18.07.2013 Views

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

96

duzunaz geroz hobeki. Jende onez ez da hola nihun

trufatzen egundaino. (Badoazi, beren makilak bezen

tente.)

LUIXAK: Berriz ez ikusi arte!

IV

Aintzineko berak, Maria eta Xaneta eskas bakarrik.

SUPAZTER XOKOAN

XOBADINAK: Lan ederrik egin duzue, haurrak!

LUIXAK: Lan ederrik? Ez gira urrikitan sartzekoak!

KATTALINEK: Aski ere ez diotegu ez erran, ez egin!

XOBADINAK: Bainan, haurrak! Eta karitatea? Zer egiten duzue bada

Jainko legeaz?...

JOANNAK: Karitateak eta Jainko legeak galdatzen dute ihizi gaixtoari

aztaparren errotik atheratzea, ahal delarik.

XOBADINAK: Joanna!

JOANNAK: Bai, hola da, hoi, Xobadina maitea: gaizkiari zango-hegalak

behar zaizko moztu, eta ondotik oraino! Hean,

hean, lanean ari girelarik, zer gogoratuko zaukun

ororen artean, gure bi liztafineri beren sistaren

atheratzeko...

KATTALINEK: Huna zer heldu zautan burura: Maria eta Xaneta, jende

gaixto gehienak bezala, gaixto bezen sinhets-berak

direla badakizue, nik bezen ongi. Bethi sorgin eta

debru ixtorio, ez dute bertzerik aiphu. Erraiten baitute,

Senperen eta Lapurdi guzian, sekulako sorginak

erre zuztela lehenagoko mendeetan, badut uste

Mariak eta Xanetak xitun egon beharko zutela denbora

hetan! Bertzela, Jon Doni Joane bezperan egiten

diren su handien iduriko su batean kixkaili

beharko ziren...

BENITAK: Hezexkoak ez othe ziren izanen hortako ere? Sua ongi harrotuz,

behar bada...

XOBADINAK: Benita! zoin gaixtoa ziren, gaur! (Orok hirri.)

KATTALINEK: Dena den, guzia supertizione direnaz geroz, huna zer egin

diteken, ongi balinbazautzuete segurik...

Jean Barbier

Lehenik beren etxeetan beretan, behar ditugu izitu, harriarazi.

Ganix eta Oier, gure anaiak, gordeko dire zoko

batean, gauaz; eta handik eginen dute zer nahi

harramantza, oihu eta intzire, eta garrasia...

BENITAK: Hoi! hoi! zer loria! Gora zu, Kattalin! Gero, gero?

KATTALINEK: Gero? Hots, gero, itzal eta ilhunpetik sekulako harriak arthikiko

dituzte.

KATIXAK: Ai Maria! ai! Xaneta! (Orok hirri.)

KATTALINEK: Erran gabe doa ez dituztela berak hunkituko...

JOSEPAK: Hanbat gaixtoago! Zertako ez, pitta pitta bat? Ez odolik egiteko

heinean, bainan uspel pulliño batzu, doi doia...

XOBADINAK: Josepa! (Orok hirri.)

KATTALINEK: Gero ondotik, hobeki eginen dugu oraino. Noiz eta ere

durduzatuxeak izanen baitira, hosto-paper gorri-gorri

baten gainean, hitz larri eta beltz batzuetan izkribatuko

diotegu, MAHUMAREN eta INGUMAREN

izenean: «heien gaixtakeria guziez nardatuak direla».

Mahumak eta Ingumak aithortuko dute kalapita

guziaren egileak, harrien arthikitzaileak, hek direla

eta ez direla hortan gelditzekoak; zer nahi bertzerik

egitekotan direla, non ez diren Maria eta Xaneta

beren phozoinkerien arthikitzetik hek ere gelditzen,

eta lehen bai lehen oraino.

JOANNAK: Serora Bernardina igor balitza bederen Ingumak! Ez omen dira

sekulan mintzatzen Angeluko serora hoik!...

KATIXAK: Zortzi egun gabe hilak litezke, gaixoak! Mintzatu gabe, Maria

eta Xaneta! Ai! ai! ai!... (Orok hirri.)

Bere lagunak hola mintzo diren artean, ixil ixila athera da

Kattalin.

V

Berak, Kattalin eskas.

JOSEPAK: Bainan, Ingumaren lerroak akabatu ere gabe, hil-gogor eroriko

dira biak, izialdurarekin!...

97

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!