18.07.2013 Views

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

32

SUPAZTER XOKOAN

Pello zapataina heieri beha, harritua, bere alphotxak eskuetarik

dilindan. Geroztik, zin ere egiten zuen, Pattin Artzainaren marroek ez

dutela batek besteari holako kaskarik eman, sekula santan!... Erbi demonioak,

ihauska erhautsaren erdian, ari ziren, ari, elgar iretsi nahi ukhan

balute bezala. Gaztena adar bati buztanetik dilindan, heieri beha hura

ere, ikare daldaretan zagon urtxintxa pollit pollit bat...

Azkenean, izigarriko oldarrean, badoazi biak, kopeta kopetari kontra,

buru-munak zapartarazteko heinean, eta, orduan, hantxet —ez

denez hori mirakulua?— zapatainak aurthiki bikheak... josten ditu erbi errabiatuen

bi kopetak!... Itzulipurdika badoazi biak, pirripitaka, behereko errekaraino.

Han, berriz ihauska; oraikoan, elgarretarik berexi nahiz. Bainan,

debru bat! bikhe ozpina hura, errekan hola busti ere zelakotz, gehiago

lotzen baizik ez zitzaioten!...

Pello zapatainak, orduan, laster eta laster egiten du, eta irriz ontsa

ase ondoan —bethi irriz zagola, errana ere dautzuet— bi erbiak alphotxetan

emaiten ditu, batto, Intxauspe errient xaharrarendako, eta bertzea...

Ospitaletxenean berak jateko...

Jan ere zuen, arratsean, Ospitaletxenean. Goiz hartan hila, zail

aireño bat bezala bazuen oraino erbiak, egia da. Bainan, hots, jan zuen,

bere adixkide Kaiet Ospitaletx, Barbier, Migelgorri, Ximitx, Cadiou,

Eugène, Teilagorri eta bertzekin. Orai ere, lagun hoberik ez bainuke

nahi, erbi bat hil eta, erbi haren jateko.

Zonbait egunez, Pello zapatainak bezala egin beharrez, Donianeko

ihiztariak oro, beren harmak utzirik, bikhe-opilak eskuan, erbiaren ondotik

ibili ziren Arradoiko pareta guzian, Lasa-Mendin hala-hala. Zapatain

andana bat aberastu ere zen, beren bikhe guziak ixtant batez saldurik.

Bainan, gero, elgarrekin baketurik edo ez dakit nola, erbiek ez zuten

gehiago batek bestea koskatu, eta Doniandar ihiztariak bipher itzuli ziren

guziak, bata bestearen ondotik, ter, ter, ter, leher eginak egiazki, bikhe

guzia eskueri itsuski lothurik.

Ybarnegaray, deputatu-gaia, eta Jakes Pekotx thematu ziren oraino

zonbait egunez. Bainan hek ere etsitu zuten azkenean, eta berriz lothu

ziren beren bethiko harma-xixperi...

Eta Pello zapataina, sekulan baino gehiago irriz ari ikusi zuten handik

harat.

Jean Barbier

BOTUA... BOTU

Hantxet zen erretor, eta erretor maitatua, mendi arte batean,

Eskual-Herriaren muga mugan. Aphez-etxearen aldean eihera edo errota

bat, ostatu ttipi bat, ostatuari datxikola errebota, elizetan pullitena bixkar

batean, zonbait etxe —ardiño batzu bezala, elizaren inguruan— eta

gero, gainerateko etxaldeak eta bordaldeak, mendi kasko guzieri aztaparka

lothuak. Horra nun bizi zen beraz gure erretor maitea, itsaso-hegitik

bortuetarat ethorria.

Orok itzal bat behar eta, jaun erretora zen... biziki izipera. Diren eta

ditezken eritasun guzien beldur bat bazuen gaitza; bethi ikharan bizi.

Jan aintzinean eta ondoan ere, zigarreta multxo baten egiteari atxikia

baitzen biziki, horra nun, goiz batez, halako erredura bat jiten zaion

zintzurrera, bainan erredura bat arras bitxia. Biper-beltx gostu bat ezinerranezkoa

bazuen han, aho zolan, Bortuko esne goxo guziek eztitzen ez

baitzioten. Thu egin, zintzurra karraka, eta harek bethi min, eta funski

min, gero!

Boz bat baitzuen xoragarria, jendea, lehenbiziko igandean berean,

zerbaiti laster ohartu zen elizan: «Gure erretora ez diaguk fleitian! Zer

othe dik bada?».

Ez alafede, ez zen fleitian!... Alabainan, erredura thematsua egun

guziez saminago zuen eta! Zazpi egin ahalak egiten zituen bada; bainan

oro alferretan! Aphez gizagaizoaren zintzurra, eta guziz gogoa, joanago

eta eriago. Egunaz gogoeta, gauaz amets ilhun.

Hor, arrats batez, gau-erditan, burura heldu zaio: «Xangrea duela zintzurrean!

Bai, xangrea! Ez zen bertzerik! Xangrea, eta bere pipatzeak emanikako

xangrea!».

Biharamunean, elizan, othoitzean, belhauniko zagon jaun erretora,

eta —Jainkoa, zuk barkha!— burua bere bi ahurren artean zagolarik, aithortu

behar dut gogoa zuela... bere zintzur dohakabearekin. Aho-gozoa

irets eta irets, eta... bethi bardin kirets; bet-betan, bere buruarekin egiten

du:

—Ezetik baiean, min hau xangrea balitz!... Bainan, ere, hala ez

balitz!... Dena den, ene Jainko maitea, ori, xangre edo ez xangre, ene min

hau balinbadoakit bihar arte huntan, botu, bai zinez botu egiten dut, sekulan

gehiago ez dutala belharrik pipatuko!...

33

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!