18.07.2013 Views

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

100

BIGARREN ZATHIA

I

Xobadina eta bertzeak oro, salbu Maria eta Xaneta, artho xuritzen

ari.

JOANNAK: Gure lana bururatua dugu, eta liztorrak ez zaizku oinon ageri.

Ethorriko ahal dire balinba!

KATTALINEK: Osoki zozotuak omen dire, harrituak! Ganixek eta

Oierrek erraiten zaukuten, ikustekoak ere zirela,

zoin bere sukaldean. Ikhare-daldaran, hortzek klak

klak egiten ziotela...

JOSEPAK: Ez dute oihurik egin batere?

LUIXAK: Oihurik batere, mututuak.

KATIXAK: Mututuak, Maria eta Xaneta! Ha, ha, ha, ha!

JOANNAK: Ez zituen Jainkoak hobeki gaztigatzen ahal: Mihiak bekatu,

mihiak pekatu.

XOBADINAK: Dohakabeak! Urrikari ditut hala ere. Ez ahal daude errexki

beren etxetan nehori laguntzarik galdatu gabe!

BENITAK: Hemen gintuzken bai aspaldi, ahalke pitta bat ez ba lute oraino.

Gisa hartan gu utziak azken aldian eta, ez da

hain errex Bordaxurirat itzultzea. Ez zautzu,

Xobadina? (Xobadina ihardestera doalarik, jotzen dute

athean.)

XOBADINAK: Aintzina, aintzina!

Sartzen dira, Maria eta Xaneta, hits-aldian osoki, eta zuri zuria

eginak.

II

Xobadina eta bertzeak oro.

MARIAK, XANETAK: Jainko onak dautzuetela gau on!

XOBADINAK: Bai zueri ere!

SUPAZTER XOKOAN

Jean Barbier

KATTALINEK: (Ahapetik:) Gau on? Hoieri? Ez balinba, gaur segurik!

(Jartzen dire Maria eta Xaneta, hitzik erran gabe.

Bertzeak, heien hits-aldiari behatu eta, elgarri keinuka,

ahapetik hirriz.)

XOBADINAK: Non zinezten, arrats hautan guzietan, Maria, Xaneta? Gu

bethi zuen gogait... uste ere nuen joan den gauean

erran bezala egiten zinaukutela, eta ez zindutela

gure gana gehiago ethorri nahi...

MARIAK: Bai, ori, ez ongixko nintzen ni segurik.

XANETAK: Ni ere hala hala.

KATIXAK: Ezagun ere da, Xaneta; errotako zakua bezen xuri eginak zaizte

biak!

XOBADINAK: Eta, zer zinduten bada?

MARIAK: Ez gauza handirik baitezpada... (Orok keinu eta hirri elgarri, ixil

ixila.) Bainan, ori, gauaz errexki izitzen, sukar pitta

bat aski zer nahiren bururatzeko, eta zer nahiren

ikusteko eta entzuteko...

XANETAK: Ni ere hola nintzen, ori. (Oro, ixilka, elgarri keinuka, eta ahapetik

hirriz, salbu Xobadina. Hola hola ari behar dute bertzalde

bururaino, noizetik noizera, bi liztorren ahapaldietan.)

Nihaurek ongi dakita zer nuen hala? Haize

hego figura horrek ere egiten bide zuen, dudarik

gabe... Iduri eta arima herratuak... Dena amets tzar

eta hola nintzan!

MARIAK: Ametsa baizik ez balitz izan!

XANETAK: (Ithotzerat doanak bezala:) Hori hori!... Bertzerik ere baitzen

ordean!

MARIAK: Bai, ene sukaldean, athean, selauruan ez zen harramantzarik ez

da... Oihu, garrasia, orroa, xixtu... zer nahi entzun

dut hiru gauez... Harritua, ez ninditaken xutik eman

ere.

XOBADINAK: Ditekena da hoi! Lotarik ari zinen...

XANETAK: Bai, zera, lotarik! Nik ere Akelarre nuen hola hola, nere

etxean.

OROK: Oh! (Guziak ixilik bultaño batez; eta gero, alegia eta ikaran, elgarri kontra

kontra hurbiltzen dira, jar-alkiak, jar-alkien aldean.)

MARIAK: Eta holaxet, beraz, hiru arratsaldez! Jainkoa! (Izitua bezala gelditzen

da.) Eta gero, gero, laugarren arratsean,

101

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!