18.07.2013 Views

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

68

miatu xokoak berriz miatu ditut, oihu eta oihu.

Bainan, ez Zamalbiden, ez Eurgin, ez mokorreko

kaskoan, ez Burdin-Kurutxetan, nihon ez gure

Katzo kausitu. Harxabalen ikusi ditut artzainak,

Jatslephon ikazkinak, bainan nehork ez zakien gure

Katzo gaixoaren berririk.

MARIAK: Jar zaite, jar, haurra. Harrezazu ongi zuretua duzun otruntza,

eta gero, joanen zira, bihar eguerdiak arte lo egiterat.

GAXUXAK: Ez dakit, ama, lo handirik eginen ahalko dutan. Sobra unhatua

ez othe naiz? Zangoak, harri eta laphar artetan,

larrutuak ere ditut!... Eta, oinon, guzien buruan,

Katzo bildu banu bederen, deusik ez ziezken hoik

oro!

MARIAK: Hoi! hoi! Bainan gure Katzo galdua, eta ongi galdua, zorigaitzez!

III

AINTZINEKO GUZIAK ETA MARI-EDER

SUPAZTER XOKOAN

MARI-EDERREK: (Sartzen ari delarik:) Galdua beraz oraino ere zuen

Katzo xarmatua?

MARIAK: Bai, galdua!... Jainkoak dauzula gau on, Mari-Eder!

MARGAITAK: (Ahapetik, bere ahizperi:) Zertarat heldu da atso tzar hau?

MARI-EDERREK: (Jartzen da etxean balitz bezala, nehork hala galdegin ere gabe:)

Gaixo Maria! Halako behia! Eta nihon hatzik ere

utzi gabe, airean hegaldatu baliz bezala!...

MARGAITAK: Bai, erkatz-gider baten gainean, Akelarrerat joaiteko!...

MARI-EDERREK: Haur bat baizik ez zira, Margaita! Ez da Akhelarrez

hirririk egin behar sekulan!

JOANAK: (Bixi bixia:) Ez eta ere inbustikeriarik erran behar, gazteagoen

aintzinean...

MARIAK: Haurra!

GAXUXAK: Hala da eta, ama!

MARI-EDERREK: Inbustikeriak, inbustikeriak! Othe dakizu zer diozun,

haurra? Zer bada, zortzi egun hautan bahia nihon

ez ageri, nihon ez den ttikieneko hatzik, Eskualdun

Jean Barbier

egunkariak berria bazter guzietarat hedatu ondoan

ere! Ta, ta, ta, ta! Sorginkeria zerbait bada hor,

Maria!...

(Ahapetik:) Bai eta sorgina hihaur, atso tzarra!

MARIAK: Uste duzu, Mari-Eder?

MARI-EDERREK: Ez-bairik ez da hor: zuen Katzo sorginek ereman dautzuete!

MARGAITAK: Edo Buhameek!...

MARI-EDERREK: Ez haurra, ez! Buhameek hatzak utziko ziztenan sorroan.

Sorginek ez dine hatzik uzten airean.

MARIAK: Zer fidatzekoa, Mari-Eder!

MARI-EDERREK: Bai, Maria, eta sorginek egina, sorginek baizik ezin

desegin... Joan behar duzu Zubietako Debruaren

gana!

MARIAK: Zubietarat? Zubietako sorginaren gana? Uste duzu, Mari-Eder?

MARI-EDERREK: Zer ezin-egina? Hiruzpalau oren burdin bidez, karrosan

gero pitta bat, eta horra Zubieta!

MARGAITAK: (Xutiturik:) Bainan, Mari-Eder, zer dira burla horiek, bertzela?

MARI-EDERREK: Burlarik ez da batere. Zin zinez ari naiz.

JOANAK: Zin zinez? Eta zer egiten duzu katiximako erranez, gure aphezen

erranez?

MARI-EDERREK: Oh! aphezak eta aztiak ez dire adixkide, aspaldion.

GAXUXAK: Ez behar ere!

MARI-EDERREK: Aphezek ez dute behirik galtzen, Gaxuxa...

MARIAK: Aphezek ez othe dute jakinen Zubietan izan garela?

MARGAITAK: Jainkoak ez othe du jakinen, ama?

JOANAK: Aphezek ere ez othe, xokoño batera joanen zaiztelarik, zuen

hutsaren aithortzera?

MARI-EDERREK: Misionestak ethorri beharrak dire Eguerrietako, Joana!

JOANAK: Misionestek, aphezek bezala, urrikitzen denari baizik ez diote

barkatzen, edo, bere zorigaitzetan, bekhatua gordetzen

duenari.

MARGAITAK: (Bixi bixia:) Ama, Mari-Ederrek erraiten dautzuna ez duzu

egin behar. Ez zira Zubietara joanen.

Ez du Zubietako debruak gure ama maiteaz burlatu behar, bertze

orduz Buztintzeko aztia Pelo Xoriburuz burlatu

zen bezala. Ahantzia othe duzu zuhaurek guri lehenago

kondatu ixtorioa?

69

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!