18.07.2013 Views

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

52

Eskuineko alderat behatzen du Goañak, zango puntten gainean,

erhi bat ezpainen gainean, eskuaz, ixil ditezen manatzen diotela

bertzeri, eta erdi ahapetik:

Huna gure debrusa! zalu goazen gordetzera!

Badoazi oro ezker, berroa han balitz bezala.

VIII

KAMELUA eta MIKAELA

SUPAZTER XOKOAN

KAMELUAK: Horra gu helduak dela, Mikaela. Oi, zer pitarra! (Mikaela

hirriz hasirik, ohartzen da Kamelua gaizki erran

duela hitz hori.) Nik erran nahi zela petarra, hotz!

Ez dela nik Ezkualdunen bulharrak, eta hatz'hantua

dela ni, pegar hunen, erran nahi zela petar

hunen gainera heldurik!... Atx! Hai! Ezkualdunen

mintzaira hartu dela nik, eta untza! Bainan ez

Ezkualdunen indarra! Utzi ni hatzaren hartzera,

Mikaela, eta gero, ori, hortxet Ama-Birzina

horren ondoan untza izanen biak, nik hiri erraiteko

ixtorio pullitak. Ama-Birzinak entzuten tiela

oro, deuz pagatu gabe. (Hirri maltzur bat eskapatzen

zaio:) He, he, he!

MIKAELAK: Behazu! ez zaut batre laket Ama-Birjinaz hola zu mintza zaiten...

Ez naiz debota, segurki, bainan utzazu

Ama-Birjina, hartaz burlatu gabe...

KAMELUAK: Haurra! Ergela dela hi! Mintzo dela, aphezek erranak egiak

balire bezala; bertze mundu bat baliz bezala,

Jezuzekin, Ama-Birzinarekin eta zainduekin!

MIKAELAK: Eta bertze mundu hori baliz gero?

KAMELUAK: Nor ikuzi dela zekulan, handik heldu, zerua badela eta ifernua

erraitera?

Jean Barbier

MIKAELAK: Bainan, hala hala, nor ethorri da sekulan, han, bertzalde hartan,

deusere ez dela erraitera? Eta orduan? Balitz

zerbait?... O! ikare batek hartzen nau, hortaz

gogoetatu eta!

KAMELUAK: Ez gogoeta, te...! Nik bezala egin: ongi jan, ongi edan, jozta,

eta egun batez leher egin!

MIKAELAK: Bai, xakurrak bezala...

KAMELUAK: Zertako ez? Ez ditazkela bardin oro izan! Edo hau, edo hura.

Batzuek —ergelak— hura nahiago dutela, guk

hau... Horra guzia; hortan dela.

MIKAELAK: Izitzen nauzu!

KAMELUAK: Ez izi, te, batere! Nik emanen dela zueri zer nahi, zer nahi,

pheztak, liburuak, kazetak, moda ederrak, zoza

ere eta urhea oraino, ez papera zikina. Zuek ez

dela oraino azki... —nola erranen nik?— ez oraino

azki jozteta maite; zuek zobera Ezkualdunak

egoiten! Ez azki kopetatuak, ez azki parparoak

edo papoak ageri; ez azki Mari-mutikoak, ez azki

irakurtzen nere liburuak eta kazetak; zuek ez azki

jakinak, zobera goiz itzultzen atzetan dantzetarik

eta... Nere nauziek hori errepikatzen dela batzuetan,

eta gaizkitzen dela ni!

MIKAELAK: Zure nausiek?

KAMELUAK: Te! guziek baduela nauziak, mundu huntan! Nereak han dire

Parizen, aberatzak, puxantak. Eta hek ere badutela

gero nauzi bat, nauzien nauzia, han nunbait,

lurrean edo... nunbait.

MIKAELAK: Bainan, zer bilhatzen duzue bada, gisa hortan?

KAMELUAK: Zer bilhatzen? Bainan, zuen argitzea! Gaizkia ez dakienak

zer daki?... Zer bilhatzen? Bainan gaizkirako

bidearen zueri erakuztea. (Erotzen bezala da

Kamelua; urrunegi doala eta Mikaela, begiak zabal,

harritua dagola ohartu ere gabe, aintzina derasa:)

Gaizkiaren egitea, zer loria! Handiagorik othe

dela munduan? Arraza garbi, hazkar baten arthikitzea,

hori ez dela deuzik?... Eskualdunak garbi,

hazkar egoiten, beren ezkuara mintzaira madarikatuaren

gatik, beren fede eta kazko gogorren

53

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!