18.07.2013 Views

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

118

SUPAZTER XOKOAN

JAUN ERRETORAREN ZAPATA

Orai duela aspaldi, lehenagoko mendeetan, han, Hartzamendi,

Mundarrain eta Itsasuko Athekak hartzen zituela, lanho itsusi bat hedatu

zen, egun batez, arratsalde erditan, zuri zuria lehenik, ilhun ilhuna gero,

eta azkenean, dena hauts kolore.

Mustro bat iduri, kurumilkatuz bazabilan, bortuetako pozoinak oro

bildu nahi balitu bezala. Eta orai, pozoin hetaz leher egiteko heinean

hantua, pisu pisua heldu zen zelaieri buruz. Eta Lapurdi guzian, ikharatu

ziren jendeak, alimaleak eta kasik ere gauzak...

Uztaileko lehen egunak ziren, eta, bazter guzietan, alhorrak, begiek

ikus-ahala urrun, ogi urhezkoz estaliak, sega xorrotxen beha zaudela

erranen zinuten. Sega heldu zitzaioten egun, bainan zer eta nolako

sega!...

Hedoi izigarria heldu zen beraz, haize zirimola batek hartu eta zeramala

alderdi orotara. Urrunera, burrunba, orroa ilhun bat suma zitekeen,

lazta bat emaiten baitzioten guzieri. Eta gero, ximixtak jali ziren, hauts

ikaragarriaren erditik. Zer ihurzuriak! Santa Barbara, urrikal gakizkitzu!...

Lasterra ezin aski zalu eginez, etxerat, bordaldetarat, heiarat bazoazin

jendeak, alimaleak, ixilik jendeak, marrumaz alimaleak, oro harrituak.

Xoriak, hek, aspaldi ixilduak ziren, arbola ziloetan, berro zokoetan kukutuak,

ez-deustuak ere!

Lanhoak heldu ziren, anhartean, bethi'ta izigarriago, ortzi-karrasken

erdian. Arbolak lurreraino kurtu ziren, ile handi batzu bezala beren

adarrak alde guzietara xixtuka luzatuz...

Athe leihoak zapartakan abiatu ziren etxe guzietan, asko pareta

zahar urratu, teilak airez-aire hegaldatu, eta... hedoia lehertu zen herriaren

gainera.

Itsasoa erranen zinuen orai etxe bakotxaren inguruan; harramantza

itsusienak, orroa guziak han elgarretaratuak... Arratsalde erditan, gau

ilhuna, dorphea, zinez izigarria, ximixta hori eta gorriak ilhunbearen

argitzaile.

Adarra lehertu baino lehen elizara lasterrez joanak, emazteki zonbait,

arrosarioak eskuan, othoitzean ari ziren, ikharetan. Laguntza bat

zitzaioten aldare aintzineko argiak berak iduri zuen hiltzera zoala, hura

ere. Lur-ikhare batean bezala, daldara ilhun batekin, ikharatzen ziren

Jean Barbier

eliza zahar zahar hartako paretak, eta, han, ezkila-dorrean, ezkilak intzireka

abiatu ziren.

Karrikan, bizkitartean, ezko-xirio benedikatuak, lerro lerro, phizten

ari ziren, etxe guzietan. Ixil ixila, orok, erremu-saindu hosto bat eskuratua

zuten, eta amak, erremu-saindu hartarik ahutara bat arthikia ere zuen

su-phizkiaren erdira, karrask karrask erre zadien han, eta bere usain borthitzaz

bethe zezan eta geriza etxe guzia.

Jaun erretoraren etxean, athe-leihoak hetsi ziren, batez bertzeak

oro.

Leiho hartan, berina gibelean, bi xirio handiren erdian, supelizetan

emana zen aphez karsua, kalerna itsusia bere arthaldearen ganik urrun

igorri beharrez. Eta, bere bihotz guziarekin, othoitz eta othoitz ari zen,

sukarretan, joanago eta kexuago:

—Per signum + crucis, de inimicis +

nostris libera nos, + Deus noster,

in nomine Patris, + et Filii et

Spiritus Sancti. Amen.

Credo...

Kyrie, eleison...

Ihurzuri karraska batek ihardetsi zion, etxe guzia ikharetan eman

baitzuen.

Izerditan zen orai jaun erretora:

—Circumdet te, nubes, Deus + Pater...

Eta uria heldu zen, phesiaka, Noeren denboran bezala! Ilhunbearen

ilhunbez, deus gehiago ez zen ageri.

—Ipse vobis imperat, daemones...

Eta, zinez eta egiazki, iduritu zitzaion aphez gaixoari, gela zoko

batetik hirriz norbait aditu zuela... Izpiritu gaixtoa, segur!...

Kurutzea eskuan, hasi zen orduan:

—Ecce lignum sanctissimae Crucis, fugite, partes adversae.

Oren erdi bat bazuen, izerditan hola ari zela. Eta huna, othoitz eder

eta borthitzaren azken hitza erraitearekin, ikharagarriko karraska bat

entzuten dela. Eta hainbertzenarekin, hedoi itsusia urratu zen, uria athertu,

eta iguzki hits hits bat doi doia agertu.

Orduan —orhoit zaizte lehenagoko ixtorioa dela hau— orduan,

erretora, dena izerditan, umatua, erhotua ere, lurreraino kurtu zen, bere

119

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!