18.07.2013 Views

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

136

SUPAZTER XOKOAN

KONTZIENTZIA ETA... BERTZA

Hor, orai duela ainixko urthe, Suhuskuneri hurbileko Jalsuar batek

erosia zion bertz bat, pandero bat... gero pagatzekotan.

Bakarrak bazituen hola saldurik Cinqualbres Donibaneko Kauter

gaizoak, Xuitotik eta Behorlegi arte hortan! Eta nehor guti heldu pandero

heien pagatzera, ordaintzera...

Astelehen guzietako merkatuetara bazoan xuxen, itzuli bat egin

beharrez bere zordunen harrotzeko. Bainan Jainkoak haundisko eginik,

ez ziteken nahi bezala gorda. Eta gero, —giza gaizoa!— kobrezko bertz

gorri bat ez zuen bizkarrean emaiten, bere itzuli-inguruaren egiteko?...

Hots, iguzkiak panderoan dir dir eginik edo bertzela, zordun asko brixtez

itzaliak ziren eta Mesaarrainean sartuak edo Leonenean... Arnoa hiru

sosetan baitzen orduan, orentto batendako hantxet ziren ostatuan,

hurrup eta klik, goxara goxatzen; eta gero, Kauteraren bertz gorria merkatutik

itzalia zen aspaldi, gure Garaztar ihiziak begiak ñir-ñir,

Leonenetik atheratzen zirelarik, makilak herrestan.

Ordutik, zer zuen egitekorik Cinqualbres gaizoak?

Ori, zuek eta nik eginen ginuena: athez-athe biltzea Donianeko

merkatuan biltzen ez zena.

Eta holaxet egiten ere zuen. Mando haundi baten gainerat iganik, bi

bertz handi, —bide-naar saltzen bazituen ere— aldean emanik, auzoherrietarat

bazoan, hemen gaitzuru bat ogi bil eta hantxet bi gaitzuru

artho, bere hartzekoak, poxika poxika, hola kobratuko zituelakoan, Bettiri

zenak bezala.

Beraz, egun batez, bere mandoaren gainean, bertze orduz, Errege-

Magoak beren kameluen gainean bezen xut, bazoan gure Bezkin

Kautera, Suhuskuneri buruz. Xoxoak xixtuz ari ziren oihanetik, biligarroak

ttirrittaka mahastietarik, bainan esker guti zuen Kauterak heien

xaramela guzientzat. Hinkili, hankala, bideari gora bazoan Jan-Petit mandoaren

gainean, bertze biligarrorik non ikusiko zuen erne ernea.

Eta, hain xuxen, hantxet, alhor mehe batean, bi behi txarren ondotik

iraul den ari, ikusten du... bere Jatsuar zorduna, hiru edo laur urthe

hartan bertz bat, pandero bat zor diona. Jatsuar maltzurrak ere ikusia

zuen Bezkin kalamanka, bainan, berea gogoan, alegia eta ez ikusi egin

zuen berehala.

—So mandoa, so!...

Jean Barbier

Eta, ogiz eta arthoz, bertze eta bezkinez lehertzeko heinean kargatua

ere baitzen, zankez gelditzen da hor mandoa. Eta, Jean-Petiten bizkar

gainetik, erdi xutiturik, huna oihuka gure Kautera:

—Errak, to, hoo!

—Behia, bee!

—Errak, to, hi, gizona! Hoo!...

—Alo, Katzo!

—Ez dela hik entzuten? Heu!...

—Hots, Gorria, berma hadi ba!

—Elkorra dela hi egun, Pello!...

—Hauxeuk alimalea!

—Too! Jautsi behar dela beraz ni mandotik... Berdin jautsiko dela, ba...

Izura Pazientziako semeak ere amor emanen zuen Bezkin thematsuaren

aintzinean, eta amor eman zuen beraz gure Pellok.

—Joa, behiak, joa!

Eta eskuak bere akhulu handiaren gainean kurutzaturik, han, urrunxko,

alhorraren erdian, Bezkinari beha emaiten da, kopeta zimurturik:

—Zer da? Zer da? Zer tuk oihu horiek guziak? Berdin likek emekixago

arizanik ere...

—Hi aise mintzo dela, bana noiz pagatuko dela to, hik, ene bertza?

—Bertza pagatuko? Zer bertza?

—Ba, nik hiri saldu dela bertza, eta hik ez dela eni pagatu bertza!...

—Zer derasak, hire eskuara pollitarekin, saldu dela bertza, ez dela pagatu

bertza? Zer tuk elhe txar horiek? Ala koblaka hasia othe hiz orai, zahartzeari

buruz?

—Zer! Ez dela orhoitzen hi, nik hiri saldu dela bertza, eta ez dela

hik eni pagatu bertza?

—To! Bakea emanezadak hire bertzarekin, eta utz nezak ene lanari;

ez nuk gero batre elhe gose!...

—Zer! Ukatzen dela hik, nik hiri saldu dela bertza eta ez dela hik

eni pagatu bertza?... Galdu dela beraz hik kontzientzia?...

—Ba, to, nik galdu balinbadut kontzientzia, hik ere hire bertza... Behiak,

bee!...

Eta demontren firridan emaiten da Pello, sist eta sast bere behien

akhulatzen...

Doi doiak egin zuen, odolak ithorik, ez baitzen hantxet Kauter gaizoa

bere mandotik erori!...

Pello, irri maltzur batean joana zen jada alhorraren bertze burura...

137

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!