18.07.2013 Views

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

102

mahain-ezkinean, paper hosto gorri gorri bat kausitu

dut...

XANETAK: Oh!...

GUZIEK: Zer duzu, zer duzu?

XANETAK: Nik ere paper bera...

GUZIEK: Oh!... zer zen paper hartan?

MARIAK: Huna, orizue, badakigu segur gogoz. Mahumak eta Ingumak

luzaz eta luzaz setiatuko gintuztela hola hola, eta

gehiago oraino...

LUIXAK: Oi zer harritzekoa, egia balinbadiozu!

MARIAK: Egia? Sinhesten ahal duzue ez naizela jostagura... Eta hainbertzenarekin,

berriz ere sekulako azantzak etxe

guzian...

XOBADINAK: Arratoin zonbait zinduketen, han, selauruan, buruaren gainean.

JOANNAK: (Bixi-bixia:) Bainan, Xobadina, arratoinek ez zuten paper

hura...

XOBADINAK: Hala da hori ere. Ez dakit ori nik!...

Oro ixilik, bultaño bat, lanean ari gehientsuak.

SUPAZTER XOKOAN

JOANNAK: Ez naiz orai harritzen, hainbertze berri baitabila, egun hautan,

herrian.

MARIAK: Zer berri?

JOANNAK: Ori, zonbait gau hautan guzietan, argi handi batzu harat hunat

badabilzala zuen etxe ondoan, hil herrietan,

Errekaxaron ere bai.

XANETAK: Gure etxe-ondoan? argiak?

JOANNAK: Bai, eta gero diote, hil herrietako kurutze handiaren gainetik

hegaldatzen ikusi duela Mihimotxeneko Mariak, halako

bat, erdi gizon, erdi xori, harrigarri itsusia.

KATIXAK: Bai, eta zer diote oraino? Erramunttoineko Piarresi bidera athera

zaiola, Buztingo-errekan, xaal edo aratxe bat egiazki

izigarria. Ahalduen bezala eskapatu da; bainan,

gero, etxeratu denean, eta bere gerthakaria kondaturik,

begiak, beldurrarekin bezala, harat itzuli

dituelarik, xaal itsusi espantagarria ikusi dute berriz

Piarresek eta haren ondotik etxeko guziek, han,

athe-motzaren gainean, lephoa luze luzea, begi

Jean Barbier

handi batzuekin, begi handi horiek sua zariotela.

(Guziek, beldurrarekin edo alegia, burua itzultzen dute

Bordaxuriko athe alderdira.)

MARIAK: Ez ahal zauku xaala hemen agertuko, Mahuma eta

Ingumarekin?

XANETAK: Azken judizioa hurbildua ez othe dugu, ene ama zenak lehenago

erraiten zuen bezala? (Ixil ixila, berriz ere,

guziak.)

BENITAK: Hots! Joanna, Josepa, Katixa, joanen gira etxera? hamekak eta

erdiak ditugu berehala!

JOSEPAK: Hala hala da, eta lana ere bururatuxea dugu, ene ustez.

JOANNAK: Bai, eta bertzalde, gauerdik ez ginduzke bidean atxeman

behar. Gaur aditu gauza horiek orok nahasi naute

arras, eta ez naiz batre nere buruari fida.

KATIXAK: (Xutitzean.) Brrr! hotzez ala beldurrez ez dakit, bainan, ikaran

nago ni ere... Goazen!

BENITAK: Gau on, andre Xobadina, Kattalin eta Luixa; bihar arte, Maria

eta Xaneta. Ongi zeina zaizte gaur, etxean sartzean!

(Badoazi kanporat, alegia eta etxerat.)

III

Xobadina eta bere alabak, Maria eta Xaneta.

KATTALINEK: Guk ere, naski, hoi dukegu hoberena, Luixa? Ez goazi

ohera?

LUIXAK: Bai eta berehala; gure adixkideak joanik hola, iduri zaut heien

orde sorgin zerbait atherako zaukula, zoko zonbeitetarik.

Lazta bat sumatzen bezala dut egiazki.

KATTALINEK: Bai, ori, Jainkoaren gomendiora! Othoitz on bat eginen

dugu, eta gogoa bakean lokartuko gira. Sekulan

erraitekotz, gaur behar dugu erran gure amaxori

ikasi lehenagoko othoitz pollita:

Mahuma, mahuma, ez nuk hire beldur;

Jainkoarekin etzaten nuk,

Ama Birjinarekin jaikitzen nuk,

Bi aingeru ditiat ene sahetsean;

103

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!