18.07.2013 Views

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

90

SORGINAK

XOBADINA: Ama.

KATTALIN, LUIXA: Xobadinaren alaba gazteak.

MARIA: Lehen hitz-untzia.

XANETA: Bigarren hitz-untzia.

JOANNA: Auzoko adixkide gazte bat.

BENITA: Bertze adixkide gazte bat.

JOSEPA: Bertze adixkide gazte bat.

KATIXA: Bertze adixkide gazte bat.

MAHUMA: Lehen sorgina.

INGUMA: Bigarren sorgina.

Bertze adixkide zonbait oraino.

LEHEN ZATHIA

Sukalde batean, Xobadina, Ama, Luixa eta Kattalin haren bi

alabak, artho xuritzen ari dira, hiruak kantuz:

Ikusten duzu goizean,

Argia hasten denean,

Menditto baten gainean,

Etxe ttikitto aintzin xuri bat,

Lau haitz ondoren erdian,

Ithurriño bat aldean,

Zakur xuri bat athean,

Ni han bizi naiz bakean.

Nahiz ez den gaztelua,

Nik maite dut sor lekua,

Aiten Aitek hautatua;

Etxetik kanpo zaut iduritzen

I

SUPAZTER XOKOAN

Jean Barbier

Nonbait naizela galdua;

Zeren han naizen sortua,

Han utziren dut mundua,

Galtzen ez badut zentzua.

XOBADINAK: Bai, haurrak, Elissamboure Sarako persulari aiphatuak

ederki erran dauku orori zonbat handi egin behar

den bere xokoa, sortzen ikusi gaituen etxea. Etxetik

urrun, zorionetik urrun! ez da egungo errana.

Haurregi zaizte, zuek oraino, bainan ene amari

entzun diot, behin baino gehiagotan, eskualdun

kanta bat, gutti kantatzen dena, ondikotz, egungo

egunean! Oraiko gazteek aire ergel batzu nahiago

dituzte, eskualdun kanore ttikiena gabeko aire xanfarin

batzu... (Bere airean.) Nere amarena bertzelakoa

zen, hitz dautzuet!...

LUIXAK: Othoi, ama, kanta zaguzu aire xahar pullit hura...

XOBADINAK: Ez dakit orhoituko naizenez ere sobra, hainbertze urtheren

buruan...

KATTALINEK: Hean, ama, hean?

XOBADINAK:

Orhiko xoria, Orhin bakean da bizitzen

Bere larre sasietan ez da hura unhatzen;

Han zen sorthu, han handitu, han ari zen maithatzen,

Han bere umen artean, gozoki du kantatzen!

(Berriz).

LUIXAK: Biba zu ama! Badut uste Jaun Erretorak ere ez duen zuk bezen

pulliki xaramelatzen, ez eta ere Luziako Petti orrohandi

harek. Uste du ba gaizoak, bainan akerraren

adarrak bezain makurreko boza du Kanttarik!...

KATTALINEK: Eta zer ahapaldi pullita, ama! Uste dut, pullitaren pullitez,

jadanik ikasia ere dugun Luixak eta nik; hean, goazin,

hiruek betan:

Orhiko xoria Orhin bakean da bizitzen,

Bere larre sasietan ez da hura unhatzen;

Han zen sorthu, han handitu, han ari zen maitatzen,

Han bere umen artean, gozoki du kantatzen!

91

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!