18.07.2013 Views

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

10

SUPAZTER XOKOAN

hori ongixko ikasia zuen gure Jaun Errientak. Musean partida bat gero,

eta... bertze Igandeak arte.

Eta zinez erranen zinduten, gauzek holaxet iraun behar zutela bethi

eta bethi. Debru bat eta erdi! Behialako pegarra ere hautsi omen zen,

bethi ithurrira joanez! Beraz, debrua aiphatu baitut, debru bat eman zen

trebes gure bi adixkideen artean, eta, ilhaundu, suntsitu ziren adixkidantzak

oro!...

Hor, bi jaun andien arteko bozkatze batzu hurbilduxeak izanez,

ainixkoren gogo-bihotzak sumindu ziren, eta herri osoak azpikoz goiti

eman.

Gure Jaun Erretorak, hala ere egin behar zuelakotz, ezti eztia eta

gehiagokorik gabe, galdegin zioten herriko gizoneri, beren eginbidea

xuxen bethe zezaten eta girixtinoki.

Erran bazuen erran, handik astea gabe jakinarazten zion Baionako

Suprefet Jaun zilarreztatuak, paga khendua zitzaiola, zeren «Errepublika

arthiki beharrez mintzatu zen!».

—Arthiki... Errepublika? To! arthik errexa duk horien Errepublika,

phedeiku batez nik hola arthikitzekoa balinbada!...

Eta irri baizik ez zuen egin lehenik Jaun Erretorak, Jainkoak,

Aphezpikuak eta barneak laguntzen zutelakotz bere nahigabean.

Bainan, gero, ahapetikako solasño batzu heltzen zaizko beharrietara.

Orhoitzen da, phedeiku lazgarria bururatu zenean, Jaun Errientak,

aintzineko igandean, ithoka, bi jauziz, bi ahapaldiz eman zuela Credo

guzia, bururen buru, zintzur idor idor batean. Eta gero, bazkaitean, bertze

aldietan baino biziki xuhurkiago erran zuela bere betiko Amen pullita!

Hots, xoria aldaxka batetik bertzera bezala, elhe batetik bertzera,

gogoeta batetik bertze gogoeta batetara, hor, eta duda-mudarik batre

gabe, seguratzen da gure Jaun Erretora, Bilbil Errienta duela salatari higuina,

herri guziak ja begietan duen salataria...

Sugerik nork egundaino hazi du bere etxean?... Jaun Errienta ez da

gehiago xaramelan ari herriko elizan. Bizpahiru gizon gazte eman dira,

han, kantorean, eta inharros aldi onik emaiten diote eliza xaharrari,

Jainkoak egiten dituen igande guziez!

Jaun Errienta ez da gehiago herriko segretario gixen; ordain bat

eman diote, eta akabo pekada, ahate, oilo, oilaskoak!

Jaun Errienta ez da gehiago Jaun Erretoraren etxean gomit igandetan!...

Pareta bat arte bizi baitira biak, etxerat heldu zaio aphezak bere

kantari gazteekin jaten dituen aphairu onen usain mixteriozkoa.

Jean Barbier

Zer bazkari goxoak harek ere... lehen! Ah! ixilik egon balitz bederen!

Oh! aldi bakhar bakhar batez baizik ezpaliz ere, ez duela jastatuko

lehenagoko erraki goxoetarik!...

Eta ezpainak milikatuz, igande eguerdi batez, bere baratzean harat

hunat badabil Errient gaixoa, arima herratua iduri. Hiru hilabethe hartan

ez du bertzerik egiten ahal, igande eguerdia ethorri den aldi guzian. Noiz

arte pairatu behar othe du hoinen saminki?...

Eta hain xuxen, Jaun Errientaren sabeleko kurrinka entzuna zuela

erranen baitzinduten egiazki, bi baratzeen arteko paretaren gainetik agertzen

da, luze luzea, bi begi zuri zabaldu handiekin, Jaun Erretoraren

burua!

—Psst!... Eup!... Jigot ona, zikiro-azpi ona laket zautzu, Jaun

Errienta?

Zikiro-azpia laket, Jaun Errientari? Lehenago jan dituen guziez

orhoitua, begiak sukar batean, bi urhats egiten ditu gizon gaixoak. Hiru

hilabethe hetako barurak oro ahantzirik, Jaun Erretoraren besarkatzera

doa oraikotik:

—Laket? Zikiro-azpi ona?...

—Bai, laket zautzu zikiro azpi ona, bainan, hor, zinez eta egiazki

ona? Ahotik ezin utzi zikiro-azpia?

—Oh! ba, Jauna!...

—Bezperatik beretik, baratxuri gordinez ongi xixta zazu beraz, Jaun

Errienta!...

Eta irri maltzur batekin, itzultzen da hortan Jaun Erretora... bere

bazkaltiarren gana.

Ezin gehiago ihardok zezaken gure Jaun Errient dohakabeak.

Hiltzea ere hobe zuen miletan, hola bethi errabia gorrian bizitzea baino...

Harat norapeit, Biarnorat joaitea galdatu zuen handik laster, eta aditua

naiz, baratxuri guti, arras guti aski duela gure Errientak, Jaun Erretor

berriak janarazten diozkan zikiro-azpientzat.

11

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!