18.07.2013 Views

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

12

SUPAZTER XOKOAN

LARRONDO GUARDAREN KURUTZEA

Ez dakit Larrondo guarda ezagutu duzuenez lehenago.

Nik bethi bai...

Zer aintzinekoa!

Ez batere gizon gaixtoa, nahi baduzue, bainan ezin gehiago bitxia

eta jostakina. Irriz ase baten egin-arazteko, lehen lehena bethi.

Hari gogoratzen ez zitzaionik ez zen. Zenbat ixtorio ez nazkike

gure Larrondori gerthatuak, batzu bertzeak baino pollitagoak!

Beraz, Misionea zuten herrian. Jaun misionestak, arrats guziez, izerdi

uharretan ari ziren, egiarik sarkorrenak erainez ahotaraka. Egun oroz,

trumilka bazoan jendea elizarat. Zerbitzuko ez zen guziez, Larrondo

guarda ere han zen, bethi xuxen, beharriak ernerik. Eta egia erran behar

balinbanu, ez ahal zen herrian bertze bat, hura bezala zank misionestari

beha zagonik! Soubelet Aita on eta khartsua bera ohartua zen eta!

Igande goiz batez, meza nausian, ederkixko mintzatu zen phedeikaria,

gutarik bakotxak garreiatu behar duen kurutzeaz; gure Salbatzaileak

bere kurutze dorphea guregatik bihotz onez jasan duen bezala, guk ere,

jasan nola behar dugun, zenbat nahi dorphea izanikan ere, Jainkoak igortzen

daukun kurutzea.

Solas horri datxikola —gaitza baitzen ere mintzatzalea— bortz egia

jali zituen phedeikariak, eta sistako onik eman, eskuin eta ezker, harroaldi

baten beharretan zitezkeneri.

Hots, jende guzia xoraturik zaukan egiazki.

Gure Larrondo, irri maltzur bat gehiago ezin atxikiz, kur-kur-kur hortxet

ez da hasten betbetan! Aldeko lagunak hari beha, eta elgarri galdeka:

—Behazue Larrondori; orai ere, zer othe duke gogoan?

—Jainkoak daki! Bere hetarik bat, batre dudarik gabe...

Meza ondoan, Larrondo guarda brasta brasta bazoan etxera bertze

aldietan ere baino zaluago, elheketa bidean nehoreki trikatu gabe, ontsa

handi baitzen!

Gaxina, Larrondoren andrea, zopako agien egitera zoan supazter

xokoan, bera goiz mezan izanik.

—Gaxina, haugia!

—Nora? Zertara?

—Berehala jakinen dun; haugi!

Etxe aintzinera badoatzi beraz senhar-emazteak.

Jean Barbier

—Haugi, igan hakiat bizkarrera, ixtaklok, konkolotx!

—Konkolotx! Konkolotx igan... Bainan, gizona, erhotu zirhea

bada?

—Hots, elhe alfer guti! Laster, konkolotx!

—Konkolotx! Ai, ei, ai, ei!... Burutik joan zaut ene senharra!

Ez bide baitzen elhe gose, Larrondok, brau, hartu eta bizkarrean

emaiten du Gaxina...

Gaxina hipaka nigarrez ari zen; bainan bardinera zoan nigarrik ez

eginikan ere. Deskantsurik handienean, eta kontrabandan hartu zahagi

bat eremaiten balu bezal bezala, sorbalden gainean bazeraman

Larrondok bere andrea, elizako bidean harat.

Hain xuxen, bide hartarik heldu hek ere, buruz buru egiten du...

jaun erretorarekin eta haren bi misionestekin, goiz guzia elizan iraganik,

goseak hamikatuak, bazkaiterat zoazila...

Harrituak gelditzen dire hiru aphezak, Larrondori beha, Gaxinari

beha, elgarri beha:

—Zer duzu josteta hau?

Gaxina bethi nigarrez, ahalgeak urtua, ixilik egon ala mintza, zer

egin ez zakiela, begitartea bi eskuen artean gordatua, han zuten orai, aintzinean,

guarda ihiziaren sorbalden gainean. Garizuma izan ez balitz eta

Misionea, Ihauteriko Basa-Andere Zigantea erranen zinuten, zinez eta

minez.

—Jesus Jainko maitea!... zer ari zira hola, Larrondo? Zer ditutzu

burla horiek? Hean lurrerat emaiten duzula berehala emazte gaixo hori!

—Zer burla eta murla? Ez dut bada zuk galdatzen duzuna eginen.

—Gizona! Jendeek zer erran ere...

—Erran bezate nahi dutena!

—Hots, Larrondo!...

—Zer derasazu, jaun erretora?... Ala, elizatik kanpo eta eliza barnean

bi gisetara mintzo zirezte aphez horiek? Ez dea hau, zure eskuineko

jaun horrek goiz huntan berean erranaren bethetzea?

—Ene erranaren bethetzea?... Badakizu ongi zer erraiten duzun?

—Ba jauna, eta arras ongi oraino.

—Nik erran dautzutala, zuri egun goizean, zure emaztea bizkarrean

hola erabiltzeko?... Baduzu burutik?

—Ez jauna, batere! Ez othe zira orhoit, meza nausiko phedeikuan

nola erran daukuzun: airoski eta bihotz onez behar dugula bakotxak gure

kurutzea garreiatu?

—Eta zer da gero?

13

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!