsi bazinituzte, elizatik etxerako bide guzia

kurutzez hartua zinukete, jaunak, Gaxina bezalako kurutzez hartua...

Gehiagokorik ez entzuteko, aphezak bazoazin orai bixi bixia, kasik

lasterka, beren irria ezin atxikiz lanik aski bazutela. Bethi airean, konkolotx,

emazte gaixoak ez zakien gehiago nun eta nola gorda bere burua!

Larrondo karkaraka irriz ari zen, uriatzeko heinean...

Hamabortz egunez ez zion Gaxinak Larrondori solasik eman.

Eta gero... berriz hasi zen eta ez gelditu hil arte.

Jean Barbier

ANPALLATZERAT... MARTIN?

Nor othe zen hobendun, ait'amek ez balinbazakoten liburuetan eta

kazetetan irakurtzen erakutsi? Noren hoben othe zen, Paxkal plaza-biltzale

debruz egin harek, zer nahi gezur balinbazazkon sinhetsarazten?

Gezur horiek iresten zituen, hala da, mazapen puska batzu bezala.

Bainan hala hala, inguru hetako zazpi herrietan ez zen golde-nabarra

harek bezain xuxen eta barna erabiliko zuenik. Kabalakina ere zen lehen

lehena. Bainan, Paxkal figura harek burua azpiz goiti ezartzen zakon,

bere maltzurkeriekin.

Goiz batez, Martin athera zen karrikara, pinpirinan aldatua. Banpa,

banpa bazoan bideari behera, bere alimaleko zapata itzedunak oinetan.

Esposeko jauntziak emanak zituen: pezako jaka, pezako galtzak, barneko

motxa dena ttitta gorri eta pherde. Gerriko zintak egiten ziozkan hiru

inguru segurik, gorri gorria, girgilleriak sahetsetik dilindan. Gerrikoaren

azpian, aintzinetik, gaitzeko botoin bat, ezpel xuri xuriz egina, erdiko

sakela handiaren hesteko. Athorra xuria, hamabi plegu xeherekin, ithotzeko

heinean beharrietaraino heltzen zitzaiona. Buru kaskoan, bonet

edo kapelu beltx bat, onjo zabala iduri, ile kozkor batzuen gainean.

Banpa banpa bazoan beraz Martin, karrikari behera. Bazterrerat

behatu balu, zerbaitez jelostuko zen behar bada. Bainan, athorra-lephoaren

erdian egoiteak ere lanik aski emaiten zakon, eta ez zuen Paxkal

bere adixkidearen irri maltzurrik ikusi.

Joan, joan, azkenean heltzen da Muziu Fort zenaren etxe aintzinerat.

—Hela!... Badea nehor?...

—Aintzina, aintzina!... To, Martin! Hemengo aldi? Jar zaite, othoi!

Aspaldi huntan ez zintudan ikusi. Zer berri da hor gaindi?

—Ba, jauna, berri on guti. Ezin bizia, ori! Ogi guti sartu da; artoa

ere xuhur, eta mahatsak osoki huts egin dauku, hormarekin lehenik eta

gero idortearekin... Zonbait zonbait gogoeta egina naiz gau hautan

guzietan; eta hots, ororen buruan, deliberatu dut, Paxkal plaza-biltzalearen

erranari behar nioela behatu.

—Ah!... Eta zer dio Paxkal plaza-biltzaleak, Martin?

—Bo! ori, jauna, aithortuko dautzut, Paxkalek ez dauzkidala xehetasunak

oro nik nahi bezain garbiki eman. Zerbait murruskatu daut han,

erranez: Lau mila libera emanen zinituela, bere burua anpallatzerat utzi

nahiko zuenari...

15

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!