18.07.2013 Views

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

70

Pelo ere joan zen, etxeko oilo guziak, xitoak barne, hiltzen ari

zitzaizkola, zerbeit sendagailu beharrez

Buztintzeko aztiaren ganik. Azti pullit harek erran

zion, Oilarburuko haitz handienaren puntan, detximako

lurretik kanpo, eman zitzan gau-erditan, etxeko

oilarra eta bi oilo ederrenak. Goizeko sei orenetan

joan ziteken gero Pelo, (eta ez lehenago, bere onetan!)

oilar eta oiloen biltzera. Eta hartan sendatu

behar zitzaizkon etxeko xito, oilasko, oilanda eta

oilo guziak.

Gau-erditan, erran bezala, detximako lurretik kanpo, Oilarburuko

haitz ederrenaren kaskoan eman zituen Pelok bere

oilar eta oiloak.

Gau-erditarik sei orenak artean, Buztintzetik Oilarburura joaiteko

astia izan baitzuen sorginak oilo eta oilarraren ebastera,

goizeko sei orenetan itzuli zelarik Pelo

Oilarburura, ez oilarrik, ez oilorik, ez zen han.

Buztintzen oilakiz ase ziren asre oso batez, eta

Pelori, etxean, azken oiloak hil zitzaizkon, purta,

purta.

GAXUXAK: Ez zuen deus beharragorik, giza-gaixoak! Bainan zertako ere

zen hain xoroa!

MARI-EDERREK: Hoik oro, Buztintzen! Ez goaza gu Buztintzera, bainan

bai Zubietara.

MARIAK: Ez naiz baitezpada loriatua pidaia hortaz, bainan, damu nuke

alderdi guzietara ez jokaturik. Noiz goazi, Mari-

Eder? Haur hautarik batek lagunduren ahal gaitu?

HIRUEK: (Xutiturik:) Ah! ez hatik, ama! Mari-Eder aski duzu lekaio!

MARI-EDERREK: Bi biak beraz, ortziralean, Maria. Aski bagitezke.

MARGAITAK: Gaixo Ama! (Ahapetik eta ukhamiloa Mari-Ederren alderat bildurik:)

Atso tzarra eta ez bertzea!

BIGARREN ZATHIA

SUPAZTER XOKOAN

Burdin-bidean, Wagon batean, Anna, Anita, Luixa, Xaneta eta

Kattalin jarriak daude ja, solasean ari.

Jean Barbier

I

AIPHATU PIDAIANTAK, ETA MARIA ETA MARI-

EDER

Oihuka ari dire burdin-bidetako gizonak, han, nonbait:

En voiture, en voiture, s'il vous plaît! Allons, Madame, dépêchezvous

donc! Le train va partir! Allons, ce panier!

Oust! Ça y est!... (Xilinta, xistu, ttutta.)

MARI-EDERREK: (Maria bere aintzinean akulatzen duela:) Erna zaite, bada,

Maria! Zer uste duzu ala Oihanburuko sukaldean

girela! Uste ez banuen hortxet gelditzen zinazkitala,

zure otharre ozpinarekin!

MARIAK: Gelditzen, Mari-Eder? Batre ez banintz bederen etxetik abiatu!

(Treina abiatzean, elgar koskatzen dute Mariak eta Mari-

Ederrek. Bertzeak hirriz eta keinuka elgarri. Maria jartzen

da, bere otharreak, kabak eta paisolak oraino ere trabatzen

dutela.) Jainkoak esker duela! Atx! Ori! jendeak

baitugu jada hemen!... Jainkoak dautzuela

egun on, andre onak!

GUZIEK: Bai zueri, ere!

MARI-EDERREK: Eskualdunak zaizte, holetan?

GUZIEK: Erran liteke!... (Ixilik oro, bultaño bat.)

MARI-EDERREK: Hots, Maria, molda zaite hor, xokoño hortan, zure

puska horiekin oroikin! Ile hori bardindurik emazu

pulliki pulliki.

MARIAK: Bai, ori, hala hala da! Jostetak baitziren hor, barne huntara

hupatzeko, maila alimaleko batera igan behar izan

dutalarik! Hatsak eta oro joanak nituen! Eta gizon

erlastu hura gibeletik bethi oihuka ari, eta ni han,

nere kabaren, otharrearen eta paisolaren artean

kokatua, ulia irmi-armu sarean bezela!... Ai! Mari-

Eder, zerk ekharri nau ni hunaraino?

Guziek hirri, goxo, goxoki.

71

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!