18.07.2013 Views

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

110

TORI DRAGO BAT

Auritzeko parrean hunat, heldu zen Batixta Garaztarra, orroaz

mendieri:

Bas'oilarra kantuz...

Iratiko sorhoan...

Tratu bat ona eginik ferietan, moltsa luze berdea diruz betherik,

amiñi bat alegera zen. Nafar arnoaren zinezko gozoa! «Ai, ui, ui!...».

Nik badakit, zaharragoek erranik,

Arno onak ez duela parerik;

Orai ere, berriz ere, balinbanu hartarik,

Edan niro basoa betherik.

SUPAZTER XOKOAN

Laphurdi, Xubero eta Garaziko kantu mota guziak emanak zituen

jadanik, noiz eta ere, iguzki aphalean, Ibañetako lephora heltzen baita,

zintzurra larrutua, bainan gogoa bethi bero beroa. Guardianoaren ttattolan

pint'erdi bat edan eta, Luzaideko alderat jaustera zoalarik, alimaleko

mandozain muthur beltz bat ondoratzen zaio, hura ere Frantziarat ari:

—Arratsalde on!

—Bai zuri ere.

—Frantziarat joaiten zare?

—Bai. Zu ere naski?

—Bai, eta lorietan joanen gare elgarrekin...

Eta holaxet heldu ziren biak, mando haundi bat gibeletik, zahagiz

gain gaineraino kargatu mando bat. Batixtak hain nahiagoko zukeen,

bere moltsarekin, bakar bakarrik sartu Frantzian, Donibane Garaziko

karrikan, Manjelainean. Bere sudur luze mehe eta begi xorrotxekin, ez

zelarik bada gure Doniandarra beldurti beldurti hetarik, Aragones

demuntreak halako lazta bat emaiten zakon hala ere! Eta ilhuna heldu,

futxo, mendi handier behera!

Hainbertzenarekin, Españolak erraiten dio:

—Prantses horiek... dena espantu zarete!... Mila kemoñioa, non

dago Españolak bezalako gizonik? Parise zer nahi badela! Parise edo

Marise, hogoi mila Españolek ez othe lukete hartuko?...

Jean Barbier

Batixta, nahiz Parisez guti kilikatua, hortzak hirrikan zagon, ezpainak

mehe mehea. Zer lorietan aurthik lezakeen, hatzez gora, mandozain gaizki

ikasia! Bainan makila txar bat baizik ez du eskuan, eta Españolaren begitartea

Moro baten begitartea bezein beltza da; puñala ere ez duke urrun,

gerrikoaren azpian. Zer egin beraz?... Geroxago ikusiko. Anhartean,

gogoaren kontra, irri zuri batekin ihardesten dio mandozainari:

—Hogoi mila Españolek? Bai eta hamabost milek ere!

Español zozoa loriatzen da, eta mandoa geldiarazirik, zahagitik

beretik emaiten dio edatera Batixtari:

—Tori drago bat ona, amigo!

Batixtak bere kexuaren iresteko, eta ere... zintzurraren leguntzeko,

klikatzen du arnoa, bere buruarekin erasian:

—Ago demuntren koko beltza, ago! Hireak harturik behar duk,

gaur oraino!

Urrunago, Luzaideko erreka itsusien ondoan, berriz ere erraiten dio

Españolak:

—Bordele edo Mordele, hamabost mila españolek ez othe lukete

beretuko?

Oi, Batixtaren errabia! Balitz Pekotx aldean, edo han nunbait,

Frantzian! Bainan, ez, Espainiako zokorik itsusienetan da, gau bethean

orai, eta mandozain demonioaren begiek dir dir dir egiten dute ilhunbean!

ihardesten du beraz, bethi irri maltzur berarekin:

—Hamabost mila Españolek?... Bai eta hamarrek ere!

Eta mandozainak berehala, nafarrez ase karkaila batean:

—Tori drago bat, berriz ere!...

Arnegirat heltzean, hirugarren aldikotz, oihuka, Españolak:

—Baiona edo Maiona, hamar mila Españolek ez othe lukete

aurthikiko?

—Bai eta bost milek ere!

—Tori drago bat, berriz ere!...

Mandozainaren arnoak ez zuen erraitekorik: ona zen, arras ona,

den mendreenik urtatu gabekoa, eta Batixta, pindarrak begitik jalitzen

zitzaizkola, irriz zagon bere buruarekin:

—Ixtantean pagatuko diat kondua, amigo; zorrik ez diat nahi

ostatuan.

Donianerat hurbiltzen ari ziren orai. Jadanik, urrunera ageri ziren

Arzageteneko ostatuko argiak. Española heldu zen urguluz zozotua,

Frantzia guzia ja berak suntsitua balu bezala. Azken orro batean galdegiten

dio beraz Batixtari:

111

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!