18.07.2013 Views

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

132

SUPAZTER XOKOAN

duzu Jainkoak zure baithan emana duen xilintxoa

mixteriozkoaren boza, zure kontzientziaren boza,

gaizkia, gaizki dela erranen baitautzu, eta ongia eginaraziren.

MARIA: Oh! bai, alafede! Huna bi besoak!... Eta, Jainkoak laguntzen

nauela, atxikiren dut nere hitza... Milesker,

Andreak, eta ongi bihotzetik oraino! Nere ohointzak,

nere gezurrak utzirik, Jainko hortaz orhoitu

nahi naiz hemendik harat, orai artean egin naizen

baino gehiago. Bai, alafede! Huna, berriz ere, nere

bi besoak!

Jean Barbier

ESKUALDUNAK EGYPTOAN

EGUERRIKO KONDAIRA

Eguerri arratsa zen. Haurrak oro aldean eman zitzaizkon, eta huna

nola hasi zitzaioten Aitaxo:

—Duela aspaldi, aspaldi, iguzki-aldetik ethorri zen berri handi bat,

eta laster hedatu Eskual mendietan: Mesias, orok igurikatzen zuten

Salbatzailea sortu zela han, Betelemen, Jerusalemeko ondoan. Nondik

jina berri hori? Xuxen, nehork ez zakien. Nehork ezagutzen ez zituen

gizon eder batzu mendiz mendi ibili ziren, mezu horrekin; aingeru zonbeit,

segur! Gero! gau eder batez, bethi iguzki aldean, zeru guzia argitzen

zuela, izar bat xoragarria agertu zen...

Haro bat gaitza altxatu zen Eskual-herrian. Gernikan, Uztaritzen biltzarrak

egin ziren, eta egun batez, gure arbaso Kantabreek, hor, gogoan

hartzen dute: «Eskualdunen izenean, behar zela norbeit igorri Mesias-Haurraren

ganat».

Eta erran bezala egin ere zen. Moltsa luzea koka-ahala diruz hanpaturik,

jatekoz alfotxak, etxe-arnoz xahakoak lehertzeko heinean betherik,

bideari lothu ziren Eskual-herriko zazpi etxeko jaunik hoberenak.

Bide luzea, izigarria zuten egiteko. Bainan, biderik izigarrienak

egundaino izitu othe ditu Eskualdunak? Eta gero, Salbatzailearen ganat

zoazin...

Joan ziren beraz, mendieri gora, ibai handier behera, Espainian

barna. Bide txar, handi, eder, itsusi, oro luzatuz zoazin heien gibelean.

Eta, hala ere, puskaz gehiago gelditzen aintzinean!

Espainiako azken azken mugatik, untziz iragan ziren Afrika beltzera,

eta, gero, bidean ez errebelatzeko, leihorrez leihor joan, iguzkiari

buruz bethi.

Joan, joan, bethi joan, bainan sekulan ez heltzen! Gose eta egarri

onik jasan zuten bortu izigarri hetan. Bainan orduan, beren Eskual-

Herriko kantu-xarameletan hasten ziren, eta xaramela heien entzuteko,

gose gaixtoenaren kurrinka ixiltzen omen zitzaioten sabelean. Morobeltz,

ohoin, basa-ihizi mota guziak maiz ondotik zituzten, arranoak arthaldearen

ondotik bezala, inguruka... Bainan, orduan, zazpiak irrintzinaka

hasten ziren eta, kuku lehoinak, ohoinak eta Moroak: sekulakotz

harriturik, oro beren ziloetarat itzultzen ziren. Eta bakhar zonbeit, for-

133

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!