18.07.2013 Views

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

122

SUPAZTER XOKOAN

nola Sansonek bere arbola ondoa! Sansonek bezala, lephoko zainetan,

lephoko ileetan zuela bere indar guzia! Bai eta esku-muthurretan eta

besoetan ere, alafede! Zorigaitz, tokien hustera ez aski goiz ernaturik,

makila-palangaren menean egon zireneri! Orduan, Izurako Daunatuak

bazuen lan, zonbait egunez, Lohilakaten makilak hautsi hexurren xuxentzen!...

Hala, hala, noizbait azkenean, makila horrek galdu beharra zen gure

gizona!

Beraz, iragan mendearen erditsuan, mila zortzi, ehun eta berrogoi'ta

zortziko Erreboluzione-egunetan soldado joan nahi ez zirelakotz,

Eskualdun gazte andana bat preso altxatu zituzten, eta, merkatu egun

batez, Donianen, Mesaarraineko plazari gora bazeramaten hetarik multzo

bat, gaztelurat buruz. Jendeketa handia bazen han, jandarma eta soldadoeri

beha, kirrikan, beren odoleko gazteak mañotaturik ikusteak oro

suminduak.

Hor, bet betan, presonerretarik batek oihu egiten diote hango jendeeri:

«Hel, hel guri!... Anaiak ez girea, eta ez othe zaizkigute urrikalduko?»...

Kalerna aintzinean gauzak bezala, oro ixilik zauden, esku-muthurrak

makileri kurumilkatuak. Soldadoak, zuri zuria eginak, beldurtitzen

hasiak, elgarri kontra kontra eman ziren berehala. Bainan, berantegi...

Irrintzina ikharagarri bat aurthikiz, alimaleko gizon bat hantxet zen, soldadoen

ondorat jauzi batean jina... Lohilakat eta haren makila! Begien

hesteko artean, berrehun makila altxatu ziren, Lohilakatenaren aldean,

eta soldadoak kiski kaska ohildurik, Lohilakaten ondotik, irrintzinaka,

Garaztar gizonak joan ziren gaztelura, presondegiko atheen xintxikatzera

eta hango bertze presoner guzien libratzera... Darius zenaren aita

Donianeko mera omen baitzen orduan, gauzak xuxendu nahiz jin

zitzaioten bidera... Lohilakaten makila kaska batek firrindilaka errekarat

aurthiki zion xapela, eta gure jaun mera, lasterka eta xitun, buru-has sartu

omen zen bere etxean.

Gauza ederra bertzez urrikaltzea! bainan, gero zinak eta minak!

Aiphatu asaldura gaitzaren ondotik, deserturrak Luzaireko bentetan

deskantsatzen ari zirelarik oraino, Lohilakat... Lohilakateko alhor batean

golden ari zen hura, bere bi behi ederren ondotik: «Behia, be!». Handik

hurbil, beren zaldi haundien gainean jinik, Donianeko lau jandarma, zaldiak

keeta edo xeila bati estekaturik, Lohilakati ixil ixila beha zauden sasi

artetik: «Joanen girea, edo ez girea? Eta, bizkitartean gizon debru haren

gana joan behar, bertzerik ezin egin! Hura mañotatu behar... Mañotatu!...

Lohilakat!».

Jean Barbier

Azkenean, lauak betan, eta xedeerik hoberenak baluzte bezala

gogoan, badoazi lerroan, pilpira bat bihotzean... Sabre azantz zerbait

entzunik edo bertzela, Lohilakatek altxatzen du burua eta jandarmeri

ohartzen zaiote. Zimurdura bat ere ez zen agertu haren begitartean,

begiek dir dir egin zioten bakarrik beren xara beltz ikharagarrian. Eta,

orai, deskantsuan, bere eskalapoin haundiekin, behiak aintzinean bethi

akulatuz, jandarmeri buruz heldu zen Lohilakat... «Behia, be!»... Segur,

jandarmek nahiagoko zuketela serora edo fraide gaixo zonbait preso

hartu, Lohilakaten orde. Bainan, orduan oraino, ez zen fraiderik, ez serorarik

preso hartzen, eta Lohilakat hartu behar zen beraz.

Bethiko bere golde-hurratsean, jandarmen ondorat heldu izan zelarik,

Lohilakatek, zankez, geldiarazten du behi parea: «Joa, behiak, joa!!».

Eta, athorra-mahunkas, bulhar batzu gaitzak athorra hartarik beltz beltza

ageri, bi beso izigarri golde-nabarraren gider gainean dena zain eta

korropilo emanak, han dute Lohilakat!...

—Zer nahi duzue ene ganik?

Zerbait erran behar, zerbait erran nahi, eta deusik ezin erran!...

Azkenean, daldara batean, jandarma batek erraiten dio:

—Lohilakatera nahi ginuen...

Orduan ikusi zen gauza bat, nihun ikusten ez den bezalakoa.

Golde-nabarraren gainetik altxatu zen Lohilakat, bi jandarma bezain

handi, Arradoi gibelean ja etzatera zoan iguzkia itzaltzen ziotela lau gizon

dohkabeeri. Esku bakhar batez, xuxen xuxena altxatzen du golde-nabar

pisua, eta, golde-nabar harekin, erhi alimale batekin bezala, erakusten

diote Lohilakatea, erranez:

—Horra Lohilakatea!... Eta huna Lohilakat!... Zer behar duzue

haren ganik?...

Arrats hartan, Lohilakatean etzan zen oraino Lohilakat, eta bizkarhezurrean

halako ikhare hotz batekin itzuli ziren jandarmak,

Lohilakatera zertara joanak ziren Lohilakati erran ere gabe...

Bainan , legeak azken hitza bere behar bethi eta, uste gabetarik edo

bertzela, preso altxatu zuten Lohilakat! Zabaltzako zubi mehar batean iragaitearekin,

diote Lohilakatek bere bi jandarmak harturik, batto esku

bakotxean, manatu ziotela burdinak khen ziozkaten, edo biak aurthikitzen

zituela urerat. Bai eta hek zalukara libratu gure gizona!...

Zorigaitzez, azkenean, amor eman behartu zitzaion Lohilakat gaizoari.

Eta ordutik hasi ziren haren nahigabeak. Gobernioa, hari eta haren

onthasuneri, lapharra bezala lothurik, errekan ezarri zuen bere etxalde

ederra, eta, orai hogoi'ta bost bat urthe, hiru hogoi eta hamabost urthe-

123

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!