18.07.2013 Views

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

40

SUPAZTER XOKOAN

Eta, dena izerditua, ikare hotz batek hartua, bere galtza madarikatu

luzen barnean, salto-motxka ari zen Piarres. Bainan debaldetan. Bethi eta

luzeago egiten ari zirela iduri ere zuten galtza pozoindatuek. Oh! Ixabel!

Ixabel!...

Azkenean, burutzearik ezin gehiago eginez, berriz aldatzen da

Piarres, eta bere galtza berriak eskuan, badoa sukaldera. Josten ari, han

ziren Joana bere andrea, eta haren bi alaba Maria eta Kattalin.

—Luzegi ditut!

—Luzegi? Zer?

—Galtzak; zehe on batez bederen. Hau ez denez lastima! Othoi,

berehala behar dauztatzue laburtu eta gero antolatu.

—Laburtu? Antolatu? Badugu hoberik, segurki. Eta gure biharko

soinak? Ala ahantzia duzu, ezteietara behar dugula, guk ere, Behorlegira?

Ixabelek josirik behar zinituen, baitezpada... ikus hor, gaixoa. Guk

guhaurenak bezala, zuhaurek joskitzu orain zure galtzak!...

Andre moko mehea joko ginuen zuek eta guk. Piarres harritu baizik

ez zen, eta galtza xarmatuak, han, sukaldean utzirik, ahalke gorritua,

mutu egina, joan zen ohera.

Handik oren pare baten buruan bezala, gauzak eta jendeak oro

lokartu zirelarik, atheño bat ideki zen pulliki, etxe buruan, eta Andre

Joana, haixturrak eskuan, orratz eta haria errhien artean, zango puntten

gainean sartu zen sukaldean. Beldurrez eta nehor atzarraraz, harrabots

ttipiena gabe, jarri zen, eta krask, haixtur kolpe batean, zehe bat eta erdi

bederen pikatzen diote galtzeri, bere buruari ahapetik diolarik:

«Gizagaixo Piarres! Hik uste baino andre hobeagoa eman zaukan beharrik

Jainkoak, merezi ere huen bezala». Zonbait pontu gero, sista sista,

eta horra galtzak antolatuak, eta horra andre Joana ohean, biharamun

arte lo egin baitzuen, halako goxoño bat bihotzean.

Ixtantaren buruko, zango puntten gainean hura ere, Maria alaba

zaharrena sartzen da sukaldean: «Gaixo aita!...».

Eta, krask, haixturrekin. Zonbait pontu gero, zabra, zabra, eta horra galtzak

antolatuak.

Oren baten buruan berriz, gauerditik bi orenetako oilarra kukurukan

ari zelarik, Kattalin, alaba gazteena, sukaldean sartu zen hura ere,

bethi zango puntten gainean, haixturrak eskuan. «Gaixo aita!». Eta,

krask, haixturrekin. Pontu zonbait gero, sisti, sasta, eta horra aita gaixoaren

galtzak antolatuak.

Eta etxe guzia lo egon zen gero, xoxoak oihanetik kantaz hasi arte.

Jean Barbier

Bainan xoxoak kantaz hasi eta, Piarres jeiki zelarik, sukaldetik galtzak

ekarri ondoan, galtza hek soinean eman zituelarik, han izan bazinezte...

Hirriz urratuak, nigarra ere begietan geldituko zinezten, egiazki.

Gaixo Piarres!... Hiru aldiz hain ongi moxtuak izan ziren galtzak soinean,

hantxet zagon, bere ohearen aintzinean, begia gasna bezen zuri egina,

ahoa gisu labea bezenbat idekia. Bularrak, besoak hunki eta hunki ari

zen, hura othe zenez bere buruari galdeka, ala ametsetarik ari zen, harritua.

Galtzak, bere galtza ederrak belhaunetarat ere ez zitzaizkon heltzen, eta,

Miarritzen, erdi biluzirik, itsasoan mainatzen diren herrementa hetarik

bat iduri zuen osoki. Ahezkoan ere galtza luzeagoak ibiltzen dire, eta

lehenagoko Eskualdun baten pareko egina zen Piarres...

...Sukarra jauzirik hantxet berean, ohean eman zen Piarres dohakabea.

Ezteietako bixkotxak jateko orde, purga iresten, tizana edaten arizan

zen hirur egunez, eta Darius zena, Donianeko medikua bizi baitzen oraino,

lanik aski izan zuen jaun horrek Piarres gaizoaren salbatzen.

Joana, Maria eta Kattalin, xitun aski egon ziren, zonbait egunez, eta

Ixabel dendariak, egundaino geroztik, ez zuen Jaun Meraren galtzarik

josi.

41

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!