18.07.2013 Views

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

80

Zoazte orai deskantsu, eta Mumamu handiak lagun zaitzaztela!

Aztia badoa, aphezpiku baten patxadarekin, bere liburu handia

besapean.

MARIAK: Eta zure lana, etxek'andrea? Zonbat zor dautzugu, hola zuk gu

lagundurik?

AZTIAK: (Doi doia burua makurtzen duela:) Gasna eder bat jada emana

duzuelakotz, eta zuek zareztelakotz, emozue

Marianari hogoi liberako paper bat, eta ez bertzerik...

Agur Andreak! (Badoa ezkerretik.)

BIEK: Milesker zuri, etxek'andrea.

V

MARIANA, MARIA, MARI EDER

MARIAK: (Marianari, moltsa luze bat ikerturik, 20 libera emaiten diozkala:) Ori,

haurra... Huna ere zuretzat, hoin maiteki lagundu

gaitutzulakotz. (Berrogoi soseko bat emaiten dio

Marianari.)

MARIANAK: Milesker, andre!

MARI-EDERREK: (Jendeeri buruz:) Eta orai, ethor ditezela aphezak: sorgin

eta aztirik ez dela erraitera!

Badoazi biak eskuineko aldetik, beren puska guziekin.

SUPAZTER XOKOAN

VI

(Zango puntten gainean heldu da, ordu berean, ezkerretik:) Joan direa, Mariana,

gure oiloñoak?

AZTIAK: Bai, baratze zola hartan dire jadanik, xoria bezen alegera badoazila...

MARIANAK: Begozi, begozi! Ez dire hoin alegera izanen hiruzpalau egun

goiti beheiti, Bizkarzurin debalde ibili ondoan!

(Jendeeri buruz:) Zer oilarra jan behar dugun igandean!

Hots! onik ere badu gure irabazbideak!

Jean Barbier

AZTIAK: Aphezek baitiote sorginik ez dela... Ez, ez da sorginik, bainan

bethi izan dira eta izanen dira... jende xoroak!

ERAKASPENA

(Epilogue)

Oihanburuko Sukaldean.

MARIAK: Huna ni, Maria Oihanburukoa, ez bainaiz Oihanburutik berriz

abiatzekoa, sorgin eta aztien ondotikan!...

Erran gabe doa, ez dugula Bizkar-Zurin, ez behirik, ez xaal edo aratxerik

atxeman, Azti figura harek hitzeman zaukun

bezala.

Zer, aldiz, irabazi dut, hor gaindi ibilirik? Pidaia bat egin, hertze

handia bezen luzea; bi prozedura edo berbal bildu

bidean; gasna bat ahotik ezin utzizkoa... utzi

Aztiari; hogoi'ta bi libera urari beheiti igorri, oilar

bat aldiz Aztiaren zintzurrari behera; Bizkarzurin

lepho eta bizkarrak hautsi; Ganixen erasia gorriak

burutik beheiti hartu; ene haur gaixoeri erakaspen

pullita eman; eta bereziki, zu, Jainko on eta handia,

itsuski laidostatu. Horra ene irabazia!

Ez, ez, gure aphez onek eta argituek erraiten zaukutena, ez da ez

sorginik, ez Aztirik. Eta munduan bethi izan eta

izanen badira ere Xoroak, ez du Oihanburuko

Mariak xoro hetarik izan nahi, hemendik aintzina!

Jokatu diren guziak sartzen dira orduan, eta oro emaiten kantuz:

Sinhesten dut,

Elizak daduzkan egiak,

Sinhesten dut

Hala direla guziak;

Neronek ikusirik baino,

Hark erranik segurkiago,

Sinhesten dut Hala direla guziak.

Guziek agur handi bat.

81

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!