18.07.2013 Views

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

6

Gogor egiozue Satorrari! Eta orhoit, zuhurra balinbaduzue, munduko

diru-paper pullitenak zure etxe xuria, zure lur gizenak ez dituela

sekulan balioko!

Urtheak joan, urtheak jin, —guhaurek ikusi berria dugu eta—

mehatzen eta hiratzen dira paperak, ontzen eta gizentzen aldiz iguzkiari

begira dauden ontasunak.

Bat egin beraz guziek, eta arrotz jalamanari erran, gure haurrek, orai

hameka urthe, etsaiari bezala: «On ne passe pas!».

Gure lurrez, gure etxe maiteez jabetzea ez askiz, nahi izan dira gero

bertze batzu jabetu... gutaz, Eskualdunez berez. Deputatu edo auz'aphez,

politikero tzar, gure nausi eta buru nahi zuten, eta, zorigaitzez, nahi dute

oraino, zonbeit herrietan.

Horiek deithuko ditugu, ez gehiago Satorrak, bainan bai Arranoak,

gure adiskide Oxobik erran dioten bezala. Arrano horiek, aztaparrez

hartu nahi laizkigukete gure haurren arimak, gure gazteen bihotz garbiak,

gure sinheste hazkarrak, Eskualdun ohitura guziak. Eskualdun makilak

eskuan, oro bihurturen gitzaikote arranoeri. Eta —Oxobik ez dakiena

behar bada, Ahunxkiko mendietan behin baino gehiagotan gure begiz

ikusi duguna— orhoit bethi, ahari hilari baizik ez diola arranoak begirik,

edekitzen sekulan. Ez gira hilak oraino Eskualdunak, eta beraz, kontu,

arranoak!

Zuer buruz, Jaunak emanak

Baitugu aztapar onak!

SUPAZTER XOKOAN

Adixkide? Bai. Bainan, Nausi arrotzak?... Ez! Arrotzez batere behartu

gabe, gurez gure, gizonik aski badugu Eskual-Herrian.

Aiphatu behar othe ditugu gero bertze arrotz batzu, kapelu bat

buruan emanik, ezpartin xuriak aldiz zango txar batzuetan, Eskualdunak

zinez direla iduritzen baitzaiote, eskualdun makila bat eskuetan zeren

duten firurikatzen? Hirri egitea ginduke honetaz guzietaz, gure haurrek,

gure gazteek horietarik zonbeiti ikusi eta ikasi behar ez baliote asko

molde hits, asko ahapaldi tzar, ergelkeria sobera!

Zer egin horieri buruz? Ahal den guzi guzia. Gutartean ere badire,

zonbeit aldiz, eskualdun arnegatuak. Zer egiten ere baitugu eta horieri

buruz, hura bera egin aiphatu arrotzekin. Begira hetarik pozoin-belharretarik

bezala. Erromano eta bertze, batere heien kutsurik hartu gabe,

oro iragaiterat utzi ditugun bezala lehenagoko mendeetan, utz iragaitera

Jean Barbier

oraiko kabaleria hoi, bertze norapeit —agian— joan diteken artean. Eta,

hortako, Eskualdun egon bethi, bethi eta gehiago Eskualdun!

Eta zerk egiten du Eskualduna zinezko Eskualdun? Elizak, Etxeak,

Hil-Herriak, Mintzairak. Horietan datza Eskualdun arima guzia.

Begira... Elizan, Etxean, Hil-Herrietan hartu guzia: sinheste, errespetu,

Jainkoaren beldur eta amodio. Horietarik deusik ez erain sekulan

arrotzaren aintzinean eta haren beldurrez.

Bainan, begira oroz gainetik gure mintzaira, Eskuara; eta Eskuarak

gu gaitu begiraturen, pareta hazkarrenak soldadoa egiten duen baino ere

hobeki.

Orotan bekaizti dire gure Eskuara ederraz. Eskuara murdukatu

nahiz, hirri-egingarri ere ari zauzku arrotzak. Eskualdunak bakarrik

othe dira bada mintzaira hortaz ahalketuko? Ahalkea bai, bainan ahalkea

Eskualdun horietarik zonbeiti, zeren duten beren ama itsuski hola

ukatzen!

Frantsesek Frantsesa bezala, —zorigaitzez— nahiz ez duten

Eskualdunek Eskuara eskolan ikasten, bazindakite ongi, Eskualdun laborari

maiteak, zein hunkigarri, zein eder, zein handi zaizten, eskuaraz mintzo

zaiztelarik! Zein ederki derabilkazuen eskuara hoi, zeren den zuen

mintzaira, sortzetik zuen odolean duzuen hura!

Bazindakite, hala hala, zoin herrebeski ari diren zuen haurretarik

zonbeit, bereziki neskatxa batzu, urthe pare bat edo gehiago hirian egonik,

herrirat ethorri eta, frantsesez —beren ustez— hasten zauzkularik!

Zer frantsesa, heiena! Ez frantses, ez kaskoin, ez portuges! Nik ez dakit

nongo mintza-moldea duten hura... Ez bethi Frantziakoa!

Halako panpina bat ethorri zitzautan egun batez, bere espos-mezari

buruz behar ziren zer guzien xuxentzera. Han nuen beraz nere panpina,

paparoa zabalik, berrogoi'ta hamar liberako galtzerdi-sedak zangoetan,

Afrikako moro-beltx baten soin txarra belhaunetaraino heltzen ez

zitzaiola, besoak sorbaldetarik beheraxago doi doia kukutuak. Boketalatsera

edo baxera garbitzera zoakela erranen zuen gure Amaxo zenak,

Jainkoak bere lorian duela!...

Eta, nere panpinari ahal nuen bezala behatzen nioen aldi guzian, ez

nezaken burutik igor, haren ama xahar maiteari, bezperan oraino, bizkarrean

ikusia niola errege Salomonen denborako soin bat ferdea, bainan

ferdea, muskerra!... Haren beraren aitari aldiz, galtza batzu, asko landetako

mamu edo marika batzuek ez baitzuzketen nahiko bele-fiken iziarazteko

ere.

Eta futxo, Frantsesez baizik ez ari nere panpina!

7

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!