18.07.2013 Views

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

84

XOANE ETA XANETA

SUPAZTER XOKOAN

Ez, ez, ez da hola gehiago bizitzerik! Zer ala, eiharako edo errotako

astoa bezala, bethi joa! Atzo zafrak, egun ataflak, bihar paloak! Oh!

ez, asea da gero, eta kokotzaz gorago asea... Kiskila! Gizon bati hola atrebitu

behar dela ematxar bat! Den bezalakoa...! «Ez, ez! emanik ere badun

aski eta sobera. Emanak eman. Pegarra gainditua dun azkenean, eta izialduraño

bat behar dun gaur, uste ez dunan bezalakoa!...!».

Bere buruarekin erasian, heldu zen holatxet Xoane mitrero.

Donazaharre Maiderreneko athean, marro figura harek hautsi zion berinaren

ordaina bizkarrean, makila txar bat eskuan, etxerat bazoan, ttil, ttil,

ttil, boneta sartua, begiak xorrotx, sudurra mehe, ezpainak hirri maltzur

batek makhurtuak. Oh! han, makilaren buruan balauka orai Xaneta, bere

emazte pollit hura! Zer loria, zinez! Oi!...

Eta kask, erdi hasarre, erdi hirriz, makhila kaska bat emaiten dio,

bide bazterretik kurrinkaz zohan xerrama bati... «No Xaneta! hori hiretako...

Agian senditu duken odoleraino!».

Eta egia erraiteko, ez zituen ez hobenak oro gure Xoanek. Hogoi

urthe hartan, xakurra hobeki ikusia zen etxean, ezen ez eta gure mitrero.

Arrats guziez, aire bera eta ber pertsuak. «Berrogoi sos hautan dituka

hire balentriak oro? Bi berina txarren emaiten ibili haiza, hor, bidezbide,

suge bandila iduri? To! alfer tzarra, atzemak hori!...».

Eta jo ezker, jo eskuin, Pan! Pan! eskuz, jatsaz eta erkatzaz, gerrenaz

bardin.

—Ai, ai!... Aski Xaneta!

—To, to, hau ere, eta urririk, konduaren gaineko!

Nago, ogiak eskuz oraino jotzen ziren denboran, gure aitasoek

beren ogiak hala jo othe dituzten behinere, nola Xanetak gure Xoane.

Zer besoa, apuñatik!

Eta bizkar hezurra bethi hola beharko paratu?...

«Ez, ez! Hortan aski, Xaneta!...».

Iguzki aphalean, heltzen da Xoane etxerat, begia doi doia baino ere

biphilago, sudurra meheago, kopeta zimurrago. Erakutsiko dio sorgin

zaharrari, Xoanek derabiltzkala galtzak, eta ez Xanetak...

Berinaren herrementa sukalde zokoan eman ondoan, mahain gainerat

botatzen du hogoi soseko bat eta, hitzik erran gabe, soka bat harturik,

atheari buruz abiatzen da.

Jean Barbier

Hogoi soseko herresta ikusi baino lehen ere, kasik, oihu-zalapartaka

eman zen Xaneta. Lur sagar xuritzea utzirik, badoha erkatz larriaren

bilha. Zer erauntsia, Xoane! Ortzia, ximixtak eta ozpinak, oro hor dituk

orai! «Alfer tzar ahalkegarria!...». Eta jo patatak! Bat, biga, hiru, lau ere

betan...

Xoanek hitzik ez. Athean harat badoha orai. Xaneta haren ondotik,

bainan Xoane aintzintzen zaio: alabainan hogoi urthe hartan jan dituen

oilaxko ixterrek gantza guti trabatzen diote! Lasterka bezala badoha

beraz, etxe gibeleko sorrora, phentzera.

—Norat hoa haizen bezalakoa? Heldu haiza etxera? Ala hiaurenak

hartu nahi dituk berriz ere?

Xoanek bethi solasik ez, ez eta tuntik... Bainan, zeren egiterat othe

doa?... Sokaren bi buruetarik bat estekatzen du gerezi ondo baten adar

nausiari, eta bertzea... bere lephoaren inguruan emaiten.

Xaneta alditxartzera doha.

—Zer ari haiz? Gizon dohakabea! Ez ahal duk holako lanik eginen?

—Ez eginen?... Zertako ez, Xaneta? Ez dun ez hirekin gehiago bizitzerik!

—Oi Xoane gaixoa, utzak soka madarikatu hori!

—Soka utz?... Joko nauna gehiago, hemendik aintzina?

Eta mitrero maltzurrak, poxi bat laburtzen eta tiran emaiten du

soka lazgarria.

—Oi! Xoane, nere Xoane gaixo maite maitea!... Jainkoaren beldurrez

bederen, nere maitez ez balinbada.

—Jainkoaren beldurrez?... Eta hi, Jainkoaren beldur othe hintzan

orai arte?... Joko nauna? Erran!...

Eta soka berriz ere laburtuz, mitrero ihiziak, alegia eta mihia kanporat

egiten du.

—Oi Xoane, Xoane, othoi, othoi! Ez, sekula santan ez haut gehiago

hunkiko. Ai, gure Jainkoa!

—Segur, Xaneta?

—Segur, bai, segur, Xoane gaixo maite maitea, segur... Oi, milesker,

Xoane!...

Eta Xaneta, oraino zuri zuria, hortzak daldaran, sorro bazterrean

jartzen da, ikhararekin xutik gehiago ezin egonez.

Xoane bere buruarekin kur, kur, kur hirriz, sokaren biltzen ari zen...

Xaneta gaizoarekin besoz beso sartu zen, arrats hartan, etxean, kopeta

gorarik, hirria doi doia gordatuz.

Geroztik badu etxean begitarte, arditik gabe lanetik sarturik ere.

85

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!