18.07.2013 Views

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

64

Zer boz ozena duen hatik egun Ellandek!... Donazaharrera heltzean

bizkitartean, unhatzen ere hasia, oihuz emaiten da, eta astoak geldiarazi

ondoan, hetarik baten gainera igaiten.

—Zer zozoa hintzen hatik, Ellande! Airean joaiteko orde, ostixoan

ere, orai bezala! Ez duk harat hunatik, arnoak argitzen dik azkarki jende

xinplea! Arri aintzina...

Lephoa mehe du eta

Ilia latza

Itxura gai...

SUPAZTER XOKOAN

Bainan, nun dut nik nere bederatzigarren astoa? Iso! Bat, biga,

hiru... zazpi, zortzi! Eta bederatzigarrena? Jesus!... Izpiritua argitzen

balinbadu, begiak lanbrotzen othe ditu arnoak?... Bat, biga... zazpi, zortzi!

Hauxe duk ixtorioa! Gibelean utzi othe dut nere beharri luzea?...

Bixtak ereman ahala, fritsik ez duk bizkitartean ageri! Errak, hi, puttikoa,

zenbat asto ditut nere aintzinean? Bederatzi ala zortzi?

—Zortzi araiz, Ellande, zortzi asto eta hamasei beharri.

—Hauxe duk lana! Manuelen ostatuan sartu othe zaut, nik deus ez

pagaturik gaitzitua?... Arri astoak, arri, Manuelen ostatura!

Kalopan heldu dira berriz ostatuko athera.

—Manuel! ene asto bat ez duk fortunaz hire barne horietan gelditua,

sotoan, edo bederen pegar zonbeiten aintzinean?

—Ez, Ellande, ez, ez da hemen astorik, oro ereman zintuen zurekin.

—Alo! ontsa nuk sarri, Mariarekin! Xahu nuk, xahu, etxean sartzean:

Alta, hanbat gaixtoago! Arri astoak etxera, eta bixi bixia. Zuen

laguna dagola den tokian, ni bilha jin arte, holako beroarekin...

Eta badoazi berriz, Lakharrara buruz. Bainan Ellandek ez du gehiago

kanturik. Mariaren beldurrak espantuak sarrarazi diozka. Ez duzue

ezagutzen Maria, Ellanderen andre esposa?... Gizagaizo Ellande! Aditu

behar ditu bereak eta asto beltxarenak!... Eta bizkitartean, aintzinez emanik,

gibelez emanik, zortzi asto baizik ez izaki Ellandek!

Ilhun nabarrean, astoak musikan sartzen dira etxe aintzineko korralean,

eta doña Maria atheratzen da, arraxina bat eskuan.

—Orai duka etxean sartzeko tenorea, hordi tzar bandila?

Hunaraino senditzen diat arnoa, kiskila!...

—No, Maria, ez othoi, kexa! Ez diakinat nun demuntre sartu zautan

nere bederatzigarren astoa. Erhoturik ibilia nun haren ondotik, eta

herrestorik ere ez dinat nihun atzeman.

Jean Barbier

—Bederatzigarren astoa? Bainan, arraila jina hitzakiat beraz etxerat?

Bederatzigarrena? Eta hire bi zangoen artean dukan hori ez othe da

astoa? Horra bederatzigarrena, hamargarrena eta ederrena berekin deramala

bizkarrean! Bixtatik joan hakiat, hordi tzar, gizon galdu, arno-untzi

higuingarria!...

Eta Ellande ohera badoa, ixil eta xitun, Mariaren makhila, bizkar

hezurraren gainera eror dakion beldurrez.

Nola ez zen bada, bere azpian zaukan beharri luzeaz orhoitu? Ai!

Manuelen arno hura! Zerbait debrukeria ez othe zion ostalerak emana?

Bertzaldiño batez hatik!

Eta hainbertzenarekin, lo zurrungan eman zen Ellande gaizoa, eta

gau hartan guzian, ametsetarik, bere astoaren ondotik ibili zen, izerdi

uharretan.

65

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!