18.07.2013 Views

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

134

SUPAZTER XOKOAN

tunaz, soberaxko hurbiltzen bazitzaioten, makila eskualdunek xixtu

zuten gure etxeko-jaunen ahurrean.

Berriz ere joan, joan, desertuan barna, Egyptoan barna, bertze itsaso

bat oraino iraganik, azkenean, heltzen dira Jerusalemera. Sei ilhargi

bethe bazuten Eskual-Herritik abiatuak zirela!...

Bainan, zer uste-gabeko nahigabea Jerusalemen! Andredena

Mariarekin eta San Joseferekin, Jerusalemetik Egyptorat ihesi joan berria

bide zen Jesus, Herodes tzarraren beldurrez!

—Herodes ozpina! Hemen izan bagine bederen gure makilañoekin!

Zer ximitxak eta ximixtak hire bizkarrean!... Berroien bizkarra, ez bertzea!...

Bainan zer balio zuen hola marrumaz artzea?... Jo beraz Egyptora...

Eta jin-bidez badoazi berriz Egyptora.

Joan, joan berriz ere, eta, ilhun-nabar gorri batez, bas-herri batetako

etxe garbiño batean, berek ongi jakin ere gabe nola, huna non aurkhitzen

diren. Jesus-Haurraren aintzinean!

Ama Birjinaren altzoan lo zagon zeru lurren Jainkoa, ja poxi bat

handitua, ttarrotua. San Josef, ixil ixila, lanean ari zen bazter batean...

Eskualdun etxeko-jaunak Jesusen ondoan belhauniko jada emanak

ziren, egin-ahala polliki. Oi, heien nigar goxoak begietarik behera! Zer pil

pil goxoa bihotzean! Bideko unhadura eta gal-menak, oro ahantziak ziren

orai, han, Jesusen aldean. San Josef, lanetik baratua, ixil ixila bethi, amultsuki

beha zagon Eskualdun fede handiko gizon heieri.

Eta huna non Ama Birjinak, hirriño batekin, besoetan emaiten dioten,

lokhartua oraino dagolarik, Jesus beren Jainko Salbatzailea... Gure

arbasoen atsegina orduan! Bihotza erdiratzen zitzaioten zorionaren

zorionez! Han berean xoratu ez baitziren! Beharrik da Eskualduna kasko

onekoa!...

Hainbertzenarekin, huna non iratzartzen den Jesus, Mariaren besoetarat

gure arbasoak berriz itzuli orduko. Eta hirri goxo bat egiten diote

berehala:

—Hor zaiztea, nere Eskualdun maiteak? Zuen beha nindagon,

Urthe huntan guzian. Atsegin dut zuek ikusirik, zeren, zuen moldean,

Jainko legeari bethi atxikiak egon zaizten. Zertan dire zuen lagunak, han,

Eskual mendi eder hetan? Begira bethi zuen fedea! Eta fedearen begiratzeko,

atxik bethi zuen mintzaire ederra; atxik ere, fedearen behar-orduetako...

zuen makila lerdenak. Zoazte, itzul zaizte zuen herrietarat! Bihotzez,

et menderen mendeentzat, benedikatzen ditut nere Eskualdun adixkideak.

Nere girixtinoetan, hek nahi ditut eta hek izanen dira bethi hoberenak!...

Jean Barbier

Biharamunean, etxeari buruz eman ziren Eskualdun arbasoak.

Bidea labur iduritu zitzaioten gibelerakoan; alabainan, Jesusen graziez

ihaurri heldu ziren.

Eskual-Herrirat noizbeit ethorri zirenean, nork erran Eskualdunen

bozkarioa, Jesusen mezu maite handia entzutearekin? Ordutik, jada, eta

Erromatik lehen aphezpikuak ethorri artean, girixtinoi eginak ziren

lehiaz eta bihotzez...

Ene iloba maiteak, horra akabo ene kondaira. Jesusek galdegin

bezala, atxik zuen mintzaire ederra, zalhu eta garbi atxik ere zuen makilak;

Eliza-Ama Saindua, Jesusen fedea, makila horien beharretan izan

ditezke, eta behar-bada, guk uste baino lasterrago!...

Eta Eguerriko bere kondaira pollita hola bururatu zuen beraz gure

Aitaxok.

Eta haurrak, ilobasoak, aho xilora oraino beren Aitatxi onari beha

zagozkiolarik, ohartu zen hau, Pettan, zaharrenak, sukalde xokoan harturik,

tinko tinkoa ahurrean zaukala bere aitaren makila!...

Eta berehala, piztu, loriatu zitzaion Aitaxori bere Eskualdun bihotz

maitea.

135

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!