18.07.2013 Views

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

82

XOANE MITRERO

SUPAZTER XOKOAN

Bero bat zenizigarria. Xoane Mitrero heldu zen Garazi-Hergaraitik,

egarriak joa, bere mitra edo berinak bizkarrean, sorbaldak kargaren

azpian lehertuak.

Mitra gutti berritu zen, egun hartan, Ahatsa-Lekumerrin, eta bere

makila txarra eskuan heldu zen beraz, kexu kexua, burua dilindan, begiak

xorrotx. Berrogoi soseko bat doi doia altxaturik, ontsa zen ba etxean,

bere emaztearekin!

Donazaharrera heltzean, Laphitzondo zenak hala oihu eginik, edo

nehork oihurik egin gabe ere bardin, bere mitra-berinen herrementa athe

ondoan xutik ezarririk, sartu zen Maiderrenean, eta pint-erdi bat arno

galdeginik, hantxet jarri, izerdi uharretan. Izerdi hura xuka eta xuka,

arnoa hurrupa eta hurrupa, goxara zagon, Laphitzondorekin solasean,

bere begi bizi hek firurikatuz, bere sudur mehe hura luzatuz. Oi

Laphitzondoren irriak, laket ere baitzitzaion Laphitzondori irri egitea!...

Irriz hola zaudelarik biak, beroak eta oro ahantzirik, Madalenako

aldetik heldu, agertzen da hor, karrika buruan, ardi multzo bat ederra,

Hergaraiko alderdirat ari. Aintzin aintzinean, artzaina, bildotx polliño bat

bizkarrean, ardiak ondotik mee eta mee marrakaz, artzain-or zakurra sahetsetik

erausika. Iduri zuten bidea berekin zaramatela, eta erhauts bat eraikarazten

zuten!...

Xoane eta Laphitzondo bethi irriz...

Arthaldea Maiderreneko ezkinara heltzearekin, bet betan, ardien

erditik atheratzen da marro bat ederra, bainan ederra! Ostatuko atheari

beha zankez paratzen da, lilluraturik bezala, arthalde guzia sahetsetik aintzina

iragaiten zaiola Ahatsarat buruz. Artzainak, xixtu eta xixtu, burutik

ere ez zuen itzultzen. Bakarrik ber bera zen orai marro ederra,

Maiderreneko atheari beha eta beha.

Athe hari kontra, xutik emanak, dir dir egiten zutela iguzkiari,

begiak ereman nahi zituzten Xoaneren mitra-berinek. Marroa, zangoak

itzaturik bezala doi doia egon ondoan, hurratsean abiatzen da, emeki

emekiño, berina xarmatueri bethi beira. Bet betan, berriz ere gelditzen

da, bere begi handi nahasi hek zabal zabala...

Berina heien gibelean, hurratsean emeki emeki heldu hura ere, ikusi

du bertze marro bat; eta huna bertze marro hori gelditu dela, bera geldi-

Jean Barbier

tzean!... Elgarri beha dagozi biak. (Laphitzondo eta Xoane bethi irriz ari

ziren barnean).

Bainan, zer du bertze marro horrek? Begi hek ez othe ditu beheitituko,

eta ez othe da jin bidetik zalukara joanen, bere onetan? Zer uste du,

ala norbait izitzen duela han?

Gure Madalendar marroa kexatzen hasia da. Begiak, itzulika,

makurtzen ditu; bertzeak ere ba. Sudur ziloak zimurtzen ditu, khea

dariotela; bertzeak ere ba. Buztana harat hunat badoako orai; bertzeari

ere ba. Hasarre gorrian, errege-bidea ixtikatzen bezala du bere zangoekin;

bertzeak hala hala. Adarrak aphal, kopeta beheititzen du; bertzeak

ere ba. Elgarren ganik hurbilegi direla kausiturik, gibelka urruntzen dira

biak, eta gero, hi bahaiz eta ni banauk, biak betan, oldar itsusian, elgarri

buruz badoazi, begiak hetsirik, jauzian...

Birrinbili barranbala, Xoaneren berinak mila pusketan dira orai, eta

Madalendar marroa, erhotua, bi hiru aldiz heldu da oraino saltoan, puska

hek berriz puskatu beharrez... Bere muthur makoa zimurturik, sudur

ziloak... sua dariotela, hantxet dago, bertze marro zonbait nondik agertuko

zaion... Xoane zaio agertzen Maiderrenetik, bere makila txarra

eskuan, zaku-irina bezen zuri egina, hasarreak zozotua.

Bainan Madalendar marroari ez zaio iduri balio duela Xoaneri lot

dakion orai. Bertze marro bat izan balitz, paso! Eta adarrak zabal, kopeta

gora, badoa hurratsean, Xoaneri behatzen ere ez diola, bere bertze

marro hura suntsiturik loriatua...

Artzaina deuseri ohartu gabe, bazoan, bethi xixtuka. Xoane, burua

aphal, nigarrez ari zen, eta Laphitzondo itsusia, urratua zagon athe zokoan.

Bere berina herrementa hutsik bizkarrean, bazoan orai Xoane,

Donianera buruz, aho-kiretsik iretsten zuela bidean.

Hoa, hoa, Xoane gaixoa, hoa, sobra ernatu gaberik! Aski goiz helduko

haiz etxera, ilhuntxeko heldurik ere. Xaneta hire beha ziagok, eta

hihaurenak eta asto-beltxarenak entzunik, panpak behar dituk, oherat

baino lehen!

83

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!