18.07.2013 Views

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

104

Ez hakitala atrebi othoitzean,

Ez loan, ez ametsean,

Jesus, diat ene bihotzean!

Banoa loaren hartzera;

Jesus zure izenean, gau eta egun!

Jauna, zure odol dibinoaz erosi nauzunaz munduan,

Arren errezebi nezazu hil et'ondoan zeruan!

Jainko ona, othoi emanezadazu

zure benedizione saindua,

Zutaz entzuna izaiteko grazia! Halabiz!

BIEK: Gau on, ama! Bihar arte, Maria eta Xaneta!

Badoazi hek ere, alegia eta ohera.

IV

Xobadina, Maria eta Xaneta

Bultaño bat ixilik egon ondoan.

SUPAZTER XOKOAN

XOBADINAK: Eta zuek, Maria, Xaneta?

XANETAK: Ori, Xobadina, ez dakit batre zer egin. Harritua nago, ikharan;

beldur naiz, beldur osoki, etxera joaiteko.

Bakarrik han ez egon nahiz ethorria ere nintzan...

MARIAK: Ni ere bai, hala hala... Bertze horiekin joan bagine, bideak bederen

ez ginituen izituko... Nahiz gero, etxean!...

XANETAK: Eta andre Xobadina, hola zuk onhetsirik, gaua hemen iragan

bagineza, hemen berean, jar-alki hauien gainean

berea?

Xaneta hola mintzo eta barneko argiak hilen dituzte, kasik oro,

edo kanpoko leihoak nunbait-han hetsiko, eta ilhunpean hola daudelarik,

berehala eta bet-betan hasiko dira mila oihu eta harramantza:

tuta, goare, xilintxa, oihu, marraka eta garrasia, orro,

guzietarik; lehenik, urrunxkotik bezala, gero, hurbil hurbiletik.

Eta gero, berriz ixiltasun handiena.

Jean Barbier

Maria eta Xaneta, elgarri beha, harrituak. Harramantza itsusi

haren ondotik, itsusiago baizik ez zaiote iduritzen ixiltasun handi

hoi.

Behatzen diote Xobadinari, haren ganik zerbait laguntza beharrez;

bainan, Xobadinak, alegia eta harritua hura ere, begitartea

emana du bere bi belhaunen artean sarturik...

Bet betan, bi marruma itsusi entzuten dire, eta athe ondoan, ja

barnean sartuak, agertzen dire taulen artetik jaliak balire bezala,

bi mustro izigarri, Mahuma eta Inguma.

Hurratsean heldu dira, azantz ttikiena ere egin gabe, hurrats bat

egin orduko geldituak, biak.

Biek betan altxatzen dute beso ihartu bat; heien begiek, sudurrek,

ahoek sua dariote.

Maria eta Xaneta xutitu dire, hortzak dal-daran, paretari

eskuak.

V

Xobadina, Maria, Xaneta, Mahuma, Inguma

XANETAK eta MARIAK: Oh! oh!

XANETAK: Zer dire hoik, Maria?

MARIAK: Galdeozute bereri!...

Mustroek, hitzik erran gabe, egiten dute bertze hurrats bat, eta

beren beso ihartua berriz altxatzen.

BIEK: Oi, oi!... Xobadina! (Xobadina burua bethi kukutua, ez da mogitzen.)

Maria eta Xaneta, belhaunen gainera eroriak oihuz.

BIEK: Othoi, barkha, Mahuma, Inguma!

MAHUMAK: (Boz ikaragarri batean:) Barkha? Barkha? Barkhatzen othe zinduten,

zuek, suge-biperak, bati sista, bertzeari asiki

ari zineztelarik?

BIEK: Othoi, othoi!...

105

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!