18.07.2013 Views

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

AINTZIN SOLASA

Eskual-Herria, Eskualdunak hainitz aiphatuak dira aspaldi huntan;

soberaxko behar bada, edo bederen, guk nahi ez bezala.

Eskualdunak, bethi, ongi ethorri egin dio arrotzari, arrotz hura

bere lerroño hartan eta behar den neurriaz barnago sartu gabe agertu

zaiolarik.

Zorigaitzez, orai, arrotz horietarik asko sobera atrebituak ditugu.

Batzu heldu zauzku, Eskual-Herriaz osoki jabetu beharrez,

Eskualdun lurra, pozika pozika iretsi beharrez, Eskualdunak bethi, ta

urrunago, mendien oinetaraino beren aintzinean igorri beharrez. Itsas

hegitik eta lehen ibar-zelaietaraino, hemen asiki, han klaska, sartzen ari

zauzku, Aleman higuina tenore batez Frantzia-ipharrean bezala.

Eskualdun laborari etxeak, bat bertzearen ondotik, intzire-karraska

batean, lurrerat badoazi, oihanetako haitz handiak erroz gora doazin

bezala. Eta, gure bethiko etxe xuri eta nasaien orde, non nahi altxatuak

hor ditugu aderailuzko jauregi panpina batzu, behin bethikotz uzkaili

alhor, landa eta elge maiteez burlatzen ari direla. Eta, orduan ikusten da,

Eskual-Herrian behin ere oraino ikusi ez den gauza bat, nigar-egingarria:

alhor hetan higatu Eskualdun umeak, ohilduak, badoazi, batzu, goseak

ez hiltzeko mendietarat ihesi; bertzeak, hirietarat, lantegi batzuetan beren

osasun ederraren xahutzerat, edo iguzkirik eta airerik gabeko etxe

batzuetan, erdi-goserik bizitzerat eta... hiltzerat.

Satorrek landa bat bezala, jauregi horiek hartzen ari daukute

Eskualdun aurkintza bat osoa, gero eta barnago aztaparka sartzen ari

baitzauzku.

Eskualdun etxeko jaunak, Eskualdun lur gizenaren jabeak, ohart

zaizkote sator-lan izigarriari! Edo, bertzenaz, bethitik Eskualdunik baizen

ikusi ez den tokietan, ez da arrotzik baizik ikusiko. Non diteke

orduan Eskual-Herria, non Eskualdunak, arrotz heien guzien erdian?

5

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!