0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma 0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

88 SUPAZTER XOKOAN Xakurrak, bere mahain zokotik, ez zion gehiago behatzen ere. Eta auzoek? Ez zioten gaizki irri egin behar, ondoko egunetan!... Eta sabeleko edo hertzetako min hura bethi han, ez batere eztitzen! Sekulan ez eta , gaur, holako mina lothua, bet betan, hortz xarmatu hek galdu orduko, eta erran ziteken kasik, hek galdu zirelakotz!... Ez ahal zituen bederen?... Bai! zera! Iretsi hortzak! Bazuena bertzenaz burutik? Biharamunean, ametsetarik bere hortzekin borroka arizanik, bezperan baino ere hitsago jeiki zen; hertzetako sistak oinon saminago eginak zituen. Adixkide zonbait haren ikustera hain xuxen ethorririk, bere nahigabea erran ziotelan lañoki, erran ere, —irriz— burura nola jin zitzaion, hortzak iretsi othe zituen bederen, hek itzaltzearekin holako sabeleko mina hari lotzeko, gisa hortan... Adixkideak hantxet zauden, irriz hantuak, eta irri hura gorde nahi eta ezin egin, elgarri keinuka eta zimikoka. Azkenean, hetarik batek erraiten dio maltzur maltzurra, haren haur denboran, gizon bat halaxet hil izan zela, hortz handi bat iretsirik, eta hortz harek hertzeak zilaturik. Bainan, oraikoan, holakorik ez zitaken. Hortzak oro iretsi balitu, balinba ohartuko ahal zen, zer mila sorgin!... Eta joan ziren adixkideak, etxerainoko irri izan baitzuten, arrats hartan, bidean. Adixkideak joan eta, burua eskuetan harturik, xakurrari ostiko bat eman ondoan, gogoeta eta gogoeta gelditu zen Joanes: «Ez zen bertzerik! Iretsiak zituen hortzak; bai, jauna, iretsiak, eta, bezperaz geroztik, hertzen xilatzen ari zitzaizkon! Huna nun ziren, hortxet xilkotik eskuinago. Erhien puntan aztatzen ere zituen orai... Zer zoria, harena! Akabo zen laster Joanesez, Jainko ona ez bazitzaion urrikaltzen...!». Eta Jainko ona urrikaldu zitzaion berehala Joanesi. Hotz-ikare bat harturik, bere burua gehiago ezin jasanez, ohera doalarik, gogoratzen zaio hobe duela berehala medikuaren gana joaitea, gero zer izanen bada ere. Badoa beraz bere ganbaralat, puxka bat aldatu behar duela, medikuaren aintzinerat agertzeko. Igandetako soina hartzen du, eta berehala oihu-garrasia handi bat egiten: «Mariaño, Mariaño!...». Eskuetan daukan soinaren sakelatik, pirripitaka erori da hor zerbeit, Joanesen zangoetara... —Mariaño! Mariaño!... Hortzak!... —Hortzak?... Nun?... Jean Barbier —Hortxet, sakela hortarik eroriak! Hobeki altxatzeko nihaurek hor emanak, dudarik ez da... Ai, ui, ui! Zoaz laster, Mariaño, eta oilasko bati lephoa bihurrozu eta zalu! Ai, ui, ui! Eta irrintzinaka, dantza-motxetan hasten da Joanes, ganbararen inguruan. Eskapatu ez baliz, fandangoetan beharko izanen zuen ari Mariañok, bere zaharrean oraino. Oilaskoa egintxe zelarik, jautsi zen gure gizona, xoria bezen alegerarik. Balentriaka bezala, eta mendekioz ere bai, xakurrari joan zitzaion aintzinera, bere hortz ederrak erakutsi beharrez. Kirrikan eman zen Balujan, bainan irriz hasi zitzaion nausia, eta irriz oraino jarri zen mahainean. Eta hantxet, oilasko guzia garbitu zuen, hartarik bederen ez baitzuten haren adixkide maltzurrek milikatu. Irulegiko arno hoberenetik, Paregabekotik, flasko bat hustu zuen oso-osoa, eta, pipatara bat belhar errerik bere hortz ederren artean, ohera buruz abiatu zen errepika-xarameletan: Gaztetasunak bainerabila, airean ainhara bezala... 89

90 SORGINAK XOBADINA: Ama. KATTALIN, LUIXA: Xobadinaren alaba gazteak. MARIA: Lehen hitz-untzia. XANETA: Bigarren hitz-untzia. JOANNA: Auzoko adixkide gazte bat. BENITA: Bertze adixkide gazte bat. JOSEPA: Bertze adixkide gazte bat. KATIXA: Bertze adixkide gazte bat. MAHUMA: Lehen sorgina. INGUMA: Bigarren sorgina. Bertze adixkide zonbait oraino. LEHEN ZATHIA Sukalde batean, Xobadina, Ama, Luixa eta Kattalin haren bi alabak, artho xuritzen ari dira, hiruak kantuz: Ikusten duzu goizean, Argia hasten denean, Menditto baten gainean, Etxe ttikitto aintzin xuri bat, Lau haitz ondoren erdian, Ithurriño bat aldean, Zakur xuri bat athean, Ni han bizi naiz bakean. Nahiz ez den gaztelua, Nik maite dut sor lekua, Aiten Aitek hautatua; Etxetik kanpo zaut iduritzen I SUPAZTER XOKOAN Jean Barbier Nonbait naizela galdua; Zeren han naizen sortua, Han utziren dut mundua, Galtzen ez badut zentzua. XOBADINAK: Bai, haurrak, Elissamboure Sarako persulari aiphatuak ederki erran dauku orori zonbat handi egin behar den bere xokoa, sortzen ikusi gaituen etxea. Etxetik urrun, zorionetik urrun! ez da egungo errana. Haurregi zaizte, zuek oraino, bainan ene amari entzun diot, behin baino gehiagotan, eskualdun kanta bat, gutti kantatzen dena, ondikotz, egungo egunean! Oraiko gazteek aire ergel batzu nahiago dituzte, eskualdun kanore ttikiena gabeko aire xanfarin batzu... (Bere airean.) Nere amarena bertzelakoa zen, hitz dautzuet!... LUIXAK: Othoi, ama, kanta zaguzu aire xahar pullit hura... XOBADINAK: Ez dakit orhoituko naizenez ere sobra, hainbertze urtheren buruan... KATTALINEK: Hean, ama, hean? XOBADINAK: Orhiko xoria, Orhin bakean da bizitzen Bere larre sasietan ez da hura unhatzen; Han zen sorthu, han handitu, han ari zen maithatzen, Han bere umen artean, gozoki du kantatzen! (Berriz). LUIXAK: Biba zu ama! Badut uste Jaun Erretorak ere ez duen zuk bezen pulliki xaramelatzen, ez eta ere Luziako Petti orrohandi harek. Uste du ba gaizoak, bainan akerraren adarrak bezain makurreko boza du Kanttarik!... KATTALINEK: Eta zer ahapaldi pullita, ama! Uste dut, pullitaren pullitez, jadanik ikasia ere dugun Luixak eta nik; hean, goazin, hiruek betan: Orhiko xoria Orhin bakean da bizitzen, Bere larre sasietan ez da hura unhatzen; Han zen sorthu, han handitu, han ari zen maitatzen, Han bere umen artean, gozoki du kantatzen! 91

88

SUPAZTER XOKOAN

Xakurrak, bere mahain zokotik, ez zion gehiago behatzen ere. Eta auzoek?

Ez zioten gaizki irri egin behar, ondoko egunetan!...

Eta sabeleko edo hertzetako min hura bethi han, ez batere eztitzen!

Sekulan ez eta , gaur, holako mina lothua, bet betan, hortz xarmatu hek

galdu orduko, eta erran ziteken kasik, hek galdu zirelakotz!... Ez ahal zituen

bederen?... Bai! zera! Iretsi hortzak! Bazuena bertzenaz burutik?

Biharamunean, ametsetarik bere hortzekin borroka arizanik, bezperan

baino ere hitsago jeiki zen; hertzetako sistak oinon saminago eginak

zituen.

Adixkide zonbait haren ikustera hain xuxen ethorririk, bere nahigabea

erran ziotelan lañoki, erran ere, —irriz— burura nola jin zitzaion,

hortzak iretsi othe zituen bederen, hek itzaltzearekin holako sabeleko

mina hari lotzeko, gisa hortan...

Adixkideak hantxet zauden, irriz hantuak, eta irri hura gorde nahi

eta ezin egin, elgarri keinuka eta zimikoka. Azkenean, hetarik batek erraiten

dio maltzur maltzurra, haren haur denboran, gizon bat halaxet hil

izan zela, hortz handi bat iretsirik, eta hortz harek hertzeak zilaturik.

Bainan, oraikoan, holakorik ez zitaken. Hortzak oro iretsi balitu, balinba

ohartuko ahal zen, zer mila sorgin!...

Eta joan ziren adixkideak, etxerainoko irri izan baitzuten, arrats

hartan, bidean.

Adixkideak joan eta, burua eskuetan harturik, xakurrari ostiko bat

eman ondoan, gogoeta eta gogoeta gelditu zen Joanes: «Ez zen bertzerik!

Iretsiak zituen hortzak; bai, jauna, iretsiak, eta, bezperaz geroztik,

hertzen xilatzen ari zitzaizkon! Huna nun ziren, hortxet xilkotik eskuinago.

Erhien puntan aztatzen ere zituen orai... Zer zoria, harena! Akabo

zen laster Joanesez, Jainko ona ez bazitzaion urrikaltzen...!».

Eta Jainko ona urrikaldu zitzaion berehala Joanesi. Hotz-ikare bat

harturik, bere burua gehiago ezin jasanez, ohera doalarik, gogoratzen

zaio hobe duela berehala medikuaren gana joaitea, gero zer izanen bada

ere.

Badoa beraz bere ganbaralat, puxka bat aldatu behar duela, medikuaren

aintzinerat agertzeko. Igandetako soina hartzen du, eta berehala

oihu-garrasia handi bat egiten: «Mariaño, Mariaño!...».

Eskuetan daukan soinaren sakelatik, pirripitaka erori da hor zerbeit,

Joanesen zangoetara...

—Mariaño! Mariaño!... Hortzak!...

—Hortzak?... Nun?...

Jean Barbier

—Hortxet, sakela hortarik eroriak! Hobeki altxatzeko nihaurek hor

emanak, dudarik ez da... Ai, ui, ui! Zoaz laster, Mariaño, eta oilasko bati

lephoa bihurrozu eta zalu! Ai, ui, ui!

Eta irrintzinaka, dantza-motxetan hasten da Joanes, ganbararen

inguruan. Eskapatu ez baliz, fandangoetan beharko izanen zuen ari

Mariañok, bere zaharrean oraino.

Oilaskoa egintxe zelarik, jautsi zen gure gizona, xoria bezen alegerarik.

Balentriaka bezala, eta mendekioz ere bai, xakurrari joan zitzaion

aintzinera, bere hortz ederrak erakutsi beharrez. Kirrikan eman zen Balujan,

bainan irriz hasi zitzaion nausia, eta irriz oraino jarri zen mahainean.

Eta hantxet, oilasko guzia garbitu zuen, hartarik bederen ez baitzuten

haren adixkide maltzurrek milikatu. Irulegiko arno hoberenetik,

Paregabekotik, flasko bat hustu zuen oso-osoa, eta, pipatara bat belhar

errerik bere hortz ederren artean, ohera buruz abiatu zen errepika-xarameletan:

Gaztetasunak bainerabila,

airean ainhara bezala...

89

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!