18.07.2013 Views

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

0Barbier J, Supazter xokoan.qxd - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

24

SUPAZTER XOKOAN

LUIXAK: Kruxpeta arin da, andre. Eta bertzalde, hemendik Baionara,

ehun kruxpeten lixeritzeko astia badukezu. Hots,

bigaño bakarrik!

JOSEPAK: Kruxpetak ez ditu behar bada maite, Luixa.

JOAN-EDERREK: Ez maite? Kruxpetak?... Erhotua naiz eta.

MARIANNAK: Hots, emaztekia, arno xuri xorta bat baitut hemen, bi erhitrebes

arno xuri hortarik, eta kruxpeta guziak

firurikan joanen zaizkitzu, deuseri ohartuko ere

ez baitzaizko.

JOAN-EDERREK: Ah! Jainko maitea! amor eman behar othe dut bada?

Kruxpetaño horiek hirriz ari zaizkit, oihal xuri

horren erditik, hilak phiztuko dituen usain goxo

bat igortzen dautatela!

MARGAITAK: Eta zer dio zure sabelño huts horrek?

JOAN-EDERREK: Galtxagorri bera zare, zu, anderea. Nere sabela kurrinkaz

ari zaut: Hots, Joan-Eder, atzo eguerdiz

geroz, kafe hurrupa batez bertzerik ez dinat harturik.

Bizpahiru kruxpeta, othoi, kruxpeta pullit hoitarik;

bizpahiru, ez gehiago!

MARIANNAK: Hean, begiak hetsirik, lehenbizikoño hau zoin pulliki iretsiko

duzun! (Joan-Ederrek —azkenean— galdatu

bezala egiten du, eta lehenbiziko kausera iresten.)

JOAN-EDERREK: Zer kruxpetak! Gezur erran niro, sekulan holakorik jan

dudala erran baneza.

LUIXAK: Hean bigarren bat, bide beraz?... ori, harri kixkola kisu-labean

baino gehiago ez da kruxpeta ezagun... Ori, gaixoa,

ori, janezazu deskantsuz. Ez duzu bardin

egun guziez holakorik janen!

MARGAITAK: Eta Baionara behar oraino!...

TREIN-BURUZAGIAK: Cambo les Bains! Camo les Bains! Cinq minutes

d'arrêt!

MARIANNAK: Hean, orai, ene arno xuriño huntarik hurrupa bat! (Joan-

Ederrek edaten du xirrixtan xahakotik.)

JOAN-EDERREK: Arnoa eta kruxpetak, oro zuek bezen onak ditutzue,

andere maiteak. Ahalketua ere nago zuen maina

guziez.

OROK: (Hirriz:) Ez da zeren, ez da zeren!

Jean Barbier

ATXOAK: (Bere xokotik:) Holako bazkariak ez othe du deserta pitta bat ere

merezi? Ori, Joan-Eder, nere kaba xokoan baditut

sagar-erneta batzu hautak, gazalaba edo alabatxiari

eremaiten diozkatanak. Ene alabatxiak

biga gutiago izanen ditu, eta bigaño hek behar

dazkidatazu jan aire berean.

Joan-Ederrek, berriz ere, galdatu bezala egiten du eta bi sagarrak

iresten, Jainkoaren lorian.

JOAN-EDERREK: Milesker, andre gaixoa! Zure kokotsa bezein pollitak

dira sagarño hauk, eta kruxpetak eta arno xuria

bezen onak ere bai!

TREIN-BURUZAGIAK: (Kanpotik:) Ustaritz! Ustaritz! Trois minutes

d'arrêt!

JOSEPAK: Joan-Eder, azken hatsa edeki behar diozu orai xahakoari.

Ixkiriotaz eginikako arnoa! Jaun erretorak ere ez

du bertzerik nahi mezako arnoarentzat; edazu bi

begiak hetsirik. (Joan-Ederrek edaten du beraz.)

JOAN-EDERREK: Segur, jaun erretoraz bertzerik ere baditakela arno hori

ona kausitzen duenik. Jaun erretora banintz,

kontu egin niro nik, beatterreri, xantreari eta

behar bada andre serorari! (Orok hirri.)

MARGAITAK: Eta, orai, guziek errepikaño bat; orobat, guziak emaztekiak

gira hemen, eta nehoren burlarik ez dugu izanen!

JOSEPAK: Zer kanta dezakegu, Luixa?

LUIXAK: Nik ongi dakita... Kruxpetaño horien ondotik, zintzurra ederki

legundurik, zer nahiri lotzera noa. Has, zazu,

Anna, bardin konpainiako bozik pollitena segur

zuk duzula.

ANNAK: Goazen beraz, eta emagun Krinolinen kantu zaharra. (Guziek

hirri, elgarri keinuka.)

OROK: (Emaiten dute kriolinen kantua:)

Bertsuak nahi ditut orai athera;

Ixilik banindago, banuke pena;

Bainan neke da:

Krinolinaz besterik solasik ez da.

Hauxe da besta,

25

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!