18.07.2013 Views

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

50

V

MARIE, GOAÑA

GOAÑAK: Aditu duzu?... Zer suertea, solas hoik entzun baititugu, eta

batre ez ginuelarik uste! Ez da segurki debalde

izanen, gu hola hemen baiginen... Behar dugu

jakin, eta jakinen ere dugu zalu, Kameluak zertako

balakatzen dituen Mikaela eta haren kideko

neskatxa gazteak.

Banoa gure lagunen bilha. Margaita, Josepa, Pantxika Gaxina,

Maixiki eta bertzeak ethorriko dira lasterrez,

eta ikusiko dugu... ikusi behar ginuena.

Jainkoak ekarri gaitu gaur hunara.

Badoa Goaña, eta Marie bakarrik gelditzen da bultaño batez.

VI

SUPAZTER XOKOAN

MARIEK (Xutik:) Bai, zoaz, zoaz, Goaña maitea. Bolbora bezen bizia

zare bethitik. Bainan hala, hala, zer bihotz ona,

eta zer berthutea! Zu bezalako hainitz behar

liteke bazterretan, uzkur direnen sustatzeko, on

bainan ahul direneri su-emaiteko.

Bai behar dugu jakin zer duen golkoan gure Kameluak. Mikaela eta

bertzeak ez dira baitezpada tzarrak, bainan bai

enuxentak. Zuzenez segurki erraiten da holako

horietaz, direla pika-buztanak, ezen Kameluak

derabilzka, haizeak pikaren buztana derabilkan

bezen errexki. Bakharrik, haizea ez da hobendun,

Jainkoak manatua egiten baitu harek...

Bainan, Kamelua eta mundu zabaleko bertze

Kameluak ez othe dira, hek, hobendun?

Jainkoak manatua egiten othe dute horiek

ere?...

Jean Barbier

Ama Birjinaren gana itzultzen da Marie, eta:

O Ama ona, ez dakit zerentzat, bainan holako beldur bat bezala

sumatzen dut hor. (Bihotzean.) Erho bat bezala,

saltoka, punpaka ari zaut bihotza. Bainan,

zu hor zaitugu, gure laguntzeko. O, ba, lagunt

gaitzatzu, egun ere, gure bertze behar-ordu

guzietan bezala!...

Bainan, huna, nere ustez, gure lagun onetarik zonbaitño bederen.

Zoinen goxo egiazki lagun onen izaitea! Eta

zer ongia egin dezaketen elgarri, Goaña bezalako

neskatxa multzo batek!

Hemen trumilka sartzen dira eta gorrituak, hatsak-hantuak,

Goaña, Margarita, Josepa, Pantxika, Gaxina, Maixiki eta bertzeak.

Oro lehenagoko neskatxa Eskualdunen soin pullitetan

emanak dira, burutik eta oinetaraino.

VII

MARIE, GOAÑA eta BERTZEAK

GOAÑAK: Hean zer duen golkoan gure Kameluak? Jakiten ez den sekreturik

ez omen da lur huntan. Hean, hean!

MARGAITAK: Zer lasterrak egin ditugun! Ufa!

JOSEPAK: Nik segurik hatsik ez nezaken gehiago!

PANTXIKAK: Eta nik, gaixoa!

GAIXNAK: Beharrik aintzindu baititugu!

MAIXIKIK: Ba, bainan ez dut uste luze igurikatuko dugun, ezen, bertze

bidetik heldu, harek gu ikusi gabe, ikusia dugu

Kamelua, bere lekaioarekin heldu hura ere.

GOAÑAK: (Ama Birjinaren gana itzultzen da eta:) Zaude deskantsu, Ama

Birjina maitea. Zuk laguntzen balinbagaitutzu,

ez dugu zeren beldurti...

51

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!