18.07.2013 Views

0Elizanburu JB, Piarres Adame.qxd - Armiarma

0Elizanburu JB, Piarres Adame.qxd - Armiarma

0Elizanburu JB, Piarres Adame.qxd - Armiarma

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Huna nola erran zuen lehen hitztorioa.

PIARRES ADAME Jean Baptiste Elizanburu

2en KAPITULA

PIARRES ADAMEREN HAURREKO

HITZTORIO BAT

Bidean ginohatzilarik, Piarres aitzinean, ni gibelatik, huna nola mintzatu

zen:

«Egun naizen bezala aphaindua ikhusiz, hik uste duk behar bada,

Pello, aldean dukan gizona etxeko-yaun aberax zenbait dela?

»Hire adinean nik ere uste nian arropak egiten zuela fraidea, bainan

geroztik ikhusi diat eta ikhasi, nere gostuz, debru franko badela saindu

itxura hartzen duenik.

»Gaztegi haiz oraino hi, Pello, gauza horren ongi pisatzeko; utz

dezagun beraz hori hor, berdin aski goiz ikhasiko duk egia diotan ala ez.

Orai yakin behar dukana duk ez naizela hik uste dukan gizon aberaxa,

nahiz, ni baino beharragoko hainitz baden.

»On duk ere ikhas dezakan nik baino urhe gehiago duen hainitz

balinbada Sarako herrian, ez dela bat nik baino irri gehiago egiten duenik.

Zer nahi duk? Yainkoak holakoa egin nindian, eta ongi egin zian ! Izan

hadi hi ere, Pello, ahal baduk, ni bezalakoa! Eta, orhoitzeko bethi Piarres

Adame, gizon zuhurraren erranez, har zatzik eta atxik gogoan kantatzera

nohan zenbait berxu hauk.»

Eta Piarresek, bethi aho-xokoan zagokalarik bere pipa motx eta beltxa,

huna zer kantatu zuen, ezti-eztia, aire zahar hamahiru pontuko

batean, berxu bakhotxa ederki doblatzen zuelarik:

1.

Yakinxunen arabera nork berak du berea,

Mundura agertu denean ekharria zortea;

Yainkoak egin bezala nik maite dut nerea,

Nahiz ez den, yenden ustez, zorionez bethea.

10 11

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!