18.07.2013 Views

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

94

hura ez egin! Nardagarri ere da, arimaz egia!

Herriko bi gazteek elgar ikusten badute onez

onean, gure atsoek ez dute deskantsurik bi adixkideak

nahasi arte. Eta gazte hoik esposatu balinbadire,

oi, Ama! hiru ilabethe iragan ere gabe, Phazko

emanik Erramu baino aintzinago, xixtuz eta kantuz

hasten dire liztor pullit hoik!

OROK: Fu! zikin!...

KATTALINEK: Holakorik aski badelakotz gaur-gehiago, hezi behar ditugu

ororen artean, bainan, finki eta behin bethikotz.

(Athe ondora badoha, eta erhi bat ezpainen gainean, heldu

da berehala gibelerat, erranez:) Huna gure liztor parea!

Berma gaiten hor!

Sartzen dire orduan Maria eta Xaneta. Makila bedera dakarkate,

eskuak haren gainean kurutzaturik egonen baitire, fitsik egin

gabe!

III

Aintzineko guziak eta Maria eta Xaneta.

SUPAZTER XOKOAN

MARIAK: Jainkoak dauzuela gau on, haur ederrak!

XOBADINAK: Bai zueri ere! (Ahapetik:)

KATTALINEK: Atso tzarrak! Pegarra hautsiko ahal duzue noizbait! hortzak

ere, balinba!...

XANETAK: Jartzen gira, ori, gogo onez. Unhatuxeak ere ginen, bertzalde,

oren huntan xutik, Xurittoineko meta lastoari kontra

egonik.

LUIXAK: Xurittoinekoen aldi da beraz, gaur?

MARIAK: Bai! Bihar zure aldi, Luixa; gaur Xurittoinekoen.

XANETAK: Ez baitugu segur dolurik, pazote hantxet egonik, nahiz haize

frikuna zen xoko hartan...

KATTALINEK: (Ahapetik:) Mihi-sudurrak hormatu balauzkitzue segurik!...

MARIAK: Zerbait erran duzu, Kattalin?

KATTALINEK: Ez, ez fitsik... Gau ederra dela gau-iñarentzat.

MARIAK: Beraz han ginaudelarik...

KATTALINEK: Barrandan?

Jean Barbier

MARIAK: Batre, gaixoa! Iragaiten bakarrik... Gorrak izan beharko ginuen,

Xurittoinetik heldu zen kalapitaren ez aditzeko.

LUIXAK: Eta zuek ez gorrak, deabruari esker!

JOANNAK: Ez gorrak, ez!... Muttuak bakarrik. (Orok hirri.)

MARIAK: Zer duzue gaur, haur ederrak?... Beraz, hantxet entzun ez dugunik

ez da: «Hordi tzar! Mandraina! Tripoia!...», eta

nik othe dakit zer holakorik oraino!

KATIXAK: Eta hoien guzien aditzea urririk zuentzat, Bordaxuriko suondoan

berotzea bezala! Zer loria! (Orok hirri.)

JOSEPAK: Pagatu ere behar izan balute, hantxet egonen ziren gau guzia,

gaixo Katixa!...

XANETAK: Aditzailerik nahi ez duenak, ez du gora behar mintzatu...

BENITAK: Eta aditzaileak ez du behar aditua errepikatu, bi sosen girixtinotasunik

balinbadu segurik...

XANETAK: Gure aphezen erranak errepikatzen ditutzu bada aski maiz...

XOBADINAK: Hots, aphezen aldi orai?.. Begozi aphezak deskantsu! Ez

dire guk aho-mihietan erabili beharretarik.

KATTALINEK: Ederki! Ama! Ixtantean Aita Sainduaren aldi da bertzela!...

(Orok hirri.)

MARIAK: (Kexu kexua:) Zer duzue bada gaur, gutaz hola irri egiteko?

Nehork ez lezake erran, Xobadinaren haurrak holakoak

izan ditezkela, beren auzo hoberenentzat...

KATTALINEK: Baduk hoberik! (Orok hirri.)

MARIAK: Zer gaizki ekartzen dute nehori gure solasek?

GUZIEK: (Salbu Xobadinak:) Gaixo bildotxak!

MARIAK: Ez ahal gira arima galdu batzu, Elixa Harri-Peñakoa bezala?...

LUIXAK: Elixaren aldi, orai! Lehen eta... ez azken!

XANETAK: Obra on guzietan sartuak ez girea?

JOANNAK: Bai eta ongi sartuak: (Ahapetik bere laguneri:) ezin atheratuak,

zorigaitzez! (Lagunek hirri.)

XANETAK: Hots Maria! Xuti gaiten, eta goazen, etxera! Ez dugu hemen

deus gehiago egitekorik...

KATTALINEK: Gaur, akhitu ahal zaizte biziki, egin duzuenaren egiten!

(Orok hirri.) Kafe ttottaño bat, Maria, Xaneta? Kafe

on bat, xikorerik batre gabekoa?...

MARIAK: Aski hola, andreak! Gure berri badakikezue laster...

OROK: Badakigu, badakigu, segurki!

MARIAK: Ez aski, eta ez ongi, oraino! Gau on, Xobadina! Horiek bezen

hobendun egiten zaitugu, zure etxean manatzen ez

95

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!