18.07.2013 Views

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

116

SUPAZTER XOKOAN

lan harat eta hunat, firrindilaka, ezker igan orduko eskuin jautsia, erhotua

eta, mututua! Bai, mututua, eta hortan zen bada mirakuilua: halako zapartetan

zabilan ezkilak... zeinurik ez zuen! Neguko bele zahar zahar handiak

bezala, bazoan goiti, beheiti, ezker eskuin, bainan bethi ixilik, mututua.

Sokaren firrinda ezagun zen bakarrik, bainan hura ez nola nahikoa!

Pettan, bere letanien eta letainen artetik, hirriz ari zen goxoki: «To,

ederra diaguk hori!». Beatterrak eta haurrak, erhiak bethi airean, oro elgarri

beha; gizonak, kapeluak ahoaren gainean, kur, kur, kur, oro hirriz;

jaun bikarioa, alegia eta hasarre, guzieri gaizkika.

Xantrea, hura, kisu-labea bezen handiko aho bat zabalduz, ari

zen hirriz eta orroaz: Ab insidiis diaboli, libera nos, Domine! Bainan ez

zioten ez Josepek, ez bertzeek ihardesten: hirria nausitua; bazuten bertze

egitekorik!...

Proesionea bazoan bizkitartean, andarka, ahal zuen bezala, hogoi'ta

bortzek elgar koskatzen zutela, han, aintzin hartan, norbait osoki gelditurik,

ezkila xarmatuari beira eta beira. Josepi egun hartan, makurtu ere

omen zitzaion sudurra, geroztik bethi goiti behatzen baitio sudur harek,

ezkila mirakuiluzkoa, han, begien gainean balu bezala!

Emaztekiak, kaperaren aldean iragan zirelarik, —hau ere ez zena

mirakuilua?— oro kolpez ixildu ziren; eta, herrestaka heldu ziren azken

atxoetarik zonbaitek, ezkila dorreari behatu eta, Hettoko alderdirat hartu

zuten ikaretan, bai eta ere gurutzearen seinalea hiru aldiz egin hantxet,

kaperako alderdira burua makurtuz eta kokotsa luxatuz, Debrua,

Galtxagorri, handik atheratzen ikusi behar ukan balute bezala!...

Eta huna non, zinez eta minez, kapera barnetik atheratzen den

Galtxagorri. Oren laurden bat, izerditan, ezkilaren sokari tira eta tira arizanik,

gorri-beltzaturik, eta eskuetan frintzak eginik, jali zen beraz...

Piarres, Piarres gorra, larre auzapheza.

Ezkilak jo zuen edo ez zuen, hoi ez zakien, gorra zen bezala, bainan

hortaz ez zen grinatua, ez eta ere den gutienekorik. Ezkilak ez direa,

jotzeko, xoriak airean ibiltzeko bezala? Eta harek othe zakien, Piarresen

jokoaz jelosturik, ezkilari bere mihia kendua ziola, bezperan, herriko biligarro

on batek?...

Izerditan heldu da beraz kanpora, eta kartiereko gizon multxo bat,

proesionea han utzirik, etxerat heldu baitzen hain xuxen, oihu egiten

diote, loriarekin zozotua bezala:

—Gan duk proesionea!... Ba eta, jaun erretorak nahi edo ez nahi, jo

ere dik gure zeinuak!

—Jo! Bai ederki... bainan hire zeinua nehork ez aditu!

Jean Barbier

—Nehork ez aditu? Ezkila?... Nola bada hoi?

Eta hor, hirri maltzur batean, oihuka kondatzen diote, nola —

mihiaz gabeturik, dudarik ez dena— ezkila jo gabe arizan den oren laurden

bat osorik, jende guzia urraturik han zagoela!

Piarres, beharriak aphalik bazoan orai, etxeari buruz... Gorra ere

zelakotz, ez zuen aditu, bainan orduan berean, Hetto aldetik, xantre

ozpina orroaz ari zitzaion...

—Ut inimicos sanctae ecclesiae humiliare digneris....

Eta proesioneko jende guziek ihardesten zioten, orok betan:

—Te rogamus, audi nos!.

Zonbait egunez, kontrabandixtak ahantzirik, Brigadako gardak oro

egon ziren, alegia eta deusere ez, zeletan, barrandan, zerbait atxeman

beharrez. Bainan zer atxeman zezaketen?

Hori zakiena ixilik egon zen, eta gero, lehenbiziko uri-aldian berean,

—bethi mirakuiluz— ezkilaren mihia kausitu zuten... kaperako teilatuaren

urak biltzen zituen aska handian.

Deus onik ez zuen izan handik harat Piarres gaizoak, eta berak

hetsarazi kapera berriz idekia ikusirik, joan zen gain hartarat, Jainkoaren

aintzinerat, agian zeruko ezkilen aditzera!

117

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!